Landako kumeak hirian

  • Konfinamenduko hilabeteek askorako eman dute eta aurretiaz martxan zegoen iraultza digitala bizkortu egin da. Ematen du lanerako bideokonferentzia, distantzia bidezko hezkuntza eta hainbat alorretan izandako aurrerapen telematikoa geratzeko etorri dela. Zuzeneko musikaren esparruan ere emankizun digitalen aldeko interesa areagotu da. Baina ba al dute etorkizunik streaming bidezko kontzertuek? Errentagarriak al dira? Zer balio dute esperientzia kultural bezala?


2020ko uztailaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dupla bikote arabarra indarberrituta heldu da ziurgabetasunez beteriko aro berritzaile honetara. Sorreratik izan duten filosofia eraberritzaileak ez du mugarik aguraindarrentzat eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan hilabetetan pilatutako hautsa harrotzeko asmoz heldu dira. Euskal folklorea zer den eta zer izango den birplanteatzen duen duo arabarrak 360 graduko eszenaratzearekin ekin dio zuzeneko kontzertu honi.

Nortasun propioa duen taldea da Dupla, landako izaera metropolikoarekin bateratu nahi duena. Horregatik, musikatik haratago, estetika, janzkera, jarrera eta irudia asko zaintzen dituzte. Arropa koloretsuak eta gurean oso erabiliak ez direnak baliatzen dituzte bideoklipetan, hala nola, kolore fosforitoak, eguzkitako betaurrekoak, tindatutako arropak, buru-berokiak…

Gaur egun modan dagoen musika urbanoa dute ardatz nagusi. Diruaz, lanaz, festaz, sexuaz eta drogez mintzo dira abestietan. Volau edo Soy rico dira horren erakusgarri. Esplizituak izan arren egunerokotasunean inguratzen dituzten gaiez dihardute, baina fantasiazko kutsu batez, Dantza gaua, Nahi dudana izango naiz edo egin berri duten Preocupau kasu.

Ordenagailuaren pantailatik irrika, dantzatzeko grina eta ondo pasatzeko gogoa helarazten dituzte uhinek. Oholtza led-argi bertikal batzuekin atondu dute, zirkulu txiki bat osatu eta Gari eta Beñatek haien segurtasun gunea sortu dute. Bi protagonista nagusiekin gitarra, bateria elektronikoa eta ordenagailu bat ageri dira ikuskizunean, eta haiekin batera hezurrak astintzeko aukera izango dute Jimmy Jazzek zozketatutako sarrera bikoitzaren irabazleek.

Abestien arteko inolako geldiunerik gabe egiten du aurrera kontzertuak, bata bestearen atzetik datoz Somos así, Celebrando, Karma occidental eta jaiari amaiera emateko hainbesteko arrakasta izan duen Dantza gaua. Dantzari bat igotzen da taulara eta dantzatzeko gogoa kutsatzen dio eszenatokiaren inguruan dagoen ikuslegoari. Norberaren ardatzaren gaineko perreoa da nagusi aretoan eta bateria elektronikoaren azken bonboarekin batera, Joselu Anaien Marina Marina entzun daiteke. Dantzatzeko arazo moralak atzean uztea lortu eta folklore kontzeptuaren birplanteamendua proposatzen dute arabarrek, arazo moralak atzean uzteko garaia, alegia.

Argazkiak: Jimmy Jazz

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude