Maiatzaren 14ko Herria astekariaren editorialean, Jean-Louis Harignordoquy “Laka”-k idatzi du damugarri zaiola “konfinamendu” hitza hain errazki erabilia izanik euskaraz, besteak balitezkeelarik, hala nola “etxealdia”, “hetsialdia” edo “itxialdia”, “bakartzea”, “berrogeialdia”, “etxe zokoratzea”. Hain zuzen ere, bizi izan dugun –eta oraino bizi dugun– ohiz kanpoko egoerak hiztegiaren berritzera bultzatu du jendartea. Euskaldunok arrangura linguistikoa ukan dugu, zilegitasun osoz: euskaraz, eta ahalaz mailegurik egin gabe, nola izendatu salbuespenezko gertakaria?
Beste mintzairetan ere garatu da hiztegi berri bat, ezohiko praktikak izendatzeko. Etxealdia bururatu orduko, adibidez, frantsesez azkar zabaldu dira “présentiel” eta “distanciel” hitzak lan munduaren eremuan, eta irakaskuntzan ere. Ikastetxera itzuli garen irakasleok klaseak kudeatu behar izan ditugu fisikoki eta birtualki: bi modu horien izendatzeko, “le présentiel” edo “en présentiel”, eta “le distanciel” edo “en distanciel” adierazpideak erabili ditu administrazioak, eta langile anitzen mintzaera kutsatu dute hitz horiek. “Présentiel” XVIII. mendean agertzen da frantsesez, eta “distanciel” hitza, berriz, XIX.ean: ez dira hitz berriak, baina bat-batean era berrituan erabili dira adjektibo horiek izen edo adberbio gisa.
"Biziki argi da osasun krisiaren hasieratik agintariek lengoaiaren bidez bideratu nahi izan dituztela bai jendearen beldurrak, bai beren buruei buruzko gizarte konfiantza"
Bizkitartean, biziki argi da osasun krisiaren hasieratik agintariek lengoaiaren bidez bideratu nahi izan dituztela bai jendearen beldurrak, bai beren buruei buruzko gizarte konfiantza. Baina hitzaldi ezegoki edo inkoherenteen gibelean gezurra eta funtsezko errakuntza nabari zaie. Testuinguru horretan, hizkuntza frantsesean indarrez sarrarazi nahi dituzten delako neologismoak susmagarriak zaizkit.
Ez naiz hizkuntzalari aditua, baina gogotik erran nezake “présentiel” eta “distanciel” hitzak izen edo adberbio gisa erabiltzea barbarismoa dela frantsesez. Iruditzen zait lan munduan inposatu direla alor zientifiko eta teknikoan –el atzizkiarekin errazki sortzen diren adjektiboen antza dutelako, hain zuzen ere sinetsarazteko bi kontzeptu serios eta sakon direla, bat bestearen baliokide: irakaskuntzan, adibidez, irakasteko bi modu balitezke, bat fisikoki klasean, ikasleekin harreman zuzenean, eta bestea, lehenaren hein berekoa, etxetik ariz, interneti esker, kontakturik gabe. Baina ez! “Présentiel” eta “distanciel” ez dira bi kontzeptu pedagogiko: lehenak egoera normala adierazten du (jendetasunezko harremana, talde izpiritua eta emulazioa konnotatzen du), eta bigarrenak, berriz, behin behinekoa beharko lukeen aterabide eskasa, jendetasun ukatzailea. Hitz horien itxurazko parekotasunari esker sistema erotu eta ahulduak frogatu nahi du normaltasunaren eremua berak duela finkatzen, eta errealitatea berak duela meneko.
1984 eleberrian, Orwellek asmatu zuen etorkizunean hitzen suntsiketa hartuko zuela xede Estatuak, jendearen gogoetatzeko gaitasuna murrizteko: lehenik adjektiboak eta aditzak errautsiz, ondotik “alferrikako” izenak. Beldur naiz ez ote zaien hori gertatzen frantsesdunei, zorigaitzeko ideologia nagusiak adberbio eta izen hutsalak erabiltzera bortxatzen dituenean, adjektiboak eta aditzak baliatu beharrean.
“Konfinatu” kalkoa geure egitea damugarri zait eni ere, are gehiago “presentzialean” eta “distantzialean” funts gabeko hitzak, botere politikoak modu lanjerosean manipulatu frantses pobretu baten eraginez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]