Lau hilabete Zaldibarren lurperatuta

  • Lau hilabete dira otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia lehertu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran lurperatu zituztenetik. Bere senide eta lagunek, urduri eta haserre, herri mobilizazioak egiten jarraitzen dute Verter Recycling enpresaren eta zabortegiak zaindu eta kontrolatzeaz arduratzen den euskal administrazioaren aurka.


2020ko ekainaren 11n - 17:00
Zaldibarko hondamendia gertartu eta lau hilabetera Eibarren egindako elkarretaratzea (arg: Zaldibar Argitu)

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu, hondamendiaren erantzukizuna jarriz zabortegia ustiatzen duen enpresaren gain. Hala ere, Ertzaintzaren txostena filtratu berri da, euskal administrazioa asko kezkatu beharko lukeena. Logikoa denez, zabortegia ustiatzen duen enpresa da hondamendiaren lehen erantzulea. 2015eko zigor-kodearen erreformak, ordea, erantzukizun penaletan sartzen ditu, kasu horietan, hondakinak uzten dituzten enpresak eta administrazioa, zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen den erakundea den aldetik.

Zabortegiak ikuskatzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari dagokio, baina garraioaren kontrola Segurtasun Sailari eta jatorriko materialak behatzea Industriari. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako hiru sailek hartu zuten parte hondamendi hartan, eta horien erantzukizun politikoak ez ezik, erantzukizun penalak ere ebatziko dira. Eusko Jaurlaritzak ezin ditu eskuak garbitu eta enpresari bakarrik begiratu, bere buruari ere eskatu beharko dizkio erantzukizunak. Eta ez dezagun ahaztu hondamendi hartako gauzarik larriena bi langile hiltzea izan zela.

Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakariak kapitalaren zerbitzura dagoen politikari baten profila erakutsi zuen egun hartan. Etengabe Teleberrietan ageri zaigun arren, egun hartan ez genuen telebista publikoan ikusi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude