Karl Marx: “Historia bi aldiz gertatzen da. Lehena tragedia handia bezala eta bigarrena fartsa ziztrina bezala”. Ez da metafora makala, zarama-politikoan pairatzen ari garena ulertzeko.
Tragedia (Artigas). Pilar Careaga Bilboko alkate faxistak, 1974an, udalerriko ertzean eta mendi aldean, Alonsotegitik gertu, zabortegi bat ezartzeko agindu zuen. Inguruko 5.000 lagunen sinadurei eta bizkaitarren protestei halaxe erantzun zien: “Mi dimisión está por encima de la opinión del pueblo. Yo me debo a una superioridad… Arreglados estábamos los alcaldes si dependiésemos de estas cosas”. Argiago ezin! Ia 50 urte pasa eta gero zabortegiak bertan jarraitzen du, bizirik. 2014tik Bizkaiko Aldundiak kudeatzen du eta 2005ean, bere ondoan Zabalgarbi erraustegia ezarri zuten. Artigasi tokatu zaio bizkaitarren kakaleku handiena izatea, gaurko ingurumen-agintariek alkate frankistaren ildoari jarraituz.
Fartsa (Zaldibar). Duela gutxi, Bizkaiko txoko toxiko honetatik Eitzagara, Ermua gaineko beste puntara joan da zaramaren kiratsa. Zaldibarko lurrak dira baina Artigas eta beste zabortegietan bezalaxe, “inpaktuak”, hots, isurketak, hatsak eta kamiokadak udaletxetik ia ez dira nabaritzen. Dirua bai. Batzuek diotenez zaborren negozioetan, garbiena zaborra da. Zaramaren “balorazioa” dugu gako nagusia, nire ustez. Verter Recicling enpresak dioenez haiek “valorizar los residuos que actualmente tienen como único destino depositarlos en vertedero” egiten dute. Akzionista bi eta sei langile.
Datuen arabera, 2017. urtean 379.689 tona bildu zituzten eta 7.230.851 euro fakturatu. Atera kontuak. Zergak eta gastuak kenduz gero 1.744.876 euro libre. Urte berean Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago dedikatu zuen hondakinen kudeaketarako hiru herrialdeetan. 2018an eta 2019an 540.667 eta 510.994 tona izan ziren. Irabaziak oraindik ez dira eskuragarri baina istripuak eragindako kalteak nork ordainduko ditu?
Euskal ekologismoak duela mende erditik, herrialde guztietan, zarama politika ustelak salatu ditu. Gutxitu, berrerabili, berziklatu leloa aspalditik lapurtu ziguten. Hondakinak ez dira gutxitzen prezio (truke balioa, ez erabilera) oso altua dutelako. Eta batzuen etekin ekonomikoa, guztion osasuna baino lehenagoa da, antza. Koronabirusaren pandemiak ageri-agerian jarri du.
Osasunak eta zaramak kudeaketa publiko eta gardenaren beharra dute. Fartsarik ez. Zaldibar argitu eta betirako lurperatu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]