“Etorkizuneko, barneko eta mugatu gabeko arrisku baten aurreko segurtasunik eza” gisa definitzen du hiztegiak “antsietate” hitza. Konfinamenduak agerian utzi dituen gauzen artean, sentsazio horrek gaur egungo gizartea artikulatzeko daukan ahalmena dago. Eta kulturgintza ere ez dago bizitzeko modu angustiagarri horretatik aparte.
Antsietate handiegiz bizi gara denok da testuaren izenburua eta Kontzientzia Prekarioaren Institutua izeneko talde batek sinatzen du. 2014. urtean argitaratu zen lehenbiziko aldiz Plan C webgunean, baina sei urte pasa diren arren, koronabirusari aurre egiteko agindu duten etxealdiaren ondorioz, kasik idatzi zenean baino gaurkotasun handiagoa dauka une honetan.
Kapitalismoaren fase bakoitzak afektu nagusi baten inguruan funtzionatzen duela esplikatzen du talde horrek; eta afektu nagusi hori “sekretu publiko” bat dela, hura formulatzen denean bakarrik has daitezkeela herritarrak menperakuntzatik askatzen. XIX. mendean “miseria” izan zen, alegia, aurrerapen tekniko eta industrialek aberastasuna sortzen zutela zioen narratiba ofizialaren azpian ezkutatzen zen milaka pertsonaren gosea; behin formulatuta –garai hartako nobela entzutetsuenetako bat, hain zuzen, Victor Hugoren Miserableak da–, dominazio-afektu hori borrokatzeko ateak ireki ziren, hamarkadak iraun zituen iraultzen maratoi bati hasiera emanez.
Hurrengo geltokia, Kontzientzia Prekarioaren Institutuaren arabera, II. Mundu Gerra osteko kapitalismoa da, ekoizpen eredu fordistarekin eta honen eskutik datorren afektu nagusiarekin: asperdura. Beharbada 1960ko hamarkadako situazionistak izan ziren horri erantzunik borobilena eman ziotenak, adierazi zutenean ez zutela nahi mundu bat zeinean gosez ez hiltzeko garantia bakarra erabat aspertuta hiltzea zen. Kontrakultura, sexu askapena edo aurreko hamarkadekin konparatuta hain zurrunak ez diren antolatzeko forma politikoak izan daitezke fase honetako afektu nagusiaren kontra asmatutako irtenbideak.
Miseria izan zen lehenbizi, asperdura gero; eta orain, antsietatea da kapitalismoak nagusiki bultzatzen duen afektua. Nola egin horri aurre kulturatik?
Baina, testuaren egileen arabera, erantzun horiek agortuta daude jada, gaur egungo kapitalismoan beste afektu bat nagusitu baita: antsietatea. Bizitzen prekarizazio masiboak, segurtasun ekonomikorik ezak, isolamendu sozialak eta etengabeko bitartekaritza teknologikoan ardaztutako sozializatzeko modu berriek ezinegon konstantean bizi den gizartea sortu dute. Kontzientzia Prekarioaren Institutuak zioen –eta gauzak ez dira asko aldatu– afektu zapaltzaile hori ez dagoela oraindik problematizatuta; eta beraz, tresna zaharrekin ari garela arazo berriei aurre egin nahian.
Kulturan ere hori gertatzen dela esateko arrazoiak ez dira falta: miseriaren problema bukatu zen –kultura gaur egun herritar guztientzat da irisgarria–; eta asperdura ere desagertu da, paroxismoraino ugaritu diren entretenimendu-aukerekin. Antsietatea, ordea, bere potentzia guztiarekin ari da funtzionatzen, konfinamendua hasi bezain pronto ikusi den moduan: mota guztietako sortzaileak presatu dira egoeraren aurrean zerbait ekoiztera, lehenago ere itogarria zen dinamika bat, etengabe agertu eta zeresana eman beharra, are gehiago indartuz. Gainera, bestelako lan kulturalik ez dagoen bitartean etxealdian egiten diren gehienak doan egin behar direla dirudienez –streaming kontzertuak edo solasaldiak, adibidez– prekarietatearen gurpila are gehiago elikatzen dute eta, ondorioz, antsietatearen txorrota toperaino irekita dago une honetan.
Baina gurpil zoro hori geldi dezaketen praktika kulturalen premia ere, geroz eta begi-bistakoa bihurtu da. Hemen eta orain, askatzailea izan nahi duen kultura-eredu batek antsietatearen auziari aurre egin behar dio. Eta hori egiteko, irisgarritasunaren eta batez ere entretenimenduaren paradigmatik abiatzen ziren formulak gainditu behar ditu. Euskal kulturak ere hor bila dezake, agian, kamustuta daukan puntarentzat zorroztarria.
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Ixo eta bizi!
Gailu
Bidehuts, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan
Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]