Abstentzioa, ezezagun handia

Ipar Euskal Herriko eta Frantziako Estatuko herrietako hauteskundeen biharamunean galderak nagusi dira: bigarren itzulia ezeztatzeko aukera handiak izanki, zer gertatuko da lehen itzuliko emaitzei dagokionez? Legeak dion gisara baliogabetuko dituzte? Zer gertatuko da lehen itzulitik hautatuak izan diren auzapezekin? Analisi hau irakurtzen duzunerako erantzun batzuk argituak izan behar lirateke. Eta horrela da: astelehen gauean jakinarazi zuen Macronek bigarren itzulirik ez dela egingo. Asteartean jakin genuen lehen itzuliko emaitzak kontutan hartuak izango direla. Baina ordura arte, hauteskunde gau eta biharamun arras bereziak izan zituzten herritarrek.

Koronabirusaren epidemiari begira Frantziako Estatuak daukan kudeaketa traketsaren isla ditugu 2020ko herrietako hauteskundeak. Hain zuzen, lehen itzulia mantendu izana geroz eta gehiagok arduragabekeriari eta amaturkeriari lotzen duten honetan, termino horiek bideratu daitezke koronabirusari aurre egiteko duen politikari. Haatik, garrantzi handiko beste galdera multzo bat dugu, erantzunik gabekoa gelditzen dena: zein bozkatzale gordetzen da abstentzio tasa altu horren gibelean? %55ekoa izan da Frantziako Estatuan, 2014koa baino anitzez handiagoa eta tendentzia bera ikusi dugu Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herrietan ere. Adibide esanguratsu bat dugu Baiona: %61,2koa izan da abstentzio tasa eta botoen kontaketak burutzeko jendea eskas ukan zuten. Hauteskunde horiek koronabirusaren testuinguru arras berezian burutu dira eta Frantziako Gobernuak errealitate hori serioski kontuan ez hartzeko erabakia plazaratu bazuen ere, prebentzio neurri gisa, jende anitz geratu zen etxean martxoaren 15ean. Baina nor dira etxean geratutako horiek? Egun batzuk lehenago Macronek berak etxean geratzea eskatu zieten 70 urtez gorakoak –eskaera horrek ez zuen balio hauteskundeetarako–, hots, soziologikoki eskuin bozkatzen dutenak, ala anitzagoa izan da abstentzionisten multzoa? Zer nolako emaitzak ukanen genituen testuinguru normal batean iragan balira? Abstentzionisten aurpegia misteriotsua geldituko da.

Hala ere, Ipar Euskal Herriari dagokionez argi geratu den ondorio bat dugu ondokoa: ezkerreko alderdi historikoak erabat ahuldurik direlarik –Alderdi Sozialistak azken urteetan eta Alderdi Komunistak 80ko eta 90eko hamarkadetatik geroztik–, abertzaleek ere osaturiko ezkerreko zerrendak dira eskuinaren parean benetako alternatiba eta aldaketa gisa ikusiak. Duela sei urte bezala emaitza onak lortu dituzte ezkerreko abertzaleek, herriko etxe berriak irabazirik (Biriatu, Donapaleu, Ortzaize...) ala bigarren itzulian auzapezaren aulkia ala gehiengorako tokia irabazteko aukerak emendatuz (Ziburu, Urruña, Hendaia...). Bi itzulien arteko elkarrizketek bideratuko dituzte bigarren itzulirako estrategiak. %10aren ozka gainditu duten zerrendek dute bigarren itzulirako txartela lorturik –baita %5az gora gelditu direnek ere, horiek lotzen ahal direlako lehian dagoen beste bati–. Ezkerreko aliantzei dagokionez, abertzaleak indartsu dira negoziaketak egiteko orduan, emaitza onak dituztelako esku artean. Baina noski, hor ere galderek bideraturiko giro arraroa dugu nagusi: ezeztatuak eta hemendik hilabeteetara atzeratuak izanen diren hauteskundeei begira ez da intentsitate, presio eta lehia berarekin negoziatzen. Hots, alde guztietarik, ezjakintasuna dugu nagusi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
2021-08-04 | Euskal Irratiak
Bokaldarrek berriz bozkatu beharko dute, iazko herriko bozetan iruzur elektoralak izan zirela erabaki baitu auzitegiak

Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.


2021-07-19 | ARGIA
Marie-José Mialocq Arbonako alkate berrautatu dute

Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.


2020-07-12 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Barne kolonialismoa

Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]


Herri bozak 2020: bigarren itzulia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Joseba Erremundegi, Etxegaraien zerrendako abertzale ezkertiarra
"Masa euskalduna iratzartzea lortu behar dugu"

Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.


Eguneraketa berriak daude