"Masa euskalduna iratzartzea lortu behar dugu"

  • Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.


2020ko ekainaren 29an - 11:57
Ikuspegi abertzale eta euskaltzaletik nola begiratzen diozu kargualdiari?

Hiri mailan, euskararen biziberritzerako bidean Etxegarai zen hautagai ona eta orain ondoko sei urteetan sekulako lana egin beharko dugu arlo horretan. Ipar Euskal Herriko populazioaren parte handiena Baionan eta inguruan da eta, aldi berean, hemen da euskaldun kopuru ttipiena. Hor behar ditugu indarrak eman eta beharbada ere gauza berriak asmatu, hemen bizi den jendea euskarara ekartzeko. Bistan da, euskara ikusgarriago egin eta irakaskuntza elebiduna akuilatzeko lan egin beharko dugu. Elkargo mailan ere, oraino ez dakigu presidentetzari buruz nola kokatuko den Etxegarai, baina abertzale gisa, izan Etxegarai lehendakari ala ez, elkargoarentzat ona da Baionan Etxegarairen listak irabazi izana, etorkizunean ere elkargoa azkartzen segitzeko.

Euskara aipatu duzu. Sei urte hauetan gutti egin da euskararen sustatzeko. Nola aldatu daiteke hori?

Badira bi elementu. Batetik, euskaldun baten ikuspegitik, argiki ez da aski egin eta bada sekulako lana egiteko. Baina bestetik, 2014tik hona egin dira gauza batzuk. Behar dira sentsibilizatu bertze hautetsiak eta herriko etxeko teknikariak, zeren eta haien ikuspegitik anitz egin da, haien eguneroko lanean anitz aldaketa galdetu zaie. Beharbada falta izan da sentiberatze hori. Gaurdanik hasi behar dugu, plantan ezarriko ditugun neurriak ulertuak izan daitezen, horrek erraztuko du gauza anitz.

Zer nolako helburu eta grinarekin zara?

Nik pusatuko dut alde horretara. Ez dakigu nork zer kudeatuko duen, baina ondoko sei urteetan nahi nuke –eta Etxegarai horrekin ados da– euskara plan bat garatu, indarrak emanez irakaskuntzaren garapenean eta euskararen ikusgarritasunean. Beharko ditugu gauza berriak asmatu, desmartxa partehartzaileak eta beharbada ere zabalagoak. Euskara Baiona Ttipitik atera behar dugu; hor egonen da beti, baina behar dugu eraman bertze auzoetara. Lehen itzulirako egin bilkura publikoetan, gehienetan lehen hitza euskaraz erran eta harritu naiz ikustearekin zenbat jendek erantzuten zidaten euskaraz, eta pertsona horiek ez ditut sekulan ikusi Baiona Ttipian! Hor bada zerbait egiteko: militanteak behar dira eta aktibazioa behar dugu, baina behar dugu lortu masa euskaldun hori ere iratzartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
2021-08-04 | Euskal Irratiak
Bokaldarrek berriz bozkatu beharko dute, iazko herriko bozetan iruzur elektoralak izan zirela erabaki baitu auzitegiak

Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.


2021-07-19 | ARGIA
Marie-José Mialocq Arbonako alkate berrautatu dute

Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.


2020-07-12 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Barne kolonialismoa

Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]


Herri bozak 2020: bigarren itzulia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Analisia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Eguneraketa berriak daude