Trantsizio ekologikoak egon behar du kanpainan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaldibargo zabortegia bi langile jan dituen munstro kutsakor bat baino askoz gehiago da. Zaldibargo zabortegia mundu bat da. Zaldibargo zabortegia hautu batzuen emaitza da. Bizitza zentroan eman beharrean, zaborra –hots, etenik gabeko kontsumoa– zentroan ematen duen eredua da. Sistema bat ez da ez lurretik loratzen, ez eta zerutik erortzen ere. Sistema bat erabakitzen da, gauzatzen da eta akuilatzen da. Eta botere politikoen lekua ez da ttipia horretan. Erabaki, gauzatze zein akuilatze horien berri jakiten ari gara poliki-poliki euskarazko komunikabide batzuek bideratu ikerketa kazetaritzari esker.


Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eginen dira apirilaren 5ean. Ipar Euskal Herriko herriko etxe eta elkargorakoak berriz martxoaren 15 eta 22an. Lapurdi, Behe Nafarroa zein Zuberoan bozkatzen dugunok zehazki badakigu zein hautagaik duen trantsizio ekologikorako konpromisoa hartu. Eta hori bezain garrantzitsua: badakigu zein hautagaik ez duen horren aldeko engaiamendua hartu. Gauzatu beharreko neurri batzuk dituzte hitzen gibelean. Besteak beste: “Hondakinen murrizketaren eta ekonomia zirkularraren alde egitea” eta “klima aldaketari aurre egiteko herri mailako plan bat” gauzatzea. Izenpetutakoa gauzatzen ez duena presionatzeko karta gehiago ukanen ditugu esku artean, eta nola ez izenpetu ez dutenak akuilatzeko ere. Herri presiorik gabe nekez bideratuko delako trantsizio ekologikoa –eta horretarako beharrezkoa den trantsizio ekonomikoa–. Bizi! talde ekologista dabil hautagaiak engaiamenduak hartzera bultzatze lanean.


Interesgarria lirateke ikustea EAEko hautagaietan zeinek izenpetuko lukeen Metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna –eta zeinek ez lukeen izenpetuko–. Dena dela, ez da misterio handi bat: zabortegiak eta erraustegiak trantsizio ekologikoaren antonimo dira. Interesgarria litzateke entzutea EAEko hautagaitza bakoitzak ere zerekin mamitzen duen trantsizio ekologikoaren oskolaren barnekoa. Gaiak egon behar du plaza publikoan. Gaia egon behar da kanpainan. Oihana gordetzen duen zuhaitza delako Zaldibarrekoa. Gero, bakoitzak hauta dezala, arazoan gelditu nahi duen ala aterabideen bidea hartu nahi duen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


Muturreko arriskuak hobeki ulertu

Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
"Azpian lur hotza"

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025-06-22 | Basilika
Kairos #04: Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
MULTIMEDIA - Basilika

Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Eguneraketa berriak daude