“Oso polita litzateke egiten duguna jendeari erakustea, baina gehienetan ez daukagu denborarik”

  • Urrian Amsterdamen (Herbehereak) arituko da zeliakiaren inguruan egiten duen lanaz Gastroenterology Week-en; gastroenterologiaz egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da. Guk, ordea, glutenaren inguruko artikulu bat amaitzen harrapatu dugu EHUko Zientzia fakultatean, bunkerra deitzen duten eraikinean. Hantxe ari da lanean, tesia egiten ari diren bi ikerlariren laguntzarekin.

"Oso polita litzateke egiten duguna dibulgatzea, jendeari erakustea, egiten dugun lana ikusgai izatea, baina gehienetan ez daukagu denborarik” (Argazkia: Hodei Torres)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikerlari hasi berrien saria, zuk?

Hasiberria, akaso, ez, baina hori ere izaten da norekin alderatzen zaren… Normalean sari hauek, ikerlari gazteei sariak, 40 urtetik beherakoei ematen dizkigute. 2005ean amaitu nuen karrera eta orduan hasi nintzen ikerketa honekin; beraz, joan dira hamabost urte!

Zerk ekarri zintuen zeliakiaren inguruan ikertzera?

Kasualitateak. Karrera amaitzen ari nintzela iragarkia ikusi nuen fakultatean: “Tesia egiteko ikasle bila gabiltza Gurutzetako ikerkuntza taldean”. Nire bizitzarekin zer egingo nuen ez nekienez, aurkeztea erabaki nuen eta aukeratu egin ninduten. Ikerkuntza lerroa zeliakia; beraz, ez nuen aukeratu. Gaur egun, agian, gluten free terminoa gehiago entzuten da, baina orain dela hamabost urte... Ez nekien gaixotasun zeliakoa zer zen ere!

Duela lau urte itzuli zinen Euskal Herrira. Ikerlarien patua da kanpoan erakustea norberaren balioa?

Uste dut oso garrantzitsua dela kanpora joatea. Tesia egiten nenbilela lau hilabetez egon nintzen Finlandian. Han ikusi nuen ze desberdina den lan egiteko era. Ez nabilkizu Ameriketako Estatu Batuei buruz, hura zoramena baita. Baina ikerketarekin jarraitu nahi banuen argi nuen kanpora joan beharra izango nuela ideiak zabaltzera, bestelako teknikak ikustera… Tira, ni pixka bat frikia naiz, zientzia zale amorratua. Nire lana izateaz gainera, nire hobbya ere bada. Ez da onena, batez ere etxean ere buruari eragiten aritzen naizelako, baina horrela da. Bultzadarik handiena eman didana kanpora joatea izan da. Badago jendea planteatu ere egiten ez duena. Bakoitzaren hautua da. Joan nahi ez baduzu ez joan, baina unibertsitatearen endogamia existitzen da eta lotsagarria da, negargarria.

Kanpoan lortu dituzu aitortzarik handienak… Science aldizkarian ere argitaratu zenuen.

Gailurra ukitu nuen orduan! Baina lehenengo ezezkoa izan zen; bost errebisio egin genituen. Manhattaneko trenbidera botatzekotan egon nintzen, egin kontu. Baina ondo ateratzen bada, pena merezi du. Argitaratu zuten, kontratua lortu nuen; beraz, primeran.

Argazkia: Hodei Torres

Beka bati esker itzuli zinen.

Juan de la Cierva ikerketa-bekarekin, [Espainiako Zientzia eta Berrikuntza] ministerioaren urte bikoa. Konbentzitu ninduten eskolak emateko lau hilabetez; never again! Itzulerarik txarrena izan zen. Bost urte AEBetan, laborategian jota-su, eta hona etorri eta eskolak ematen, euskara erabat ahaztuta nuela, nirea ez zen gai batekin, nire adinekoak iruditzen zitzaizkidan ikasleekin… Shocka izan zen.  

Ikerketen berri artikulu bidez ematen duzue, baina dibulgazioaren helburua ez da diluitu proiektuak lortzeko borroka horretan?

Asko. Gehienok gure ikerketa-lerroan gaude fokatuta. Gainera, badago beste kontu bat: dena egiten da presaka. Kontratu luzeena bost urtekoa da, baina zenbat denbora behar duzu ikerketa bat aurrera ateratzeko? Gutxienez lau urte eta beste bat publikatzeko? Oso polita litzateke egiten duguna dibulgatzea, jendeari erakustea, egiten dugun lana ikusgai izatea, baina gehienetan ez daukagu denborarik.

Nola dago ikerketa Euskal Herrian garatzeko aukera?

Oso zaila. Diru gutxi inbertitzen da. Ikerbasque da gaur egun dagoen aukerarik onena, baina bost urterako da. Kontratua lortu nuen urtean hirurehundik gora lagun aurkeztu ginen; 15-20 eman zituzten. Ikerbasquen asmoa da ikerlarion jarduera egonkortzea: bost urteko kontratuaren ondotik, mugagabeko motarekin jarraitzea. Baina badu bere alde txarra: kontratuarekin zatoz, baina ikerketarako dirurik gabe. Horrek suposatzen du proiektuak eskatu behar dituzula ministeriora, Jaurlaritzara...

Soldata bai, baina bestelako baliabiderik ez?

Hori da. Gurea ez da starting-package bat Madrilgo Erkidegoan bezala. Hura ere ez da perfektua ze hainbeste diru ematen dizute, doktoranda bat kontratatzeko ere erabil zenezake, baina hark ezin du idatzi, eta zuk idazten baduzu ezin duzu esperimenturik egin, eta idatzi ezean dirurik ez esperimentatzeko… Dena dela, nik disfrutatzen dut lan honetan; niri neuri merezi dit.

Ze puntutan zaude zure ikerketan?

Lerro bitan fokatuta nago. Beti esan izan dugu DNAn zabor-guneak daudela; gune horietan gauza garrantzitsuak gertatzen direla, baina ez da askorik ikertu. Hor aukera bat ikusi nuen. DNA zabor horietan aurkitu izan dira hanturazko gaixotasunekin zerikusia duten genomak eta ikusi da horrek kodetzen dituela RNAk; alegia, badaudela, molekula batzuk oso inplikatuta hanturaren garapenean. Hori oinarrizko zientzia litzateke, baina dirua behar dudanez proiektuetan, hasi naiz batez ere hesteko hantura gaixotasunak listuan diagnostikatzeko metodo batean lanean. Gaixoei listua hartu eta geneak aztertzen ditugu. Horrez gainera, ezagutzen ez nuen beste gaixotasun batekin ere banabil: esofagitis seozinofilikoa, esofagoaren hantura bat da.

Ikerketaren ‘frikia’
Hala dio berak, pasioz bizi baitu zientzia. Lanordu asko exijitzen duen jarduera den arren, “niri merezi izan dit” dio irribarren handi batekin. Science aldizkarian argitaratzea lortu zuen 2016an, urtebetez artikulu bera ontzen eman behar izan bazuen ere, eta oraintsu jakin du UEG Rising Star Award 2020 saria irabazi duela, ikerlari profesional hasi berrien kategorian. 15 urte daramatza zeliakiaren ikerketan murgilduta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2025-10-03 | Sustatu
Zerk hartu duen euskal eremua Twitterren (spoiler: ultraeskuina da)

Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-19 | Sustatu
Signal: mezularitza eta argazkigintza seguru eta pribatua, euskaraz

Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Whatsapp mezuak enkriptatzeak ez luke zentzurik Europak kontrolerako lege hau onartzen badu

Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Eguneraketa berriak daude