“Nire benetako kulturarekin harremanik ez badut, zer dut?”

  • Arkeologoa fosilari bezala aritzen zaio Nerea Erbiti musikari, geruzak banan bana kentzen, denboran atzerako bidaian. Jazza eta musika beltzaren inguruan aritzen da, baina sentitzen du eremu horretan bere ekarpen propioa egiteko beharra. Euskal tradizioa nahi du erantsi, hain justu, eta erro horien bilaketetan aritzen da trebe.

“Oiloak arrautza jartzen zuenerako ere bazen kanta bat. Eta hori galdu da. Oso gutxi dira etxean afaldu eta kantatzen jartzen direnak. Telesailak ikusten aritzen gara” (Argazkia: Josu Santesteban)
“Oiloak arrautza jartzen zuenerako ere bazen kanta bat. Eta hori galdu da. Oso gutxi dira etxean afaldu eta kantatzen jartzen direnak. Telesailak ikusten aritzen gara” (Argazkia: Josu Santesteban)

Zer aurki liteke musikaren indusketetan?

Indusketetan, zailena izaten da ateratzen ari zaren gorpu edo fosil hori ez haustea. Guri grabaketak dauden unetik aurrerako musika ailegatu zaigu; grabaketekin musika barreiatzen hasi zen, nahasi zen beste musika batzuekin, eta beraz, indusketa lan horretan, erroetara iristeko, kapa horiek kentzen jakin behar da.

Zeri deitzen diogu “tradizio”?

Niretzat gure arbasoek egiten zutena da, haien adierazteko era. Naturarekin harremanetan zeuden gure arbasoak nola espresatzen ziren? Zertarako erabiltzen zuten musika? Haien eguneroko bizitzan oso garrantzitsua zen. Hori dena ez zaigu iritsi, garai batean ahoz aho egiten zelako. Oiloak arrautza jartzen zuenerako ere bazen kanta bat. Eta hori galdu da. Oso gutxi dira etxean afaldu eta kantatzen jartzen direnak. Telesailak ikusten aritzen gara.

Tradizioa badago, edo bilatu egin behar da?

Kontua ez da tradizioa hartu eta imitatzea, edo berdin erreproduzitzea. Kontua da tradiziotik zer erro hartuko dugun gaur egun daukagun nahaste-borraste honetara, edo ikasi dugun musiketara, ekartzeko. Ez da egia absolutu bat. Nik betebehar bat sentitzen dut: tradizioa hartu eta niri iristen zaidana interpretatu. Noski, eraldatu behar da, gaurkotu behar da, bestela hor geldituko da. Baina ezin da dena alde batera utzi, beste musika bat ikasi eta esan: “Nik rock talde bat dut” edo “nik 90eko popa egiten dut”. Horrek ez nau betetzen.

Eta zerk betetzen zaitu?

Sentitzen dut tradizioa, orain arte, alde batera utzi dudala: kontserbatorioan ikasten hasi nintzenean, nolabait uko egin nion nire tradizioari, abesteko erari, ez nuen ez hizkuntzarik ez deus. Nik trikitia jotzen nuen, panderoa, txalaparta, eta ez dakit konplexua zen, baina…

Ez zizun balio moderno izateko.

Hori sentitzen nuen. Ideia horrekin hasi nintzen beste musika batzuk ikasten, eta jazzean sartu nintzen. Bat-batean ohartu nintzen: ni zer ari naiz hemen, Nafarroan, jazza abesten? Ez da nire hizkuntza. Jazza abesten dutenak New Orleansen daude, eta ez dut eginen haiek baino hobe. Eta pentsatu nuen: zein naiz ni? Nondik heldu naiz? Zer ekarpen egin dezaket? Nire egiazko tradizioa. Eta orduan, hasten zara atzera egiten, bilatzen, interesatzen, eta agertzen zaizu hemendik kantutegia, handik ahots bat…

Argazkia: Josu Santesteban

Zertan zaizu hori baliagarri?

Iruditzen zait abesteko nortasuna ematen didala, errealitate bat, nire buruarekin zintzoa izatea. Atzera begira aurrera begira baino gehiago ireki dut burua. Hizkuntza bat mantendu behar dugun bezala, zein garen ere ez dugu ahaztu behar. Ez du balio euskalduna izateak eta euskaraz egiteak, baina gero taberna batera joatea reaggetoia dantzatzera. Nire eguneroko bizitzan nire benetako kulturarekin edo nire benetako zerbaitekin harremanik ez badut, zer dut? Hor haustura bat dago.

Zuretzako zer da euskal musika euskal musika egiten duena?

Zer da euskal musika eta zer ez? Mocedades euskal musika da? Oso zaila egiten zait definitzea. Badago dioenik, nik, jazz talde bat egin eta euskaraz abesten badut, euskal musika egiten ari naizela. Bada tira, ez dakit, goazen eztabaidatzera. Niretzako ez dago argi. Gehiago nago ezezkoan.

Beraz, hizkuntza ez da euskal musika zehazteko funtsezko irizpidea?

Ez, beste zerbait da. Espresatzeko era bat da. Kanpotik etortzen denak esaten du euskaldun bat lagun egitea oso zaila dela, baina behin eginda betirako laguna dela. Musikan ere badugu espresatzeko era bat. Badago zerbait euskalduna, izaera bat. [Mikel] Laboa euskal musika da? Esango baligute euskal musikaren izen bat aipatzeko, denok esango genuke: Laboa! Baina Laboak asko edan du kanpoko musikatik,  Billie Holidayrengandik adibidez, eta hori bereganatu du. Komunikazio-Inkomunikazioa-n batzuetan erdaraz ari da… Eta euskal musika da? Bai!

Zer du euskal musikak musika beltzetik?

Iruditzen zait norbere identitatea mantentzea, zure buruari fidela izan eta konplexurik gabe aurrera egitea oso beltza izatea dela. Eta, bestalde, euskal musikak asko du jazzetik, inprobisaziotik: melodiak, erritmoa, edo bertsolaritza bera; ari gara letra momentuan asmatzen. Txalapartan edo panderoan ere inprobisatzen da.

Eta zer du musika beltzak, euskal musikak ez duenik?

Gaur egungo abeslari beltz bat aditzean, tradizioa aditzen zaio. Eta guk, hainbeste edan dugu beste musika batzuetatik, ez dugula mantendu. Herritik hirira joatean bezala: hirira joatean nire aitonak erdaraz egiten zuen, ez zekien, baina erderaz egiten zuen.

Musikak badu garairik? Edo atenporala da?

Musika berri bat sortu den bakoitzean, uneko gizarteari erantzun bat emateko izan da. Tradizioa ere garai batekoa da, garai bateko beharrak erantzuten ditu. Beraz, gaur tradizioa hartu eta imitatzen badut, Mikel Laboa imitatzen hasten banaiz, Mikel Laboaren imitatzaile bat izanen naiz. Aditu behar dut, bilatu behar dut berak bilatzen zuena, eta horrekin zerbait egin. Berarengandik ikasi behar dut, konplexurik gabe. Uko egiten diogu horri.

Ahotsa eta inprobisasioa, indusketarako tresna
“Nerea Erbiti naiz, musikaria. Ahotsa da nire musika tresna nagusia, baina trikitia, txalaparta, panderoa, perkusioa eta pianoa ere jotzen ditut. Orain Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa proiektuan murgilduta nago, baina beste hainbatetan ere ibiltzen naiz: Lurpekariak, Joseba Tapia, En-kantu, Broken Brothers Brass Banda… batzuetan partaide eta besteetan kolaboratzaile. Euskalerria Irratian kolaboratzailea ere banaiz, irakaslea ere bai: AAHM eskolan eta Nafarroako goi mailako kontserbatorioan ematen ditut klaseak, eta voice craft ahots sisteman espezializatua nago. Tradizioa, inprobisazio askea eta musika urbanoa dira gaur egun nire interes nagusiak, eta horien bilaketan aritzen naiz. Ahotsa eta inprobisazioaren bidez egiten dut bilaketa hori”.

 


ASTEKARIA
2020ko martxoaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-28 | Iker Barandiaran
Erre ezin dena, bueltan dator

Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records

----------------------------------------------------------

Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


Eguneraketa berriak daude