Concerto Köln antzinako musika jotzen duen orkestra baino askoz gehiago da. Ibilbide luze eta oparoa du. 1985ean sortu zen, eta, handik aurrera, mundu osoan kontzertu eta bira ugari egin du. Esan dezakegu aldi barrokoari eskainitako talde nagusienetako bat dela gaur egungo musika-panoraman. Baina horrez gain, kontzertuez gain, topaketak eta mintegiak ere egiten ditu talde honek, eta Concerto Kölnen egoitza Kolonia hiriko lehen antzinako musikaren zentroa bihurtu da.
Esan bezala, musika barrokoari erabat lotuta dago talde hau, baina errepertorio zabala du, lehen barrokoko musikatik klasizismoraino baitoa. Izan ere, 2017an Wagner Readings izeneko proiektu batekin hasi ziren, Wagnerren Nibelungoaren eraztuna trilogiaren irakurketa historizista egiteko nahian.
Talde famatu honen merezitako ospearen froga Donostian izandako kontzertua dugu. Mayumi Hirasaki biolin jole japoniarraren batutapean, XVIII. mendearen lehen erdiko concerti grossiek osatutako programa eskaini zuten.
Hasieratik bukaeraraino Concerto Kölnen ezaugarriak disfrutatu genituen: estilo pasionatua, freskoa, eta, zentzu onenean, inprobisatua. Inprobisatua, obra bakoitzaren interpretazioa lehen aldiz joko balute bezala ateratzen delako, inongo kutsu ortopedikorik gabe. Gauza bat da bertsio on bat egitea, eta beste bat, bertsio fresko eta nolabait berria eskaintzea, talde honek egiten duen bezala.
Soinu aldetik, gardentasuna eta delikadezia dira haien ezaugarriak, eta halaxe, doitasun osoz jo zituzten egitarauko zortzi concerti grossi. Bi lehendabizikoak, Eguberriei eskainitakoak, Corelliren 8. Concerto grosso op. 6 ‘per la notte di Natale’ eta Vivaldiren biolin eta orkestrarako RV 270 mi maiorrean ‘Il riposo per il Natale’ fin eta gozagarriak atera ziren. Geminianiren Concerti grossi op. 3 re maiorrean eta op. 7 si maiorrean obren irakurketa sakona egin zuten. Charles Avison (Geminianiren ikaslea) konpositorearen 3. Kontzertua sol minorrean interpretatu zuten, aurrekoak bezain perfektua, eta, azkenik, Telemannen Bi txirularentzako kontzertua TWV 52-E2 mi minorrean eskaini zuten, melodiotsu eta arina. Mundiala.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.