Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eskutik "ESMAn emakumea izatea, atzera begiratzeko lekukotzak" erakusketa izan dute azaroan. Argentinako 1976-1983 urte arteko diktaduran, ESMA Armadaren Mekanika Eskola atxilotze-zentru bihurtu zuten militarrek; egun, memoriaren museo gisa funtzionatzen du. Horren berri ematen izan dira Euskal Herrian Museo Sitio de Memoria ESMAko [ESMA Memoriaren Tokia Museoa, eusakaraz] zuzendari Alejandra Naftal eta handik bizirik atera zen Graciela García Romero.
Nondik nora Bilbora?
Erakusketa Buenos Airesen inauguratu zenean harrera beroa izan zuen; urak nahasi zituen hainbat sektoretan. Erakusketa jarri aurretik lan handia egin zen kontsentsu bila, gaiak eztabaida handia eragiten duelako. Beharrezkoa ikusi zen bizi izan genuenaren inguruan ados jartzea, genero ikuspegia kontuan hartuz. Bilbora Alejandra Naftal-en eskutik etorri naiz, bizi izan nuena ezagutzera emateko.
Bahituta izan zintuzten. Nolakoa zen leku hura?
Diktadura ezarri berria zela bahitu ninduten; orduan bahitutako gutxi ateratzen ziren bizirik. Emakume gehienak bortxatu gintuzten. Ez zuten suntsitze planteamendua disimulatzen. Gu desagerrarazteko suntsitze gerra zela zioten. Momentu batetik aurrera aldatu egin zuten portaera. Gure erakundearen aparatu finantzarioa jausi zenean, lapurretaren mauka deskubritu zuten. Gainera, armadako buruak politikan jarduteko aukera ikusi zuen eta presoen artean gaitasun politiko handia zegoela ohartuta, modus operandia aldatu zuten. Lan esklaburako bulegoak ezarri zituzten. Jakina, atxilotzen eta torturatzen jarraitzen zuten, baina 1976an ohikoak ziren etengabeko eskuburdinak, bilurrak eta kaputxa jada ez ziren hain ohiko.
Zenbat denbora izan zintuzten bahituta?
Bi urtez, 1976ko urriaren 15etik 1978ko abendura arte.
Eternitate bat.
Absolutuki. Hala ere, nire kide batek dioen bezala, berdin dio 24 ordu, astebete, hilabete edo urtebete... Hiltzaile haien eskuetan bizi izanak beti uzten dizu marka.
Zergatik kontatu? Nola laguntzen du horrek?
Lekukotzak zentzu bi ditu. Niretzako sendagarria da. Freudi ikasi genion terapiak laguntzen duela kanporatzen infernu terminoetan barruan duzuna. Lekua hartzen laguntzen dizu, eragindako erasoa izendatzen eta barne armoniaren etaparekin hasten. Bestetik, lekukotza kolektiboa legoke. Hemen ere bizi izan dituzue indarkeriak eta berdinak izan ez arren, nolabaiteko markak utzi dituzte, 70eko hamarkadako markak. Orduko belaunaldiak adierazteko modu bat aurkitu zuen, gaur egun eztabaida genezakeena, baina sekulako erantzun errepresiboa jaso zuen. Horri erreferentzia eginez diot "inoiz gehiago ez", baita errespetu terminoetan haurnartu beharra dugula ere. Gu bahituta izan gintuzten modua erdiarokoa da. Lurpean geunden, hiriaren erdialdean, baina inork ez zekien non ginen. Oso maltzurra da hori. Lehenengo asteburua igaro bezperan zaintzaileak galdetu egin zidan ea eskuak atzean ala esku-ohera lotuta nahi nituen. Gauza oso bortitzak dira eta beharrezkoa deritzot kontatzea, basakeria erakusteko. Indar armatuei eskumen osoa eman zieten erabakitzeko nork bizi behar zuen eta nork ez.
Zuek ekintzaile politikoak zineten, eta emakumeak.
Bai. Batetik, hazten hasi zen emakume eredu bat ginen. Klase ertaineko familietakoak. Unibertsitate ikasketak, ezkontza eta umeak izatea espero zen gugandik. Baina maitasun librea praktikatzen hasi ginen, etxeetatik alde egin eta komunitateetan bizitzen. Zegoen ereduarekin apurtu genuen. Bestetik, gure militantzia oso azkar batu zen esperientzia armatura. Emakume politizatuak ginen, independenteak eta armadunak, gizonak bezala. Gure bortxaketen inguruan teoria asko daude, batzuk diote gizonen artean mezuak bidaltzeko modu bat zela. Onar nezake hori, baina motibatzen zituena, batez ere, gu diziplinatzea zen, gure lekuan jarri araztea. Bortxaketa, zentzu horretan, estrategia belikoa zen.
Noiz ohartu zinen bizirik atera den norbait zarela?
Acostak [bere torturatzailea] behin esan zidan nire kide guztiak hilko zirela, baina ni salbatuko nintzela. "Zergatik ni?" galdetuta, "Jesusitok hala nahi duelako" erantzun zidan. Horrek errudun sentimendu izugarria eragiten dizu eta erru horrek isilik izan ninduen atera osteko lehen urteetan. Biktima gauzaeza nintzen, autoerrukia. Primo Levi oso adierazgarria izan zitzaidan ulertzeko norbanakoak kontzentrazio-esparruan bizi duena. Hari esker esan nuen, "baina zer egin ziguten!". Orduan igaro nintzen bizirik ateratakoa izatera, esperientza transmititu behar dugula sinestera, duintasuna ematen digulako.
Espaniar estatuan geroz eta ohikoagoa da frankismoa publikoki goraipatzea. Argentinan gertatu zena berriro gerta ez dadin haina sozializatu da?
Sinetsita nago nire herrialdean ez dela gainditu gabeko ikasgaia. Justiziarengan konfiantza askorik ez duen herrialdea gara, baina epaiketak hastea oso garrantzitsua izan zen. Ez zuen inork entzun nahi hilabeteak eman genituela lotuta, gure eginbeharrekoak balde batean egiten, bortxatuak izan ginela, lurrean botata izan gintuztela ezereza edo ogi puxketak jaten... Hori ez du inork entzun nahi, baina badakite. Badakite justizia egin zela. "Acosta, biziarteko kondena" entzutea demasa izan zen.
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.
Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]