XX. mendean mito ugari daude pianoaren munduan, eta horietako bat, dudarik gabe, Martha Argerich pianista argentinarra da. Haur prodijioa izan zen. Lau urterekin eman zuen bere lehenengo errezitaldia eta zazpi urte zituenean Mozarten piano eta orkestrarako kontzertu bat interpretatu zuen. Juan Domingo Perón konturatu zen haren izugarrizko talentuaz eta Vienan egindako ikasketa guztiak ordaindu zizkion. Handik aurrera karrera luze eta oparoa egin du mundu osoan, grabaketa ugari, eta beti frogatu du teknika akats gabea, musikaltasun erakargarria eta jotzeko era berezia dituela. Kursaaleko saio honetan musikazale frantses batek esaten zuen ikaragarria zela andre honen toucher hori. Zaila da itzultzea hitz hau: ez da pultsazioa edo pianotik ateratzen den soinua. Agian hori guztia da le toucher, gehitzen badiogu kontzeptu horri artistak lortzen duen giroa eta entzuleekiko komunikazioa.
78 urterekin, Argerich andreak mantentzen du bere kemena pianoan eta, bai, bere edertasun fisikoa. Gustua ematen zuen ikustea bere betiko adatsarekin, grisa gaur egun, bere soineko dotorearekin eta bere irribarre jostalari horrekin. Hori bai, pianoan eseri bezain pronto, musikari basatia ateratzen da eta zur eta lur gelditzen da publikoa.
Bachen 2. Partita do minorrean BWV 826 jo zuen hasteko. Perfekzio hutsa sei mugimenduetan. Zerbait nabarmentzeagatik, Sarabande izeneko laugarren mugimendua ñabarduraz beteta iritsi zitzaigun, delikatua, eta azkeneko Capriccioan modu zoragarriz markatu zituen azentuak, efektu ederrak lortuz.
Jarraian, Liszt-en Piano eta orkestrarako 1. Kontzertua, mi bemol maiorrean S. 124 jo zuen, Kremerata Baltica taldearekin batera. Gilles Collardek ganbera orkestrarako egindako bertsioa interpretatu zuen. Bitxia izan zen hainbeste aldiz orkestra handiekin entzundako lan distiratsu hau oraingo honetan sokazko talde txiki baten eskutik entzutea. Freskotasunez eta perfekzioz aritu zen Argerich Andrea.
Bigarren zatian, Kremerata Baltica taldea eta Mate Bekavak klarinete jolea protagonistak izan ziren. Bachen Chacona re minorrean doi eta dotorea entzun genuen, eta Weinbergen 4. Ganberako Sinfonia op. 153 kolorez eta ehunduraz beterikoa disfrutatu genuen. Oso ona.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.