Hazien bidaia

Fruituetan bidaiatzen hasten da jaio gabe dagoen landarea; bere bizitzako bidaia izango da, bakarra.

2019ko azaroaren 10an

Uda joan eta negua etortzen den egunean idazten dut hau, San Simon eta San Juda egunean, urriaren 28an. Gauaren iluna egunaren argia baino hiru ordu luzeagoa da gaur. Guk ordularia behar dugu, baina landareek, katxarreria handirik gabe, badute neurri horien berri. Badakite.

Badakite eta prestatu egiten dira. Erreserbak gizenduko dituzte, hostoak botako dituzte, edo eutsi behar badiote azala zaildu egingo dute, fruituak umatu eta purikatze bidean jarriko dituzte. Fruitu horietan bidaiatzen hasten da jaio gabe dagoen landarea; bere bizitzako bidaia izango da, bakarra. Haziek batera edo bestera egingo dute haizearen narran, edo animaliaren baten mokoan edo urdailean, edo pirrilaka amiltzen dira pendizean behera. Gure mandioetan amaitzen da landare askoren bidaia. Gure negua gozatzeko fruitu eta hazi.

Fruitu eta hazi ugari jasotzen da bazterretan: babarruna (Phaseolus vulgaris), txitxirioa (Cicer arietinum), artoa (Zea mays), laboreak, kuia (Cucurbita spp.), piperra (Capsicum annuum), hurra (Corylus avellana), intxaurra (Juglans regia), gaztaina (Castanea sativa), irasagarra (Cydonia oblonga), mizpira (Mespilus germanica), sagarra (Malus domestica) eta abar. Sagarra jateko jaso daiteke, edo edateko. Negurako eta urte guztirako edaria izango dena barrikote, barrika, bukoi edo upelean irakiten ari da, dagoeneko. Urte berri on! Beste urtebeterako edaria sortu da. Toki askotan bi urtekoa ere egingo zuten; izan ere, aurten sagarrondoak pupulukaturik izan ditugu toki gehienetan. Sagar ugari ibili da bideetan bezala bide bazterretan, bidaian. Hazien bidaian.

Hazien bidaia bitxia da sagardo sagarretan. Sagarrak jo eta sortutako patsa lehengai ederra da azienda bazkatzeko. Baita ongarri gisa ere, lurra bazkatzeko. Bi eratara hazi mordoa doa batera, eta aziendaren simaurra lurreratzen den tokian edo ongarriketa egiten den lurrean sagarrondo muin pila sortuko da, txirpi sarria osatuz. Urte berrian landaretza ekarriko duen ereintza.

Ereintza kontuzko ekintza da, eta zalantza ugari sorrarazten du. Haziak nola jaso, haziak noiz erein, haziak nola hedatu, haziak nola kokatu lurrean... Duela gutxi galdetu dit entzule batek irratian intxaurra ereitean punta gorantz jarri behar ote den. Erantzuna erraza da: imitatu dezagun naturan gertatzen dena. Utzi intxaur alea erortzen, intxaurrondotik eroriko balitz bezala eta nola geratuko da lurrean? Gehienetan etzanda, punta ez, baizik eta bizkarra gorantz duela. Bada, horrelaxe erein.

Erein, ereiten duenak jango eta edango du. Hurrengo urtea bitarteko gure bidaia haziek elikatzen dute. Hazi bete mandio dugun honetan, urte berri on!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Itzaltzen ari zaigun argia

Urte batzuk ditugunok (nire kasuan, mordoska) sarritan entzun izan diegu gure guraso eta senitarteko helduenei garai bateko ikuskizun harrigarri baten berri. Ipuin baten gertatuko balitz bezala, larreak “argi txikiz” apaintzen zirela maiatza inguruko gau garbietan... [+]


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


Eguneraketa berriak daude