Han-hemenka irakurri izan diot Bernardo Atxagari Joseba Sarrionandia poeta ona iruditzen zaiola, handia; inon gero jarraian irakurtzeko halaber poemak idaztea erraza dela. Baina poeta ona izatea oso zaila, “eta bera bada”. Sarrionandia. Azkenaldian saiakeragintzan ari da batez ere, emaitza nabarmenekin ari ere, Euskadi Sari polemiko bat tarteko. Nobela bat daukat, ordea, neronek behintzat, haren kutunen arteko.
Nobela bat, ia bakarra, ipuin luze gisa hartzen baitu askok narrazio laburra, Kolosala izango da izenekoa. Dena delakoarekin, Lagun izoztua bada. Beñat Sarasolak joan den hamarkadako albiste literario sonatuenetakotzat dauka. Eider Rodriguezek tesi oso bat eskaini zion –zehatzago, itsasoak Sarrionandiaren lanetan duen presentziari, Lagun izoztua hori bai aztergai nagusi–. Ezin uka liburuak baduela txungurra. Pertsonaiak: Goio, Maribel, Andoni. Lekuak: Antartika, Erdi-Hego Amerika, Kalaportu. Denborak: geroa, oraina, iragan garaia. Denbora kronologikoa desakreditatzen duela esango dizu Markos Zapianek, eta mugimendu dialektikoa. Denbora eta espazioaren inguruko gogoetak aupatuko ditu Iratxe Gutierrezek. Etxetik –dena delakoa dela etxearen kontzeptu hori–urrun denbora daraman honek, ordea, beste kontu bat nabarmendu nahiko luke: Sarrionandia, hain zuzen, erbesteratuaren paradigma, erbesteaz idazten irakurtzea. Hala hasten da liburua: “Ulisesen madarikazioa dun. Hemen bizi gaitun eta hara itzultzea dinagu beti gogoan, baina zenbat eta geroago orduan eta zailagoa dun”. Baikorrago bukatzeko: “Eta zure mentura Ulisesena baino ederragoa izango da, edonora joanda ere, egundo egon ez zaren lekura itzuliko zarelako”. Eta tartean hamaika kontu, irakurleok, denok erbesteratu, nahiz gure jaioterrian –baina bizitza arrotz honengandik–, jakingarri aurkituko ditugunak.
Joseba Sarrionandiaren obra gutxi-asko erdaratzen ari den garaiotan (gaztelaniara, luze gabe, baina baita katalanera ere), ez da ulertzen nola nobela hau ez dagoen itzulita oraindik, idazlearen obrara sartzeko ezin egokiagoa izanik, ondo jasotzen baititu haren bideak, haren gaiak, haren kezkak. Eta poeta ona izateaz gainera eleberrigile nabarmena baita. Itzulpen zerrenda horretan hurrena beharko luke honek, eta, originalen artean, irakurtzen lehenetakoa.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]