Opari berezia ekarri digu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) bere azkeneko abonu-kontzertuan. Opari bikoitza esango nuke, alde batetik obra zinez ederra eskaini digulako, eta bestetik, interpretazio sakon eta sentitua entzun genuelako.
Zalantzarik gabe Gusav Mahler-en 9. Sinfonia konpositorearen produkzio osoaren obra ederrenetako bat da. Lau mugimenduz osatutako lan erraldoi honetan mota guztietako giro eta sentimenduak aurki ditzakegu eta barruraino iristen den musika topatzen dugu une guztietan. Kontutan izan behar dugu Mahler-en azken sinfonia izan zela. 1909. urtean amaitu zuen lana eta 1911. urtean hil zen konpositore austriarra, 50 urte zituela. Lan indartsua da, adierazgarria, bizia. Oso kuriosoa da, baina oso musikazale ez den pertsona batek entzuten duenean, ez daki esaten gustatzen zaion ala ez; baina bai esaten du barruraino iritsi zaiola musika hau, nolabait bere barrukoak mugitu dituela. Egin ezazue proba.
Gaixorik zegoenean idatzi zuen sinfonia hau Mahlerek, baina hala eta guztiz ere, ez da lan ilun edo nostalgikoa. Alban Berg konpositoreak adierazi zuen bezala “Mahler-ek sekula idatzi zuen sinfonia loriatsuena da. Lurra eta natura biziki maite zituela ematen du aditzera, bertan bakean bizi nahi duela, erabat disfrutatu nahi duela, barne-barneraino, heriotza iritsi arte, denoi iristen baitzaigu, lehenago edo geroago, heriotza”.
EOSek, Robert Treviñoren zuzendaritzapean, jakin izan zuen sentimenduak transmititzen. Irakurketa adierazkorra egin zuen zuzendariak, non garrantzi handikoak izan ziren erritmo markatuak, isiltasun adierazkorrak, eta soka doi-doia. Ehunduren eta fraseaketaren menderatzea, nagusitasun izugarriarekin, interpretazioaren ezaugarri nagusia izan zen uneoro. Pianissimi zoragarriak, umore aldaketen delikadezia, disonantzien garbitasunen atximurra… Dena puntu-puntuan egon zen, dudarik gabe.
Une magikoa bukaeran iritsi zen. Sinfoniaren Adagio xarmangarriaren ikuspegi mistikoa eman zuen Robert Treviño zuzendariak. Infinitoraino luzatu zituen soinu-izpiak. Doitasunez eskaini zuten giro magiko-erlijioso hori. Zur eta lur geratu ginen han geundenok. Zaila da Gasteizko antzokian sekulako txalokadak lortzea, baina entzuleak maitemindurik geratu ziren.
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.