Emakumeak borrokan
Zuzeneko emanaldia

Eta Lisabören doinu gordinetan murgildu nintzen

  • Dudarik gabe azken hilabeteetan gehien entzun dudan diskoa izan da Lisabören Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen. Harreman berezia sortu dut berarekin, nire baitako lainoen uxatzeko erremedio biziki on bezala agertu delako, introspekzio terapia ilun bat, taldearen lan guziak bezala funtsean...

Andrea Zubozki
2019ko maiatzaren 19a
Argazkia: Rafa Rodrigo Perurena.
Argazkia: Rafa Rodrigo Perurena.


Baina nehoiz ez nintzen izan Irungo banda zuzenean ikusten, beraien isilunetik atera direnetik paradak ez direlako trumilka. Eta aukera aurkeztu zen apirilaren 13an, Iruñeko IndaraClub aretoan. Erran beharra dut baldintza guziak hor zirela Lisabören hardcore-a barnetik bizitzeko: akustika goxoa, musikarien hurbiltasuna eta publikoaren musikarekiko maitasuna.

Seikotea Nomaden Zirkulu Tematia kantuarekin hasi da, Marshall anplifikadore lerroaren burrunbek eta zinbalen ziztu saminek agindurik. Publikoa eta taldea bata bestearen energiaz elikatu eta segundo erdi batez areto guzia elektriko bihurtu da. Bi bateria jotzaileen joko xeheak harritu nau, ariketak inposatzen dien zuzentasunak ez diolako botatzen duten energiari deus kentzen. Soinu indartsua ekartzeaz gain, mugimenduen uniformaltasunak bisualki presentzia ikaragarria du.

Ahots eta gitarra lanetan ari diren Txap eta Javik soinu homogeneoa dute, gordin bezain gizena, distortsioa maisu. Hauek ere sekulako presentzia dakarte, mikrofono zangoak etengabe kulunkatu dira oholtzaren dardaren pean, ene inguruko buruak astindu diren bezainbat, Martxel Mariskalen hitzak oihukatu ondoan. Publiko fidela dela sendi da, musikarien plazererako.

Bi bateria, bi ahots, bi gitarra… eta bi baxuk osatzen dute Lisabö. Borjak baxu bat eta Squier VI bat, sei sokako baxu eta gitarraren arteko tresna, uztartzen ditu. Bi baxuek frekuentzia apal anitz ekartzen diote soinu orokorrari, zinbalen eta ahotsen zorroztasuna leunduz eta gure bular kaiolak astinduz.

Disko berriko kantu franko zuzenean aurkezteaz gain, lan zaharragoetako riff pisuez baliatzeko aukera ere eskaini digute, besteak beste Ezlekuak diskoa ohoratuz. Baina niretzako kontzertuko klimaxa Oinazearen Intimitatea izan da. Bi bateriek goia jo dute, gitarren akorde disonanteek tentsioa zintzilik atxikiz, dena bota arte. Publikoak lagundurik, “animalia lotsatuen lokatz-putzuetan” errepikatu dute bi kantariek, kaos hutsa lortu arte.

Lehen esperientzia hau ez dut uste azkena izango denik, Usopop festibalean ikusteko parada izanen delako maiatzaren 25ean. Bidehutsen bideak ez dira hain hutsak, Lisabö eta Joseba Irazokiren lanen ondotik ALBA eta Jupiter Jon taldeen diskoak plazaratuko dituzte ondoko hilabeteetan. Adi...

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Lisabo

Lisabo kanaletik interesatuko zaizu...
Lisabök disko berria argitaratuko du zazpi urteren ondoren

Eta edertasuanaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) diskoarekin itzuliko da Lisabö: larunbat honetan aurkeztuko du Irungo taldeak lan berria.


Martxel Mariskalen poemek ez dute musikarik behar

Martxel Mariskalen testuak, ostegun honetan aurkeztu duen Azken zakatzak liburuaren aurretik, kantuen bidez egin dira ezagun.


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2012-10-25
Lisabö, Belako eta Bigott asteburu honetan Beasaingo 'Jazpana Fest' jaialdian

Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. “Izen handiak, gorantz doazen talde gazteak eta banda mitikoak” izango dira jaialdian ostiral eta larunbatean, antolatzaileek nabarmendu dutenez.


2012-06-22 | Olaia Juaristi
Lisabo: Animalia Lotsatuen Putzua
MULTIMEDIA - erreportajea

Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.

Irakurri taldearekin egindako elkarrizketa osoa aldizkariaren 3212 zenbakian


Lisabö
"Entseguetako sentsazioak diskoan errepikatzen jakitea garrantzitsua da"

Moskuko taberna batean geratu gara talde irundarrarekin. Paretan zintzilik, Rockdelux musika aldizkari espezializatuaren azken azala, Lisaböri eskainia. Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.


2003-05-22
"Oso pozik gaude Bartzelonako Primavera Sound-en joko dugulako"
"Badirudi euskarazko musikaren merkatu naturala Euskal Herrira mugatzen dela, eta ez dakigu kanpoan bertoko musikari jaramon gutxi egiten zaiolako edo bertoko diskoetxeek apustu hori egiten ez dutelako den (...) Gure ustez, penintsulako talde onenetariko gehienak euskaldunak dira (Lisabo, Akauzazte, Atom Rumba, Petti, Split 77). Talde horiek eta beste askok orain arte Euskal Herrian jorratzen ez ziren estiloak bereganatu dituzte. Eta batzuetan espainiar Estatuan estilo horren erreferente bihurtu... [+]

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude