ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 10a

Lisab÷, Belako eta Bigott asteburu honetan Beasaingo 'Jazpana Fest' jaialdian

  • Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. “Izen handiak, gorantz doazen talde gazteak eta banda mitikoak” izango dira jaialdian ostiral eta larunbatean, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

2012ko urriaren 25a

Krisiak zailago bilakatu badu ere, “oso pozik” daudela adierazi dute antolatzaileek, jarduera guztiak mantendu eta “musika talde indartsuak” lortu baitituzte. Antolatzaileen “ametsa” Lisabok parte hartzea zen eta lortu dute.

Ostiralean, Erroma, No More Lies, Muturbeltz eta Lisabo arituko dira Bernedoenea aparkalekuan. Ondoren Busbu disko jartzailea arituko da.

Larunbaterako “gau magikoa” prestatu dute, ordu aldaketak ordu bat gehiagoz gozatzeko aukera eman dielako. Cuarto de Hora, Sumision City Blues, Belako, Aliment (Katalunia), Estereotypo, Bigott (Kantabria, Espainia) eta Obits (AEB) izango dira protagonistak.

Bestalde, talde berriek jotzeko aukera eman nahi izan dute. Tarte horretan arituko da Wilhelm & The Dancing Animals talde. “Etorkizun ona zeukatelakoan ireki genizkien jaialdiko ateak, eta errealitate bihurturik datoz”, adierazi dute antolatzaileek.

Jaialdiari amaiera Mether & Zacker disko jartzaile kataluniarrak emango dio.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Lisabo

Lisabo kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude