Enpresa kultura... zaharra

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Antonio García Fernández lan harremanen modernizazioaren aitzindaria izan zen. 1957an, Jotsa enpresa eraikitzailea sortu zuen Madrilen. Frankismoaren babes osoarekin, langileentzako auzo asko eraiki zituen, hirigintza traketsa eta baldintza txarrak baliatuz. Baina, Antonio jatorra eta enplegatuen gertukoa omen zen: “Ez dut inoiz inor kaleratu, eta inor ez da inoiz nire enpresatik beste batera joan, eskaintza hobe baten bila”, azpimarratzen zuen aukera zeukan bakoitzean. “Familia-enpresa gara, 1.000 lankideren familia; gurea odola-loturatik harago doa; kapitala eta lana uztartzen ditugu Espainiaren zerbitzura”.

Bere enplegatuentzako jaiak antolatzen zituen eta “denok gara enpresa” leloa asmatu omen zuen. Opus Deiren supernumerarioa zenez, erakunde horren oinarriak praktikan jartzen zituen, frankismoari geruza xumea eta adeitsua emanez. Ez da harritzekoa, beraz, Lan Merituen Urrezko Domina Francoren eskutik jaso izana. Agian, ez du garrantzia handirik, baina Antonio Garciak Jotsa sortu zuen bere aitaginarrebari esker, Juan Obregón Toledo. Bere bazkide kapitalista zen, eta bide batez, urteen poderioz Ana Obregón ospetsuaren aitona ere bihurtuko zena.

Adegik gaur saltzen duen enpresaren kontzeptu berria (“proiektu partekatu bat”), 60ko hamarkadako Opus Deik “lokarri organiko batek lotutako kausa komunen aldeko gizonen taldea” deitzen zuen

Ikusi dugunez, Adegik gaur saltzen duen enpresaren kontzeptu berria (“proiektu partekatu bat”), 60ko hamarkadako Opus Deik “lokarri organiko batek lotutako kausa komunen aldeko gizonen taldea” deitzen zuen. 1967an Francok emandako Urrezko Dominaren oinordeko enpresariak gugandik oso gertu daude. Formula bera saldu nahi digute, gaur egungo power pointak, kolorezko grafikoak eta txosten dotoreak erabiliz, frankismoaren zuri-beltzezko NO-DOaren ordez.

Euskal patronalek “hirugarren bidea” ere deitzen diote: ez dago ugazabarik, ez langilerik. Ez, beraz, interes ezberdinik ere. Denok txalupa berean arraunean, denok norabide berean. “Enpresaren eta langileen harremanak zuzena izan behar du”, eta gutxi batzuen helburua (etekinak handitzea) denon xedea bihurtu behar da, “proiektu partekatu batean, lan harremanen blokeoa gaindituz”.

Hain zuzen ere, eta beste adibideen artean, hor dago Sidenor (Azpeitia) enpresan gertatutakoa: kaleratze eta erregulazio-espedienteak erabilita, jabeek “kultura berria” abian jarri dute, langileen ordezkaritza saihestu nahian. Obregonen aurretiko opustarrak bezainbeste meritu egin dutenez, eta 1967an Francok egin zuen antzera, aurten Adegi patronalak Enpresa Kultura Berria saria eman dio Sidenorri. Baina sasikultura hori oso zaharra da. Ana Obregonen aitona baino zaharragoa. Orain esplotazioari kolaborazioa deitzen diote. Kolorez, hori bai.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude