“Eraldaketa sozialaren borroka eta independentzia erabat lotuta doaz egun”

  • Jesús Rodriguez Selles pertsona ezaguna da Kataluniako kazetaritzan. 1996. urtetik ari da informazioaren munduan lanean eta militatzen, beti ere prentsa konprometitu eta tokikoaren lubakitik. Hamabost urte dira La Directa komunikabidearen oinarriak jartzen hasi zela hainbat kiderekin batera. Apirilaren 5ean Gasteizen izango da, ARGIAk eta Hala Bedi irratiak elkarlanean antolatutako hitzaldian hizlari. Elkarrizketa hau ere bi hedabideotan aurkituko duzu, Hala Bedin irrati-elkarrizketa originala gaztelaniaz, hemen idatzirik euskaraz.

Argazkia: Victor Serri / La Directa

2019ko apirilaren 01ean - 11:23

Asteotan Kataluniako prozesu independentistaren zenbait arduradun sozial eta politiko ari dira epaitzen. Zer erreakzio ari da sortzen jendartean?

Estuki ari zaio jarraipena egiten. Oso ohikoa da jendea ikustea belarrian aurikularra jarrita eta epaiketa zuzenean jarraitzen, egunerokotasuneko zereginak egiten dituen bitartean. Hurbiltasunez, arduraz, baita frustrazio puntu batekin ere. Eta emaitzaren esperoan, bai presoengatik bai, sozialki eta politikoki izan dezakeen ondorioengatik.

Kontakizunaren bataila irabazten ari zareten sentsazioa daukazue?

Beti gogoratzen ditut Marta Roviraren hitzak erbestera joan aurretik: “Ezin dut jasan nire herrian eta nire hitzen artean espetxeratua sentitzea”. Ez zegoen fisikoki preso, baina ezin zuen adierazi nahi zuena mehatxatua sentitzen zelako. Hori da ikusten ari garena. Eskubide zibil eta politikoak bertan behera utzita dauden egoeran gaude, esaten den guztia marko horren barnean ulertu behar da.

Errepresio estentsibo eta intentsiboa ari zarete jasaten, azken hamarkadetan Katalunian ezagutu gabea.

Euskal Herrirako "dena da ETA" edukiontzian guztia sartzen zen eta katalunian edozer izan daiteke matxinada edo sedizioa

Euskal Herrirako propio egin zen “dena da ETA” edukiontzian guztia sartzen zen; Kataluniarako eraiki diguten honetan, edozer izan daiteke matxinada edota sedizioa. Aginte judizialak interpretatzen badu posizio batek estatu egiturak irauli nahi dituela, edo marko autonomikoa eraldatu, sedizioa edo matxinada leporatzeko motiboa izan daiteke. Egitura mental hori pixkana sendotuz doa, nahiz eta erresistentzia ere oso presente dagoen. Batzuetan isla publikoagoa du, bestetan klandestinoagoa da, edo auzo edo herri mailan gertatzen da komunikabidetatik kanpora.

Urriko gertaerak posible egin zituen aldagaietako bat eragile politiko eta sozial nagusien arteko batasuna izan zen. Egun apurtua dirudi.

Independentismoaren sektore baten analisia da ez dagoela indar nahikorik pauso bat eman eta Estatuari aurrez aurre begiratzeko. Estatu mailan aliantzak egiteko garaia litzateke, Podemosekin eta PSOEren sektore batzuekin, urrats berri baterako energiak garatzen diren bitartean. Azken hilabeteetan bereziki ERCren ikuspegia izan da hori. Epaiketak aurrera egin ahala sententzia gogor baten aukera indartzen doa, eta posizio horrek bere zentzua galtzen du. Estatu mailako hauteskundeen emaitzek pisu handia izango dute. Eragiteko gaitasunik izango al dute Kataluniako indar politikoek? Eskuinaren eta eskuin muturraren alderdiek gobernua osatu ahal izango dute? PSOE Ciudadanosen bozken menpe geratuko da? 155 berri baten aukera hor dago, eta uste orokortua da hori heltzekotan aurrekoa baino sakonagoa izango litzatekeela, eta denboran luzeagoa. Kataluniako jendarteak onartuko luke hori? Agertoki horren kudeaketan eta bideragarritasunean ziurgabetasun asko ikusten ditut.

Batasuna herritarren jarrerak ekarri zuen maila handi batean, behetik gorako prozesua izan zen. Bada gihar sozialik?

Bada indarra. Azken urteko deialdiek ehunka milaka pertsona batu dituzte. Horrek adierazten du mobilizazioa bizirik dela, indartsu dagoela. Ez du kentzen, aldi berean, nekea, desorientazioa eta frustrazioa ere pilatzen doazela. Ez gaude 2017ko udazkeneko egoeran, non denak ematen zuen posible, dena lorgarri mobilizazio eta ekimen politikoaren bitartez, Estatuaren errepresioaren gainetik. Posible irudikatzen zena, orain askoz konplexuago ikusten da. Errepresioaren ondorioak gure azalean sentitu ditugu, ikasi dugu ez dela doan, ondorioak daudela.

Begira dezagun ezkerrera. Euren burua independentistatzat ez zuten pertsona eta mugimendu askok erreferendumaren eta prozesu independentistaren alde egin zuten. Bestelako potentzialtasun eraldatzaile batzuk aitortzen zizkioten. Zer posizio daude egun?

Independentismoaren aldeko jarrerak gora doaz jendartean

Mantendu ez ezik, zabaltzen ari dela iruditzen zait. Podemos eta Comunen espazioa sakabanatzen eta zatikatzen ari da, mundu horretako zenbait sektore espazio independentistara batzen ari direlako. Konbikzio demokratiko hutsagatik: errepresioa egonkortu ahala, erabakitze eskubidea eta adostutako erreferenduma zenbat eta gehiago ukatu, orduan eta posizio ahulagoa du Comunen espazioak. Argudio sendoen eta posizio argien faltan, mundu horretako gero eta jende gehiago mugitzen da CUP edo ERCren espazioetara. Horrela adierazten dute inkestek. Independentismoaren aldeko jarrerak gora doaz jendartean, pixkana bada ere.

Ezker independentistak ahalegin handia egin zuen prozesua eraldaketa sozial orokorragoari lotzeko, herri burujabetza politikoa beste burujabetzekin lotzeko: ekonomikoa, pertsonala, ekologikoa…

Hori martxan dago, guztiz. Eredu ekonomiko neoliberal hegemonikoa Espainiako Estatuarekin eta errepresioarekin lotzen ari da Kataluniako biztanleriaren sektore bat. Munduaren kosmobisioan nekez sinetsiko genukeen eraldaketa egin dute askok. Hain garrantzizkoa, ezen, Urriaren 1eko mandatu politikoa Errepublikan egikaritu ezinaren frustrazioari erantzuna, eguneroko borrokara eraman duten: Endesa utzi eta Som Energian izena emanez; Caixa edo BBVAtik dirua atera eta banka etikoan jarriz… Egunerokotasuneko eraldaketa txiki horiek gero eta ikusgarritasun handiagoa dute. Eraldaketa sozialaren borroka independentziarekin eta marko politikoarekin erabat lotuta doaz egun.

Eskuin independentistara zuzenduko dugu orain begirada.

Tesi bat defendatzen dut nik: eskuineko independentismoaren mundua da prozesu honetan  eraldaketarik sakonena bizi izan duena; zatiketa, berregituraketa eta berritze ideologiko gehien izan dituena da. Prozesuak independentzian eta eraldaketa sozialean sakondu ahala, eskuin klasiko burges horretako kide batzuk espazio horren zuzendaritza politikotik desagertzen joan dira: Duran i Lleida, Felip Puig… Alderdi Sozialistara, Ciudadanosera edo PPra hurbiltzen joan diren Convergenciako pertsonak dira. Hori oso kontuan izan beharrekoa da, batzuetan orain hamar urtetako errealitateetan oinarritzen baititugu analisiak. Espazio politiko horrek erabateko konbultsioa bizi izan du.

Dena den, barne mailan sentsibilitate ezberdinak egoten jarraitzen dute. Bruselan eta erbestean daudenen ekinbide politikoak eragin gehiago du Katalunian egunez egun. Hauteskundeen zerrendekin ikusi da Puigdemont eta Torraren sektoreak PDeCAT-en goi eta erdi mailako arduradunei hartu diela gaina. Horrek esan nahi du PDeCAT edo Cridaren espazioa ezkertiarragoa bilakatu dela? Ez naiz ausartzen horrelakorik esatera, baina uste dut errepresioak jarrera desobeditzaileak areagotu dituela, eta itunzaleak gutxiagotu. Estatuarekin zeuden zubi ekonomiko eta politiko asko apurtu dira.

Egoera hain konplikatuan ez da batere erraza begirada motza eta luzea uztartzea.

Egunerokoan harrapatuta bezala gaude: epaiketak, hauteskundeak, errepresioa. Horrek epe luzera begiratzea zailtzen die aktore batzuei, baina euren jarrerarekin koherentea da, ez diotelako uko egin nahi erreferendumaren une fundatzaileari. Marko horri uko egitea arriskutsua da. Status quo ekonomiko eta sozialean aldaketa eta birplanteamendu handirik nahi ez duten sektore posibilistagoak indartzea izan daiteke hori. Epe luzearen tesia defendatzearen atzean ezer ez aldatu nahia ere egon daiteke, hori dago PdeCAT-en sektore batzuetan. Nik uste atzera bueltatzea ekarriko lukeen frustrazioa egungo errepresio markoak sortzen duena baina handiagoa litzatekeela.

Urte asko daramatzazu kazetaritzan. Nola eraldatu da Kataluniako mapa komunikatiboa?

Komunikazioaren kontsumo moduetan aldaketa orokorra da: prentsa idatzitik digitalera. Minutuz minutu aktualitatea mugikorretik jarraitzen duen pertsona kopurua handia da. Horrek erronka berriak ezartzen dizkio kazetaritzari: ia berehalakoa den informazio horrek kalitatea duen eta eraldatzailea den edo ez; hausnarketa laguntzen duen edo ez; eduki landu eta pausatuen beharra ote dugun, kalitate hobeagoko irakurketa uneak eskainiz. Paperezko informazioa fetitxea bihurtu da, “irakurtzen jarriko naiz” uneetara mugatua. Baina papereko irakurketak inpaktu eta eraldaketa gehiago du irakurlearengan.

Garai onak dira proiektu komunikatibo alternatiboentzat?

Hori ikusten dugu gure proiektuan zein beste batzuen eboluzioan. Nola doazen gora harpidetzak, nola ari den aldatzen kultura komunikatiboa: ulertuaz norberak ez badu ordaintzen informazioagatik beste batzuek ordainduko dutela, eta diru asko dutenek informazioa beren interesen aldekoa izatea bultzatuko dutela. Horregatik ari da zabaltzen irakurleen komunitatea, proiektua harpidetza bidez mantentzen duena.

Hala Bediko eta ARGIAko kazetari bana informatzeagatik salatuak izan dira. Ez dira kasu isolatuak. Zer osasun du informatzeko askatasunak Herrialde Katalanetan?

Kazetaritzaren historiaren une honetan, alternatibo izendatu ohi ditugun komunikabideak dira profesioaren jatorrizko baloreen arabera jarduten dutenak: kontrastatzea, zorroztasuna… Ez diot denak egiten dutenik, baina bai askok.

Orain gutxi aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Grup de Periodistes Ramon Barnils eta giza eskubideen aldeko Iridia zentroak osaturiko txostenak. Adierazpen eta informazio askatasunen aurkako erasoen bilakaera aztertu dute. Bi urteotan izandako hamarnaka erasoek agerian uzten dute informaziorako eta komunikaziorako une konplexuan gaudela. Gai eta gertaera batzuen inguruan informatzerik nahi ez duten pertsonak daude, eta presioa gero eta handiago da. Batzuetan  komunikabide barruan gertatzen da, zuzendaritzek kazetariari zuzendua. Bestetan komunikabideen aurka zuzenean, polizia, epaile edo talde jakinen eskutik. Prentsaurreko hartan kazetari baten kasua azaldu zuten. Lau urteko espetxealdia eskatzen diote, eraikin baten hustuketaren berri ematen ari zela ustez istiluen aurkako polizia bat lesionatzeagatik. Orokortzen ari den praktika polizial baten adibidea da. Akreditatua joatea erasotzeko motibo da zenbait poliziarentzako. Jaka eta besokoa daramaten kazetariak dira askotan, hain zuzen ere besokoa kazetarien elkarte profesionalen eta Espainiako Barne Sailaren artean adostutako akreditazioa denean. Ez da sistemaren errore bat: botere ugariren artean koordinatutako ekinbidea da, gertaerak dokumentatzen dituztenak isilaraztea dute xede.

Bada erantzunik sektoretik?

Erantzun oso sendo eta antolatua dago dago kazetari eta fotokazetarien artean, salbuespenak salbuespen. Oso zabalduta daude lanbidearen defentsa eta neurri horiek ez onartzea. Kazetari batek erasoa pairatzen duen bakoitzean elkartasun handia aktibatzen da, bai kazetaritza mundutik, bai jendartetik oro har. Babes oso kontzientea da.

Zergatik dira beharrezkoak Hala Bedi, ARGIA edo La Directa moduko proiektu komunikatibo herritar eta alternatiboak?

Beharrezkoak dira ez direlako alternatiboak. Kazetaritzaren historiaren une honetan, alternatibo izendatu ohi ditugun komunikabideak dira profesioaren jatorrizko baloreen arabera jarduten dutenak: kontrastatzea, zorroztasuna… Ez diot denak egiten dutenik, baina bai askok. Ordea, ibilbide luzea duten komunikabide batzuk, kazetaritzari erantzuten omen diotenak, ez dute ofizioaren kode etiko eta deontologikoa errespetatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


2024-09-04 | Mikel Zurbano
Kataluniako finantzaketa bereizia

Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]


2024-09-02 | Jakoba Errekondo
Calçota, katalanen tipula morroa

Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]


Amiantoan suspentso

Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Amnistia Legeari entzungor eginda, Puigdemont atxilotzeko aginduari eutsi dio Espainiako Gorenak

2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


Mugikorretan kontrol parentala derrigortzeko legea “beharrezko baina gutxiegizko” neurritzat jo du Som Connexió-k

Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.


2024-05-29 | Karmelo Landa
Setioa

Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.

Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]


ERC: azaroa arteko gurutze-bidea

ERCk hamahiru parlamentari galdu ditu joan den igandeko hauteskundeetan eta barne krisia ate joka du. Pere Aragonés Generalitateko jarduneko lehendakariak dimisioa aurkeztu du dagoeneko eta lehen lerrotik erretiratuko dela iragarri du.


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude