“Animalia exotiko bat aske uzteak beti dakartza ondorio ekologikoak”

  • Sugegorri bat Hondarribian barrena zebilela-eta, zalaparta sortu da berriki. Ondoren jakinarazi zuten gezurra zela. Ezerezean geratu da kontua, baina zer pentsatua ere eman du. Posible al da horrelako zerbait gertatzea? Eta zein ondorio izan ditzake? Animalien trafikoaren inguruan hainbat gako eman dizkigu Carlos Cabidok, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko zuzendariak.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sugegorriarekin Hondarribian jazo den antzeko zerbait gerta al daiteke?
Bai, eta azken urteetan egon da antzeko kasurik. Duela pare bat urte Madrilen, ustez, kaskabel suge bat agertu zen parke batean. Gizon bat ospitalera joan zen esanez kaskabel suge batek hozkatu zuela. Larrialdietara joan zenean zein suge mota izan zen azaldu zuen. Ondoren jakin zen gizonak bere etxean zuela sugea eta, ilegalki zuenez, parkean gertatu zela esan behar izan zuela.

Terrariofiliaren kultura arduratsua al da, animaliak edukitzeko beharrezko baimen eta araudiekin?
Ez. Dena den, denetarik dago, leku guztietan bezala. Badaude terrariofilo batzuk oso arduratsuak direnak eta animalia exotikoen zale izanik errespetuz jokatzen dutenak. Baina jende asko dago hala egiten ez duena. Gainera, animalia exotikoei dagokienez, beti egon da oso usain txarreko merkatu beltz bat, eta azken urteetan gora egiten ari da.

Eta zein dira espezie exotikoak nahita askatzearen edo oharkabean ihes egitearen arriskuak?
Orokorrean, animalia exotiko bat aske uzteak beti dakartza ondorio ekologikoak. Izan ere, ez derrigorrez baina animalia horiek inbaditzaileak izan daitezke. Horrek aldaketak sortzen ditu naturan eta bertako espezieak kaltetzen ditu.

"Terrariofilia garai batean gutxi batzuen zaletasuna zen eta informazio ugari zuten animalia exotikoen inguruan. Orain, aldiz, bogan dago eta mundu guztiak ditu eskuragarri"

Hondarribiko sugegorriaren kasuan, asko hitz egin zen jendearengan sor zitzakeen kalteez, baina espezie exotiko batek zein eragin eduki ditzake bestelako alorretan?
Hondarribiko kasuan ez zegoen arrisku handirik, espezie exotiko tropikala delako sugegorria eta espezie tropikalak oso gutxitan egokitzen dira gure klimara. Ziurrenik ez zukeen eragin ekologiko handirik izango, baina beste espezie batzuen kasuan bai. Zientzialari askok aldarrikatzen du espezieen zerrenda zuriak egitea, eta ni ere horren aldekoa naiz. Izan ere, orain arte zerrenda beltzak soilik existitzen dira. Zerrenda beltzean inbaditzaileak diren espezieak ageri dira eta horiek ezin dira komertzializatu. Inbaditzaile izendatzeko, aurrez zerbait inbaditu behar dute eta gaur egun potentzialki inbaditzaileak diren animaliak salerosten dira, oraindik ezer inbaditu ez dutenez ez daudelako debekatuta. Horregatik diot, onurak ekarriko lituzkeela alderantziz egiteak: zerrenda zuri bat egin, soilik komertzializatu daitezkeen espezieekin.

Terrariofiloak ba al daki zein arrisku dituen espezie hauek askatzeak edo ihes egiteak?
Zaila da jakiten. Gaur egungo arazoa da edozer bihurtzen dela moda. Terrariofilia garai batean gutxi batzuen zaletasuna zen; etxean maskotatzat narrasti eta anfibioak zituzten friki batzuena. Informazio ugari izaten zuten zaletasun eta animalia horien inguruan. Orain, aldiz, bogan dago eta edozein hiriburutan saltzen dituzte, mundu guztiak ditu eskuragarri. Hori dela-eta, askok ez daki etxean animalia hauek edukitzeak dakartzan arriskuak zeintzuk diren, ezta hauen zainketak zein lan eskatzen duen ere. Espezie exotikoak ez dira txakur bat edo katu bat edukitzea bezala, ez dituzte gurekin harremanak garatzen. Jende askok politak direlako bakarrik erosten ditu, eta gero berehala aspertzen dira.

Askatutako animaliei dagokienez, zeintzuk izan dira orain arteko kasurik esanguratsuenak eta non gertatu dira?
Aipatu dudan Madrilgo kasua nabarmentzekoa da, suge pozoiduna zelako, baina asko izan dira animalien askatzeak, nahiz eta gehienak hil egin diren, klimara ongi ez egokitzeagatik. Kasurik aipagarrienen artean, adibidez, dortokena dago. Askotan askatu diren animaliak dira eta oraindik ere asko askatzen dira. Kalte handiak eragin dituzte. Berdin gertatzen da arrain espezie ugarirekin ere. Kanariar Uharteetan, esaterako, ohikoa da ur putzuetan arrain exotikoak haztea gero saltzeko. Horri lotuta, asko kezkatzen nauen beste kontu bat bildumazaleena da.

Afrikan salerosketarako harrapatzen dituzten 100 animaliatik hamar baino ez dira bizirik iristen

Zein neurri hartu daitezke terrariofiloek eta bildumazaleek sortu ditzaketen kalteak gutxitzeko?
Lehen neurria arautzea izango litzateke eta horretarako zerrenda zuriarena urrats bat da, ezinbestekoa delako potentzial inbaditzailea duten animaliak zeintzuk diren aurrez jakitea eta horien salerosketa debekatzea.

Terrariofiloak nola hartuko luke neurria?
Puntu bateraino positibotzat joko lukeela iruditzen zait. Bildumazaleei dagokienez, uste dut sarri ez dela zaletasun osasuntsua, nolabait utilitarista dela. Izan ere, terrariofilo bildumazaleari ez zaio gustatzen animalia bere habitatean ikustea, gustatzen zaiona berak edukitzea da. Eta horrek izan ditzakeen onuren inguruan zalantzak ditut. Onura bakarren bat agian edukiko du, esaterako jendeari fobiak gainditzeko balio dio animalia hauek aurrez aurre ikusteak. Hala ere, ez dakit onurek kalteek adina pisua duten.

Terrariofiliak gora egin duela adierazi duzu.
Bai, interneten aroa iritsi zenetik asko hazi da. Egun, askoz errazagoa da salerosketa, baita informazioa lortzea ere. Interneten, animaliarik exotikoenaren zaintza prozesua zein den aurkitu dezakezu klik bakarrean.

Munduko zein herrialdeetatik ekartzen dira espezie exotiko gehien?
Gehienak tropikalak dira. Australia izango litzateke salbuespena, han bereziki zorrotzak baitira araudiarekin, bai animaliak herrialdetik ateratzeko, baita sartzeko ere. Gainerako herrialde gehienetan bi aukera egoten dira, naturan harrapatzea edo gatibutasunean haztea. Azken hori litzateke jasangarriena. Naturan harrapatzea debekatuta dago Europan, baina Hego Amerikan, Asiako herrialde batzuetan edo Afrikan baimenduta dago. Eta herrialde horietan animalia asko hiltzen dituzte gero hemen jendeak animalia horietakoren bat erosteko. Proportzioa izugarria da: Afrikan salerosketarako harrapatzen dituzten 100 animaliatik hamar baino ez dira bizirik iristen.

Eta Euskal Herrian handia al da animalien trafikoa?
Espainiako Estatuan ez nuke esango zaletasun handiena dagoen lekua Hego Euskal Herria denik. Hala ere, Irunen, esaterako, afizio nahikotxo dago. Pare bat animalia denda daude espezie exotikoak saltzen dituztenak eta elkarte bat ere badago. Horregatik, besteak beste, Hondarribiko sugegorriarena sinesgarria egin zitzaigun. Dena den, normalean herrialde beroetan afizioa handiagoa izaten da, espezie tropikalek hobeto bizirauten dutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Eguneraketa berriak daude