Ibon RG musikariak (Ibon Rodriguez) bere lehen lan luzea kaleratu du Repetidor kolektiboaren zigiluarekin. Hamar hazbeteko bi binilozko disko dira, bata a capella abestua eta bestea pianoak lagunduta.
Txesus Garate Tzesne arduratu da diskoaren grabazioaz eta ekoizpenaz. Grabazio saioak hainbat tokitan egin dituzte: Manzanedo Araneko eremitorio batean, Errenteriako Aitzpitarte IV.a leizean, Getxoko eta Galdakaoko bunker banatan eta Eibarko musika eskolan. Toki horietako hormen eta ertzen kontra Ibonen ahotsak modu berezian nola durundatzen duen entzun daiteke. Kanta batzuetan ahotsa lur azpitik sortzen dela ematen du.
Iboni bere barrutik ateratzen zaion ahotsa entzulearen barruraino sartzen da, erraiak eta bihotza ukitzen dizkio. Bere ahotsa, bere kantaera hunkigarria da erabat, izugarria, sekulakoa. Batzuetan astiro kantatzen du, beste batzuetan arinago, batzuetan leun, beste batzuetan indartsuago, eta aieneak, marruak eta hotsak ere egiten ditu. Kantatzeko modu eta tonu ugari erabiltzen ditu, eta ederki baliatzen ditu silabek eta hizkiek errima eta fonetika aldetik eskaintzen dizkioten aukerak, soinuak.
Pianoa ere bikain jotzen du, kanta bakoitzak eskatzen dionaren arabera, besterik ez, soberan egon daitezkeen apaindurarik edo birtuosismorik gabe. Ahotsa baita protagonista.
Kantak mingotsak dira, zirraragarriak, zorrotzak; harremanak, egia-gezurra, denbora, memoria, heriotza eta beste hainbat gairen inguruan eginak, eta naturako elementuen bidez adieraziak. Diskoko hitz guztiak Ibonenak dira, Koldo Izagirreren Baldintza subjektiboak olerkia izan ezik.
Ibon Rodriguez sestaoarrak urte batzuk badaramatza hainbat proiektutan parte hartzen, ohikoak ez diren musikak egiten, eta zabaltzen ere bai, kontzertuak antolatzen Kafea eta Galletak egitasmoaren barruan. Gaur egun, besteak beste, Eten taldeko kidea da, eta ahotsezko inprobisazioa eta elektronika uztartzen dituen Gargara bikotean aritzen da Miguel A. Garciarekin. Halaber, Xabier Montoiarekin aritua da, eta Mursego, Manett eta beste zenbait talderentzat ekoizpen lanak egin izan ditu.
Hil zara da bere bakarkako lehen lana. Oso ona, ederra, txalotzeko modukoa.
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------------
Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]
XAK
Xak
Mukuru, 2025
---------------------------------------------------------------
Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]
It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025
------------------------------------------------------
Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]
Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024
Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]
Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]