Komentu bat Lekarozen, kaputxino gazte multzoa euskaldun jendearen kantuak eta erran zaharrak biltzeko gogotan, herri musikari apaindura kultua emateko asmotan… Lehengaia eskura zeukaten baztandarren ahoan. Uztak ondorio zekarren komentua lantegi bilakatzea: gure kulturaren gotorleku txiki bat Lekarozen. Nafarroa eta bere harroa.

Zerua, elizen kupulen kupula unibertsala, euskarri teologikoa, gizakiaren azken esperantza eta munduosteko sagastia. Argia, gizakien gauzak biluzten dituen indarra. Zerua eta Argia, binomio zenitala gordintasuna barreiatzen munduko zokoetan egia eta gezurra bereizi nahian.

Argitan bizi, heriotza gainditu, herri gisa iraun, fedea kakoan eskegi, hizkera bat sortu… Historia konplexu eta aberats batek, gure kazetaritzaren ibili apal eta ausartak erdietsi du XXI. mendean Zeruko Argia aipaturik edo entzunik edo irakurririk Jainkoarekiko eta are Elizarekiko lotura egin ez dezagun, eta bai agerkari historiko batekin.

Munduko bazter guztietan zebiltzan gure misiolariak zirela Euskal Herriaren enbaxadoreak, esan zuen Telesforo Monzonek. Alabaina, mundukoa ez zen heldu zerutik, ilunpea ulertzeko ausartu genituen hitz zikinetarik baino.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIAk 100 urte
2019-12-22 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


2019-12-22 | Estitxu Eizagirre
Mendeurrenak hiru opari: bata jendeari, bestea ARGIAri, handiena Euskal Herriari

Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?

 


2019-12-22 | Garazi Zabaleta
Duzunaritze argiaren mendeurrenaren lekuko

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]


Eguneraketa berriak daude