Errua

  • Odon Elorzak dio independentista katalanen errua dela Andaluzian Voxek goiti egin izana. Irantzu Varelak dio errua –sorpresa, sorpresa, zeinek erran– gizonena dela.

Maite Pagazaurtunduak dio EH Bildurekin paktatuz gero inork ez diola inori antidemokrata edo faxista deitzen. Daniel Bernabék dio ezkerrak duela errua, identitate politiketan zatitu eta bere egiazko helburua galdu baitu. Alberto Moyanok ez du errua norena den erran, baina liburu bat berriz gomendatzeko aprobetxatu du –Eiríkur Örn Norðdahl-en Illska, edo gaiztakeria–, eta bidenabarkoan pasarte bat ekarri du gogora, dioena Ekialdeko Alemanian eskuin muturreko militanteak auzo pobreetako jendeari laguntzeko gauzak antolatzen ibiltzen ziren garaian, ezkertiarrak unibertsitateetako liburutegietan zeudela, Zizek irakurtzen. Zenbaitek dio ezkerra argot akademiko ulertezin bihurtu dela, eta horrek uxatu duela jendea. Jule Goikoetxeak dio ez dela feminista materialista

Daniel Bernabék dio ezkerrak duela errua, identitate politiketan zatitu eta bere egiazko helburua galdu baitu

antifaxisten errua ez badugu ezkertiar zuri esentzialisten eta Voxen arteko lotura ikusten. Pablo Casadok, Albert Riverak eta Sergio Sayasek ez dute uste Voxek goiti egin izana inoren errua denik, ez dute kezkatzeko motiborik batere ikusten, eta horrek Adornoren dictum-a berresten du, zeinaren arabera argi eta garbi demokraziaren kontra jotzen dutenak baino arriskutsuagoak baitira demokraziaren gorputzean mozorroturik txertatzen diren joera faxistak. Gorka Bereziartuak galdegin du nork erran behar zigun Espainian alderdi faxista bati botoa emango zion jendea zegoenik, “ha-rri-tu-ta nago”, gehitu du. Santi Leonék, ARGIAn zutabe bat duen arren, ez daki norena den errua, baina, erran didanez, bat egiten du Bereziartuaren harridurarekin, uste baitu honen ironiak erakusten duela afera luzeagoa eta sakonagoa dela, bart nork zer egin duen baino.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude