Milioi erdi hildako inguru, milioika desplazatu eta manipulazio informatiboen zerrenda amaigabea dira Siriako gerra hibridoak utzi dituena. Kanpo faktoreek azaltzen dute Sirian gertatutakoaren parte handia. Mendebaldeak eta bere aliatuek gerra hibridoa egin diote Siriari. Halere, hau ezin da ezerezetik eraiki, barne faktoreen abiarazlea behar da horretarako. Hiru barne faktorek jokatu zuten Siriaren kontra.
Lehenengoa iraupen luzekoa da. Siriako Arabiar Errepublika formalki akonfesionala bada ere, praktikan tolerantzia handia duen askotariko estatu konfesional gisa funtzionatzen du. Arazoa da, suniten gutxiengo bat (populazioaren %20 inguru) estatua musulman sunita gisa konfesionalizatzearen alde dagoela. Helburu horrekin, XX. mendearen bigarren partean Anaia Musulmanek bi altxamendu egin zituzten eta 2011n hirugarrena egiteko modua lortu zuten beste bi faktoreei esker.
2011ko protesta gehienak sektorialak izan ziren eta ez erregimen aldaketara bideratuak. Baina laster Anaia Musulmanek eta oro har, muturreko islamismoak kooptatu eta matxinadarako erabili zituen. Mendebaldeak, Turkiak eta Persiar golkoko monarkiek azkar armatu eta ekonomikoki sostengatu zituzten hainbat talde. Une horretatik aurrera protestetan aritutako asko pixkanaka-pixkanaka Siriako Arabiar Errepublikaren defentsan aritu dira
Bigarren faktoreak zerikusi zuzena du XXI. mende hasieran Siriako Gobernuak hartu zituen neurri neoliberalekin, ordurarte izan zuen ekonomia sozializatzailetik urruntzen hasiz. Herrialdea ahulduta eta isolatuta zegoen Ekialde Hurbilean, Israelek eta AEBek lortu zuten hegemoniagatik. Iparramerikarrek Gaizkiaren ardatzean sartu zuten eta Wesley Clark jeneralak 2007an ematen zituen hitzaldietan azaltzen zuen bezala, Siriari edozein momentuan gerta ziezaiokeen Iraki gertatutakoa. Ondoren, Wikileaks-ek filtratutako dokumentuei esker, badakigu 2006an AEBak Sirian erregimen aldaketa planifikatzen ari zirela. Ez dago jakiterik Siriak Munduko Bankuaren babesarekin harturiko neurri neoliberalen bulkada nagusia nazioarteko isolamenduari aurre egiteko nahia ote zen edo ekonomia aldatzeko konbentzimendu politikoa. Edonola ere, neurri horiek nahigabe sozioekonomikoa eta politikoa sortu zituzten hirugarren faktorea agertu zenean. Siriako Estatuak nekazal produkzioari diru-laguntza ugari kentzen zizkionean, 2007an, hamar urtez luzatuko zen lehorte gogorra hasi zen. Siriako ekonomiaren zutabeetako bat lehen sektorea da, Barne Produktu Gordinaren %20a eta esportazioen bizkarrezurra, krisirako koktela prest zegoen.
2011ko protesta gehienak sektorialak izan ziren eta ez erregimen aldaketara bideratuak. Baina laster Anaia Musulmanek eta oro har, muturreko islamismoak kooptatu eta matxinadarako erabili zituen. Mendebaldeak, Turkiak eta Persiar golkoko monarkiek azkar armatu eta ekonomikoki sostengatu zituzten hainbat talde. Une horretatik aurrera protestetan aritutako asko pixkanaka-pixkanaka Siriako Arabiar Errepublikaren defentsan aritu dira, besteak beste, gobernu eta oposizioak osaturiko kontzentrazio gobernuaren bitartez.
Epe motzean Siriak gerra irabaziko du, baina epe luzean krisia erraztu zuten faktoreen indartze moduko bat aurreikusi daiteke. Herrialdearen aliatuek berreraikuntzarako jarriko duten diruak kanpo-zorraren igoera ekarriko du, soberania narriatuz. Bestalde, finantzazioa sobera izango ez delako, administrazioak ezingo du iritsi leku guztietara berreraikuntza lanak egiteko. Siriako Estatuak krisi aurretik zuen gaitasuna epe motzean berreskuratuko ez duenez, ekimen pribatuarentzako espazioa utzi beharko du ezinbestean, berreraikitze lanak eta zerbitzuen berrezartzea azkartzeko. Azkenik, muturreko islamistek beraien helburuak lortu ez badituzte ere, hurrengo borrokarako prestatuagoak egongo dira, besteak beste, Mendebaldearekin, Turkiarekin eta Persiar golkoko monarkiekin garatu duten harremana eta lankidetza medio.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]