Hiztegiek askotan esaten digute gezurra. Baita nahi barik ere. Hizkuntza batez esaten duguna beste hizkuntza batera pasatu bezain pronto, beste zentzu bat hartzen baitu berez.
Zenbait ahalegindu dira azken urteotan patria birkontzeptualizatzen. Ziurrenik, Latinoamerikan ematen dioten erabilerak harriturik. Ozeanoaren beste aldean zentzu askatzaile eta deskolonizatzailea dauka, halere, Madrilgo patria kolonizatzaile horrekiko askapena gogoan, besteak beste eta hain zuzen ere. Alferrikako ahalegina. Izendatzearekin batera mendeetako esanahi hegemonikoa indartu besterik egiten ez baita.
Erdarazko patria, patriota, patriotismo kontzeptuak izatez baztertzaile eta chauvinistak dira. Bandera espainolaren atzean ez dago aldarrikapen askatzailerik; bandera espainolean biltzen direnen aldarrikapen bakarra Bestearen kontra egitera mugatzen da. Eratu duten Gu horretan sartzen ez diren edo sartu nahi ez dugun guztion kontra, alegia. Izan etorkinak, izan euren atzaparretatik libre izan nahi dugun nazioetako herritarrok.
Euskal identitatea jatorrian edo jaioterrian oinarritzen ez dugun bezalaxe, abertzaletasun kontzeptua patriaren oso bestelakoa zaigu. Zeren eta abertzaletasuna, ezeren gainetik, aldarrikapena baita. Gure herriak izateko daukan eskubide kolektiboaren aldarrikapena, alegia. Ez hobeagoak, ez txarragoak, baina izan, bagara
Patria kontzeptu chauvinista horren arabera, “Gu –eratu duten Gu identitarioa– hobeak gara, bakarrik eta hemen jaio garelako”. Eta politikan horrelako autoestimu faltsuetara jotzeak badirudi emaitzak izaten dituela. Gure alboko herriak ez dira horrelakoetan aritzen diren bakarrak. Berton ere bai, “espainolak baino apur bat hobeto gaudela” saltzen den bakoitzean, kasu: pobrezia ehunekoek gora egin dute, baina trankil, espainolak baino hobeto gaude; itxaron zerrendak gero eta luzeagoak dira, baina trankil Espainian askoz okerrago dabiltza. Chauvinismo merkea benetako problemak estaltzearren.
Harrigarria da euskaldunoi edo katalanei identitario deitzea, Jonathani egunero Martínez deitzea, hori iraina bailitzan edo euskaldunoi inporta bailigun zein den euskaldunon jatorria. Edo Rufiáni Charnego behin eta berriro deitzea. Zortzi euskal abizen edo zortzi abizen katalan izatea ala ez izatea espainolentzat baino ez ei da adierazgarria.
Eta guretzat, euskal identitatea jatorrian edo jaioterrian oinarritzen ez dugun bezalaxe, abertzaletasun kontzeptua patriaren oso bestelakoa zaigu. Zeren eta abertzaletasuna, ezeren gainetik, aldarrikapena baita. Gure herriak izateko daukan eskubide kolektiboaren aldarrikapena, alegia. Ez hobeagoak, ez txarragoak, baina izan, bagara. Eta ukatzen diguten existentzia horixe aldarrikatzen dugu, hain zuzen, ikurrak altxatzen ditugunero.
Joseba Sarrionandiak Herri proiektua poeman esaten zuenez, “aberria daukagunean, ikurrinak sukaldeko trapu bihurtuko ditugu, Euskal Herriak izatearekin batera, ez izatearen abantailak izan ditzan”. Orduan egingo dugu berba mugak ezabatzeko balizko beharraz, ezabatu ahal ditugun mugak dauzkagunean.
Euskal Herriaren existentzia aldarrikatzeko arrazoia ez da, edo ez litzateke izan beharko, identitatea besterik ez. Identitateak –ez txarto ulertu– berebiziko garrantzia daukan arren. Euskal identitatea ez da toki zehatz batean jaio izanagatiko harropuzkeria, euskal identitatea estu loturik dago arriskuan dagoen gure kulturarekin, eta kultura diodanean, ulertu hizkuntza ezaugarri funtsezkoentzat, Espainia eta Frantziako mugen barruan gauden artean, gutxietsia eta erasotua izango dena.
Existitzeko daukagun eskubidea aldarrikatu beharra ezkerreko jarreratik ere heldu beharko litzateke batere zalantza barik. Benetako ezkerrak kolektibotasuna eta eskubide kolektiboak defendatu behar direla dudarik ez daukalako. Autodeterminazio eskubidetik hasita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]