Krisi berri baten bezperatan?

  • Hamar urte bete dira AEBetako Lehman Brothers finantza zerbitzuen konpainiak hondoa jo eta lehenik finantza krisia, ondoren ekonomikoa eta azkenik politikoa eragin zituela. Mundua aldatu eta ondorio katastrofikoak ekarri zituen gertaera hark, batez ere Europako zenbait herrialdetan: enpresen kiebra, milioika enplegu galduta, zenbait banku lur jota, langileen kontrako erreforma antisozialak, prekarietate, desberdintasun eta pobreziaren handitzea, miseria… Laburbilduz, gure artean jarraitzen duen kapitalismo basatiaren adierazpena.

Krisiaren erantzuleen zati handi batek (politikariak, enpresariak, finantza adituak…) egungo egoera ekonomikoa aztertu dute, hamarkada bat igaro dela baliatuz. Euren esanetatik ondoriozta litekeena ez da batere itxaropentsua. Adibidez, Europako Banku Zentraleko presidente ohi Jean-Claude Trichet-ek, honela erantzun du Lehman Brotherseko krisia errepikatu ote daitekeen galdetu diotenean: “Ekonomia globala deitu daitekeen zerbait existitzen bada, eta zorpetze globala –publikoa nahiz pribatua– ahultasunaren adierazle onenetako bat baldin bada, orduan krisia lehertu zenean bezain larria da gaurko egoera: adierazle horrek zorpetze maila handiagoa erakusten du BPG globalaren portzentajeari dagokionez”. Adituek tesi hori babestu dute, munduko egungo zorpetzeak 2007koa erraz gainditzen duelako, eta Txina gehitu behar zaiolako, AEBetakoa baina zor handiagoa baitauka BPGarekiko.

Badirudi kapitalismoak noizean behin krisi bat behar duela zama utzi eta kapitala pilatzen segitzeko, erreforma antisozialekin enplegua suntsitu eta prekarizatuz. Horrela funtzionatzen du egituraz eta errotik basatia den sistema honek.


ASTEKARIA
2018ko irailaren 30a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude