Tapiaren datu zoroak AHTrentzat

  • Lakuako Gobernuak, bere kontseilari Arantza Tapiaren bidez, jarraitzen du tematuta Euskal Y-a erakitzeko, Europako Kontuen Auzitegiak bere bideragarritasuna oso zalantzan jarri duen arren, esanez “mosaiko ez eraginkorra” eta “iruzur ekonomikoa” dela. Ajuriaeneakoek jarraitu nahi dute zorakeria faraonikoarekin, kontuan izan gabe haren xahutze ekonomiko publikoa, ez politikoki ez herritarren artean sekula eztabaidatu gabea gainera.


2018ko uztailaren 29an

Bere tesiak mantentzeko kalkulu “akatsak” errepikatzen dituzte kostu ekonomikoen edo bidaiarien inguruan. Ahaztu zaie esatea Supersur autobide garestiaren bidaiari aurreikuspena ere puztu egin zutela; halaxe ikusten dugu orain kasik trafikorik gabe. Ez die inporta herritarreneganako engainu horrek. Zertara dator orain Tapia, esanez AHTk zortzi milioi bidaiari izango dituela, Adif-ek 4,9 milioi aurreikusten dituenean? Europako Kontu Auzitegiak beharrezko ikusten dituen bederatzi milioietatik oso urrun daude. Nondik ateratzen du Euskal Y-aren egiazko kostua kilometro bakoitzeko 27,4 milioi euro izango direla, aditu independenteek 40 milioi izan litezkeela diotenean?

Herritarrei adarra jotzen ari direla dirudi, kostu ekonomikoa euren poltsikotik ordainduko baita. Hori bai, zementu enpresak eta konstruktorak oso pozik daude, euren negozioarekin segi dezaketelako. Eta obrak amaitzen direnean (inoiz amaituko al dira?), Urkullu, Tapia eta gainerakoak auskalo non egongo diren eta zeinek eskatuko dizkien erantzukizunak euren kalkulu “akatsengatik”. Lotsagarria! Herri mobilizazio handi batek baino ez du hau geldituko, Lemoizko munstro nuklearra geldiarazi zuena bezalakoa. Zorakeria gelditu behar baita, odoluste ekonomiko publikoak ez dezan segi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude