Abuztuaren 3an hasiko da aurtengo Musika Hamabostaldiko edizioa. Beraz, egun gutxi gelditzen zaigu erabakitzeko zein kontzertutara joango garen. Saio asko, estilo ezberdinak izango ditugu abuztuan zehar, eta arrazoi mila bata edo bestea aukeratzeko. Horrexegatik lerro hauen bidez, lagungarria izateko asmoarekin, ziklo bakoitzetik kontzertu bat gomendatuko dizuet. Halere, nire gomendioak jarraitu edo ez jarraitu, gerturatu zaitezte Musika Hamabostaldira. Ez zarete damutuko.
Kursaal Auditorioko zikloarekin hasteko, abuztuaren 18an kontzertu zinez erakargarri bat entzuteko parada izango dugu. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Andra Mari Abesbatzak, Christian Zachariasen batutapean, obra klasiko eta xarmangarriak, nahiz eta ilunak izan, eskainiko dizkigute: Joseph Haydn-en La Passione 49. Sinfonia, alde batetik, eta Joseph-en anaia zen Michael Haydnen Requiem do minorrean, ederra. Honekin batera, Mozart-en 24. Kontzertuarekin osatuko da egitaraua. Ez dut galduko.
Victoria Eugenia Antzokian izango diren kontzertuen artean, Alexandre Tharaud pianista frantsesaren errezitaldia aukeratuko nuke. Musikari berezi eta polifazetiko honek (zineman ere pauso batzuk eman ditu), egitarau bariatu eta interesagarria eskainiko du.
Organo zikloan, nahi eta nahi ez Ataunera hurbildu behar duzue abuztuaren 5ean Alize Mendizabal organo joleak emango duen kontzertua entzuteko. Ataungo San Martin elizako organoaren sonoritateak sorginduko zaituzte, dudarik gabe.
Zaila da Antzinako Musika Ziklotik saio bat aukeratzea, baina ziur nago abuztuaren 8an Inégal Ensemble taldearen kontzertua zoragarria izango dela. Beren herrialdeko errepertorio barrokoan adituak diren interprete txekiar hauek, gutxitan programatzen diren obrak entzuteko aukera emango digute.
Musika Garaikidean jakin-min handia dut Luxenburgo-tik datorren United Instruments of Lucilin taldea entzuteko. Musikari pasionatu hauek mitologia ardatz tematikoa den programa berezi bat interpretatuko dute.
Eta amaitzeko, berriz Goierri aldera. Musika Aitzaki izeneko zikloan badugu zita bat abuztuaren 29an Ordiziako plaza nagusian, Goierriko Bertso Eskolak eskainiko duen Bertsotan balkoitik balkoira saioaz disfrutatzeko. Proposamen freskoa!
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.