Super Carles


2018ko apirilaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Begia tai gabe luzatzen dugu Katalunia aldera. Zertan dugu Puigdemont? Ematen du xake partida erraldoia eramaten duela bere burua sakrifikatuz, preso edo erbestean diren beste bere hamar abentura independentista lagunen gisara. Com si fos ahir telesailaren antzeko kulebroia da Kataluniako afera. Eskerrak Polonia emankizunak dirauela eta Messik Barça salbatuko duela.

Ez dakit konturatzen garenez zein neurritarainoko krimen sinbolikoa egin zuten iragan urriaren 27an Errepublika aldarrikatuz lauzpabost segundoz. Espainiaren erregetiar funtsa zalantzan eman zen eta frankismoarekiko zilbor hertzea ebakitzear utzi. Aitaren hiltzea bezalako eginkizuna zitekeen eta hori Madrilek ez die barkatzen. Errepublika eta Espainia ideiak ez dira (oraino)  uztargarri eta hondar berrehun urteotan errepublikazaleak dira beti gaztigatu, gerra zibil ugarien karietara.

Carles Puigdemontek, europar kartzelaren baten zokotik edo egun oroz agurtzen dudan Gregorio adiskide zahar errepublikazale amorratuak, papoan daraman hiru koloredun banderaren pin’sarekin, aldarrikatzen dutenak oihal bera iruten dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude