Seamus Heaney (An Seanmhullach, Derry, 1939 –Dublin, 2013) Ipar Irlandako familia errepublikano batean jaio zen. Ingeles inperialismoak, zapalkuntza hark, betiko sartu zuen irlandar idazle abertzaleen zerrendan. Gaitzak hartua mendean, hala bizi izan zen, irlako beste idazle askoren antzera: “Irlandar poeta batek ingeles tradizio literariora helbidea dauka ingeles hizkuntza erabiltzeagatik, baina nekez sentituko da etxean moduan”.
Death of a Naturalist (1966) izan zen bere lehen poema liburua; ordurako Belfasten sortua zuten halako giro literario bat, giro politikoak zipriztindua: “Ez zen nire egin beharra, baina nire arazoa zen hura”. 1972tik hegoaldera etxez aldatua, han loratu zen sustraiak iparraldean eta hegoak mundu osoan dauzkan poesia egiazko bat, politikari muzin egin barik jolas egiten duena lirismoarekin, misterioa eta sinboloa errealitatearekin nahastuz. North (1975) izan zen loraldi horren biblia: “Antzinako errota baterako gaia,/ Eta nire bihotz-begiekin ikusi nuen/ Orekan dauden harrien mundu-lizar bat,/ Errotarriak orno-hezurren gisan pilaturik,/ Hezur-muin birrinduak zoru”. Eta iruditu zait Xabi Bordak egin duela itzulpen bat indartsua eta fina, aberatsa bezain eraginkorra.
Eta uste dut liburu hau disfrutatuko duela eguneroko naturaren opariez gozatzen dakienak –dela belarraren berdea, lurraren sikua– eta konexio bat bilatzen dionak izadiari gure ongizatearekin, gure arazoekin.
Nobel Saria eman zioten 1995ean. Beñat Sarasolak hitzaurrean dioen moduan, pasa den mendeko poeta handienetakoen artean kokatu zuen horrek. Baina lehendik zen Seamus Heaney bere herriko handietarik: “Non ur bareak/ Neagh lakuaren uharkan gainezka egiten zuen/ Mundu lauaren ertz batera iritsi balitz bezala/ Eta distiratsu jausten zen/ Bann ibaiaren etengabeko orainaldian”. Seamus Heaneyren metafora berriak ere zaharrak dira, mitoan dute sorburua, klasikoki zeltak dira bere molde greko-latindarrak. Agian horregatik irudituko zaizu lagun baten liburua ari zarela lehenengoz irakurtzen. Hasieran xaloa da, gero lerroarteak bereizten hasiko zara.
Azkenik zeure buruari galdetuko diozu zelan, Derrykoa izanda, dakien hainbeste Euskal Herriaz. n
OKERRAK ZUZEN: Egilearen argazki okerra publikatu zen joan den astean atal honetan: Pierre Bordazarre “Etxahun” Irurikoa zen argazkikoa. Pierre Topet “Etxahun” barkoxtarra behar zuen.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]