“Ez gara jabetzen herri mugimenduak Euskal Herrian duen indarraz”

  • Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana bizitu dezan. Sorreratik ari dira parte hartzen Maddi Sarasua Errekaleorren bizi den itsasuarra eta Urruñako Hartzea Lopez.

Hartzea Lopez eta Maddi Sarasua, Itsasun. Argazkia: Axier Lopez

2018ko otsailaren 20an - 11:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bretainiarekin lotura du proiektuaren jatorriak.

Hartzea Lopez: Loturetako bat. EHZ festibalaren bidez, ZADekin lotura sortu genuen. Haiek Euskal Herrira ekarri genituen hitzaldi bira bat egiteko eta gu ere hara joan ginen. Horren bitartez ZADekoekin adiskidetasuna estutzeaz gain, hemengoen artean ere harreman ona sortu zen. Horrek ireki zuen atea, ondoren Euskal Herrian elkar-saretzeko beharraz jabetzeko. Jakinik, hemen ZADen antzeko proiektu asko eta esperientzia eta gogo militante azkarra dagoela herrigintzan.

Aman Komunak abiatzera zerk bultzatu zaituzte? Gabeziaren bat?

Maddi Sarasua: Gabezia baino gogoa izan da. Ildo berean lanean ari diren anitz proiektu ttipi direla ikusi genuen, auzolana eta autogestioren bidetik bestelako bizi eredu bat sustatzeko gogoz. Elkartzeko eta elkar trukatzeko beharra eta gogoa daudela atzeman genuen.

H. Lopez: Euskal Herrian gaur egun bada kezkarik herrigintzaren inguruan. Nondik berriro hasi? Zer landu? Nola? Sumatzen da hainbat proiektu, talde eta pertsonengan biziberritzeko gogoa dagoela. Galdera horiei erantzuna emateko tresna bat, ez bakarra, izan daiteke Aman Komunak. Baldintza baikorrak daude egun mugida iraultzailea pizteko; sendoa, egituratua eta konfiantza giroa eta inklusibitatea ardatz harturik. Proiektu irekia da, proiektua bera ere helburu delako. Hau da, bidea nola egiten dugun elkarrekin. Zer egin baino, nola da gakoa. “Nola egin?” horretan dago proiektuaren arrazoia. Ibilbide ona hartuz gero, zer eta zergatik-era helduko gara.

Aman Komunak sarearen hirugarren asanblada izango da Ziordiakoa.

Berriz hasi? Zer egin? Nola egin? Zerbait aldatu da azken urteotan, ezta?

M. Sarasua: Bai, nik uste erreala dela herri mugimenduan noraeza dagoela. Beharbada, zerbaitengan sinestea zailagoa da garai hauetan. Ez da kolektibo, proiektu eta alternatiba faltagatik. Horiek egon badaude. Norabide komun bat adosterik bagenu, positiboa litzateke. Saiatzea bera ona da.

H. Lopez: Gertatzen ari zaigunaz hainbat analisi daude, baina tresna praktikoak falta dira. Ideologia zehatzen gainetik elkarrekin biltzeko, lan egiteko eta dinamikak adosteko aukera ezin hobea dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak azken urteotan izan duen bilakaeraren ildoak erakusten du bidea: transbertsala, esperantza emailea eta, aldi berean, borrokalaria eta esparru askotan lotua dena. Baina horrelako zerbaitek funtziona dezan, argi dut elkarrekin lan egiteko moldeak horizontala, irekia, gardena eta inklusiboa behar duela izan. Gaur inoiz baino gehiago jarri behar ditugu balore horiek praktikan. Jakinik Euskal Herrian sobera ahal eta baliabide dugula. Falta zaiguna da horiek guztiak nonbait, esparru batean, elkarrekin jartzea.

Lehen harria ekainean jarri zenuten Errekaleorren. Zeintzuk elkartu dira orain arte Aman Komunak bueltan?

M. Sarasua: Biziki proiektu ezberdinak. Denon oinarri nagusia da oraingo gizarte eredua eraldatu nahia, komunitatea, auzolana eta autogestioa azpimarratuz. Nire ustez oso pozgarria eta aberasgarria izan da hasieratik zazpi lurraldeetako jendea egotea. Hori ez da egunero ikusten.  

H. Lopez: Jendea dator ezker abertzaletik, autonomia edo praktika libertarioetatik, elikadura burujabetzatik, internazionalismotik eta hainbat esparru sozial eta politikotatik. Azken batean, bakoitzaren ibilbideak aberastu du ekimen hau.

Askotariko jendea izanik, nola lortu adostasunak eta zeren bueltan?

M. Sarasua: Niretzat polita izan zen, Errekaleorreko lehen bilkuran, hori inork ez genuela biziki argi. Ez zegoen inork esaten zuena: “Hau eta hau lortu behar dugu horra iristeko, eta horretarako hau eta hau egin behar da”. Ez. Anitza izateak dakar galdera eta zalantza berriak piztea. Hastapenetako indefinizio horrek beldurra sortzen du, baina nire ustez, aberatsa da.

H. Lopez: Gure indarraz kontzientzia hartzen dugun unean gauza askori irekiko diogu bidea. Ahalduntze horretan dago gakoetarik bat. Pertsonen arteko elkar zaintza, abian diren proiektuen autodefentsa eta egitasmo berriak bultzatuz, oso dinamika potenteak sor daitezke eta, hala, gure indarraz jabetuko gara. Euskal Herrian historia aberatsa dugu, intsumisioa, desobedientzia… Eta elkarrekin ibiliz, bidean denok dugula tokia ardatz hartuta, mendiak mugitu ditzakegu. Herrigintzatik Euskal Herriko panorama politiko sozialean pisu handia izan dezakegu.

Oso ohikoa da horrelako proiektu nazionalen hastapenetan asmo eta helburu interesgarriak konpartitzea, baina errealitatean horiei ezin eustea, pertsonak lanez gainezka daudelako proiektu propioetan, gehi elkartzeko distantziak itota.

M. Sarasua: Bai, beldur hori erreala da. Bakoitzak dugu gure motxila, baina ekimen hau ez da motxilara zerbait gehiago gehitzeko, bakoitzaren kolektiboari ere onurak sortu behar dizkio, bestela jai.

H. Lopez: Funtzionatuko du kide guztientzat eraginkorra bada, bakoitzaren proiektua nolabait sendotzeko erabilgarria bada. Gure esku dago, ez beste inorena. Ez gaude honetan sigla batzuk edo ideologia bat, bakarra eta esklusiboa bultzatzeko. Gure artean nahasteko gaude. Errusiar entsaladilla itxura dauka. Horrelakoak garelako. Errealitate hori onartuta, goazen hori elikatzera.

Hartzea Lopez:
“Argi dut elkarrekin lan egiteko moldeak horizontala, irekia, gardena eta inklusiboa behar duela izan.
Gaur inoiz baino gehiago jarri behar ditugu balore horiek praktikan”

Zer bide dago Aman Komunaken parte hartzeko? Nola koordinatzen zarete?

M. Sarasua: Email zerrenda handi bat dago, orain arte parte hartu duten kolektiboek eta pertsonek osatua. Edozein talderi irekia da: amankomunak@riseup.net Hortik komunikatzen gara. Antolaketari dagokionez, aurrera begira, gaikako lantalde batzuk sortzea interesgarria litzateke. Getxoko Tosun egin genuen bigarren asanbladaren ondoren, batzuk martxan dira jada: Euskal Herriko kolektibo eta proiektuen mapa osatzeko eta auzolanak bideratzeko lantaldeak. Era berean, polita litzateke gertutasun geografikoaren arabera ere elkartzen hastea.

Hiru hilean behin elkartuko zarete. Baina  hitz egiteko bakarrik ez...

M. Sarasua: Hiru hilean behin asteburu batez batuko gara, asanblada eta tokian tokiko auzolana uztartuz. Hurrengoa Ziordiako Amarauna gune autogestionatuan egingo dugu otsailaren 24 eta 25ean. Auzolana gakoa da. Ez gara teorizatzen bakarrik ari, lan egitera gatoz. Elkartzen garen aldiro, hartzen gaituen tokiari ekarpena egin nahi diogu.

H. Lopez: Oinarrian dago hori. ZADen esperientziatik dator. Askotariko borrokek leku berean aurkitu behar dute iniziatiba amankomunik. Bata bestearen aberasgarri direla praktikan erakusteko. Aniztasuna oinarri duen militantzia kultura hori ikasi behar dugu. Bide oparo eta polita dago hortik.

Zeintzuk dira orain arte lortutako adostasunak?

M. Sarasua: Orokorrean martxan dauden proiektuak elkarrekin defendatzea eta eraikuntzarako elkarlana. Tokian toki sortzen ari garena konpartitzeko gogoa, gainerako proiektuak aberasteko. Eta hortik aurrera, pentsa dezakegu elkarrekin egin ditzakegun gauza berriak.

Hartzea Lopez eta Maddi Sarasua, Itsasun. Argazkia: Axier Lopez

ZAD, Errekaleor, Tosu, Ziordiako amarauna… “Askeguneen” aldeko apustu politikoa al da?

M. Sarasua: Amesten dugun bizi eredua praktikan jartzeko guneak dira. Baina gizarte osora zabaltzeko argi da ez dela aski izango Askeguneen lana. Askeguneen bueltan gaudenok balore amankomunak ditugulako elkartu gara. Erabakia baino hala gertatu da.

H. Lopez: Askeguneak ez diren beste talde askok ere parte hartzen dute Aman Komunaken. Konexioak egitea da gakoa. Elkarrekin egingo dugun bidea deigarri eta aberasgarria izan eta gustura eginez gero, ondoren, horren bueltan sortuko dira topaketak, hausnarketak, ekimenak egiteko nahiak, altxatzeko gogoak… Euskal Herrian azken aldi honetan, errepresioaren eraginez, kikildu garela dirudi. Aurrera egin behar dugu salto.

Orain arteko zuen esperientziatik, nolako osasuna ikusten diozue herri mugimenduari?

M. Sarasua: Biziki aberatsa da. Hala izan da, eta egun ere hala da. Ni gaztea naiz eta errespetua diot iraganaz hitz egiteari, baina egun sentitzen dut falta dela denok sinestea zerbait egiazki. Lekuan leku sortzen dira gauza interesgarriak, baditugu ortzemuga oso orokor batzuk, baina zalantzak ditut ea benetan horiek sinesten ote ditugun, justuki, helburu horiek lortzeko bidea ez dugulako hain argi.

H. Lopez: Osasun txarra edo ona izatea gure esku dagoen zerbait da. Guk behar dugu gure burua osasundu. Eta horretan ez gaude bakarrik. Herri mugimenduaren osasun onaren marka izan liteke perspektiba luze bat konpartitzea. Hain zuzen, hamaikagarren txiringitoa sortzen ez amaitzeko edo periferian dagoen zerbait soilik izan ez gaitezen. Ez gara jabetzen Euskal Herrian dugun indarraz. Herri mugimendua kapaz izan daiteke edozein gai erdigunean jartzeko. Puzzle bat gara, pieza barreiatuak. Goazen puzzlea elkarrekin osatzera, eta bidean jabetuko gara zer izan gaitezkeen. ZADek arrakasta izan du denak jabetu direlako, guztientzat aberasgarria zela horren bueltan elkarrekin aritzea. Hala, proiektu txikitzaile bat geldiarazi dute eta gainera, beste jendarte bat martxan jartzeko ekarpena egin dute.

M. Sarasua: ZADek edo Errekalorrek, hein batean, ilusioa piztu dute. Baina horren falta dugula uste dut. Noraez edo porrotaren sentsazioa zabaldua da. Hori da irauli beharrekoa. Ez dakit Aman Komunakek lortuko duen, baina saiatu beharra dago.

H. Lopez: Irabaz dezakegula sinestea ahaztu zaigu.

Aman Komunak zer izatea espero duzue?

M. Sarasua: Hainbat eta hainbat kolektibo bilduko dituen sare indartsua, edozein unetan gai izango dena gai edo proiektu baten bueltan elkarrekin aritzeko. Elkar babesteko eta sortzeko.

H. Lopez: Iraultzari benetako esparru bat eskaintzea, horren aldeko adierazpen guztien isla gisara. Baina izan, jendeak nahi duena izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genovako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Gorputz hotsak
“Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Eguneraketa berriak daude