Jakes Bortairuk Enbata agerkarian kaleratu duen artikuluan Frantziako Estatuko legebiltzarra lantzen ari den Barne Segurtasun legea aztertu du.
“Erregimen aldaketa da, V. errepublikan, ez zen sekula hainbeste botere bildu gobernuaren eskuetan”, uste du Frantzia Giza Eskubideen ligak. Hamabost urtean hamabigarren segurtasun legea aurkeztu du Macronen gobernuak. Bertan, “salbuespen prozedurak lege arrunt” bilakatzen dituzte Bortairuren ustez.
Frantziako Estatuan gertatu diren atentatu odoltsuen ondoren segurtasun politika kritikatzea oso zail bihurtu da Bortairuren hitzetan. 2015eko azarotik larrialdi egoera sei aldiz luzatu du Frantziako Gobernuak. Tartean Amnesty Internazionalak salatu duenez 155 manifestazio debekatu dira eta 639 pertsonari manifestaldietan parte hartzea debekatu zaie.
Orain arte salbuespen neurriak zirenak, orain arrunt bilakatu nahi ditu Frantziako Gobernuak, legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren lege berriaren bidez. Prefetak “babes eremuak” deiturikoak sortu ahalko ditu “terrorismo mehatxupean egonez gero”. Eremu horietan, justiziaren esku hartzerik gabe, poliziak edozein kontrol egin ahalko du.
Mugetan egin ohi ziren nortasun kontrol masiboak ere, aireportu, portu eta geltoki guztietara zabalduko dituzte, lurraldearen %29ra. Gainera, inolako baimen juridikori gabe poliziak hamabi orduko kontrolak egiteko aukera izango du (orain sei ordukoak izan zitezkeen). Zenbait ekintzaile eta epaileren ustez, terrorismo gaietan hemendik aurrera, frogen ordez susmoak eta iragarpenak bilaka daitezke kondena baten oinarria.
Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.
Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]
Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]
Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]