Irakurleak galdezka

  • Aupa Jakoba. Aurten sartutako sagarrondoei zorriak edo “pulgoiak” izugarrizko kaltea eragin diete. Zer botatzea aholkatuko zenidake?

    Xanti Aranburu (Ereñotzu)
     

(Argazkia: José Ballarín)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aupa Xanti. Bai, aurten bada zorririk! Kontuz simaurrarekin edo nitrogeno asko duen ongarriketarekin, horrek ikaragarri laguntzen dio. Zorriaren aurkari onak amona mantangorriak eta krisopak dira. Erosi eta zabaldu daitezke. Ondorengo landare hauen urak erabili: intsusa, izpilikua, tomatea, larranbiloa, bortusaia, mota-belarra, baratxuria, garoa, asuna, azeribuztana, zolda-belarra eta, batez ere, tabako-belarra. Horien urei beti xaboia erantsi, ahal baduzu xaboi potasikoa. Tratamendua hirutan errepikatu, zortzi bat eguneko tartearekin.


Eguneraketa berriak daude