Etxauzia Gaztelua ezagutarazi zuen iraganeko lema duzu hau: “Euskaldun bat euro bat”. Proiektuaren bultzatzaileek “Bizi eta Zabal” dute aldarri orain. 215 bazkidek sostengatzen dute Etxauzia Nafartarren Etxea elkartea. 2.500 babesle eta 100.000 euro inguratu dituzte azken bi urteetan. Gazteluaren prezioa hiru milioi eurokoa zen hastapenean, 1.500.000 euro balio du gaur egun. Proiektua Gazteluaz eta diru bilketaz harago doa, hala ere. Elkartearen komunikazio arduradun Ion Ansak gidatu gaitu Etxauziaren inguruan; Baigorrin (Baxenabarre), Iparla mendiaren magalean.
Etxauzia Gazteluak hainbat mendetako historia dauka. Bertrand Etxautz (1599-1617) baigorriar noblearena izan zen, Baionako apezpikua eta Henri IV. Erregearen hurbilekoa zena. Gero jabegoa aldatuz joan da: XIX. mendean, Hendaiako Abadia Gazteluaren jabeak, Antoine d’Abbadie d’Arrastek, haren anaia Jean Charles d’Abbadierentzat erosi zuen. Iragan mendera etorrita, haren iloba Henri d’Abbadie d’Arrast (1897-1968) zinegilearena izatera pasa zen. “Harry” d’Abbadie izenez ezagutua, Hollywooden zinema zuzendari eta aktore izan zen, Charles Chaplinekin lan egindakoa: “Chaplin hiru aldiz etorri zen Baigorrira, udalditan Etxauzian ostatu hartu zuen ospe garai gorenean. Haren argazkiak daude gazteluan. Harry euskaldun gisa aritu zen Hollywooden. Maila handiko zinegilea izan zen, baina oso ezezaguna da euskaldunontzat. Baigorrin lurperatuta dago”, erran digu Ion Ansak. II. Mundu Gerran berriz, alemaniar naziak Etxauzian ostatatu ziren. Harry hil eta gero garai ilun samarra heldu zen gazteluarentzat.
Etxauziaren egungo jabea Ajit Asrani da, pakistandar jatorriko estatubatuarra. Miamin bizi da. Frantzian merkatu handia dago gazteluen inguruan, hori ikusita, proiektuaren bultzatzaileek Etxauzia herriarentzat berreskuratu nahi dute. Jabearekin ari dira negoziazioetan kari horretara.
Xedea gaztelua erostea bada ere, ez da helburu bakarra, egitasmoaren gibeleko funtsa baizik. Gazteluaren kostua aski handia izan arren, ekimenaren sustatzaileek ez dute proiektua “instituzionalizatzea” nahi: “Kontua ez da soilik gaztelua erostea, fantasia polita bada ere. Gaztelua palanka da atzean dagoen proiektua garatzeko”, dio solaskideak.
Ion Ansa, Etxauziako komunikazio arduraduna:
“Kontua ez da soilik gaztelua erostea, fantasia polita bada ere. Gaztelua palanka da atzean dagoen proiektua garatzeko”
Etxauzia lantegien elkartea izatea nahi dute: eskualdearen eta inguruaren garapena dute xede, enpresen arteko elkarlanaren eta elkartasunaren bidez. Iparraldeko barnealdeak berezkotasunak dauzka: euskara gorde du, kostaldearen eta hiriaren aldean; ekonomia lantzeko berezko jitea garatu du azken urteotan; emigrazio lurraldea izan da; eta egun ere, tamalez, halaxe da. Gazteek kanpora joan behar izaten dute, halabeharrez. Alta bada, belaunaldiz belaunaldi, herri ekimenari esker –Basaizea elkartea tarteko, besteak beste– baigorriarrek euskal nortasuna atxiki dute. Jakin zutenean oraingo jabeek Etxauzia saldu nahi zutela, zer hobe proiektuaren aldeko nahikaria sustatzea baino! Ausartak dira baigorriarrak.
Proiektua ideia nazionalaren inguruan antolatzen ari da, hots, Euskal Herri osoa kontuan harturik. Kultura berealdiko ezaugarria izanagatik, ekonomiak motorra izan behar duela diote eragileek. Enpresen bilgune bihurtu nahi dute, baliabide zentro gisara antolatua. Sare dinamika baten barnean ari dira, komunikazio bateratua landuz eta eskubide kolektiboen defentsa bermatuz. Herritarren formakuntza zentroa abian jarri dute. Ekonomia, ondarea eta historia lantzen dituzten taldeak ari dira dagoeneko.
Komunitatearen lanketak iraunkorra izan behar duela jakitun, bi fasetan aurreikusia dute proiektua une honetan: Etxauzia erosi bitartekoa eta berau eskuratu ondorengo garaia kudeatzeko fasea. Garazin eta Baztanen gaindi bide egin dute eta orain “proiektua eskualdean kokatu ondoren, aurrera egiteko, ikuspegi nazionalaren ideia ongi azaldu nahi dugu. Euskal Herri osoko komunitateak leku izan behar du proiektuan. Gaztelu eder bat izateak jendea erakarri behar du, ‘izan ginelako gara’ lema bitartez, baina izaten segitzeko, beharrezko diren bitartekoak zein diren argi jakinarazi behar diogu jendeari”. Proiektuaren abiaburuan, “euskaldun bat euro bat” lemak 100.000 euro ekarri du, onura handia. Orain, berriz, hausnarketa fase batean jardun ondoren, fase berri batera pasa dira. Hainbat langile berri ari dira egitasmoan, modu profesionalagoan.
Urratsez urrats, lehena webgune berria osatzea izan da: etxauzia.eus. Hasierako bera da, baina atalak hornituagoak eskaintzen ditu orain: Ekonomia, Diaspora, Kultura eta Historia lantzen ari dira. Komunitateko kideei proiektuaren onurak ongi azalduta daude gunean, diru-bilketa kanpaina berriaren xehetasunak barne: “Lehen kanpainan 2.000 lagun bildu zen proiektura, orain, kopuru hori ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu. Horretarako, jendeak proiektuaren parte sentitzea nahi dugu, kontua ez da ‘dirua emadazu eta agur’. Emailea proiektuko parte izatea nahi dugu”. Gaztelua Administrazio Kontseiluak kudeatua izanen da. Irabazi asmorik gabeko elkartea denez gero, desfiskalizazioaren onura ekartzen duena zergetan. Ion Ansaren hitzetan, “erabakiak batzar orokor eta zabalean hartzen dira legearen araberako estatutuen bidez, gazteluaren eta proiektuaren jabea euskal komunitatea da dagoeneko”.
“Euskal Herriko zortzigarren lurraldearen egoitza nagusia izatea nahi dugu Etxauzia: euskal diasporarena, munduko euskaldun guztiei zabaldutako gunea. Euskal Etxe guztien etxe ama,
Euskal Herriaren ataria”
Elkarlanerako hitzarmenak egiten ari dira. Ez dira gutxi inguratu dituzten elkarte edota ekimenak: Albaola, Labrit, Olatukoop, Udalbiltza, Hendaiako Abadia Gaztelua, Eusko Ikaskuntza, EHU, Errigora, San Agustin, Lekuona eta beste hainbat proiektuk eman diote atxikimendua Etxauziari, baita elkarlanean aritzeko baietza ere. Donostiako Tabakaleran aurkeztu dituzte proiektuaren nondik norako berriak. Apiril honetan, Gasteiz, Bilbo eta Iruñean gauza bera eginen dute. Ekainaren 30ean, berriz, elkarteak eginen duen diru bilketaren kopurua eta proiektuaren berri zehatza jakinaraziko dute. Komunikazio arduradunak dioenez, “Baigorriko eskualdearen eta Urepeleko artzainaren miresmenaz harago joateko garaia da”. Bere hitzetan, Euskal Herriko proiektu nagusiak Hegoaldean daude, horietako askok EAEn funtzionatzen dute gehien. Iparraldean Euskal Elkargoa sortu berri da, hemen badago ere nahikaria. Bi aldeen arteko harreman hutsena badago oraindik ere: “Gu harago goaz gainera. Baigorri euskal emigrazioaren eskualdea izanda, proiektu honetarako leku paregabea da. Euskal Herriko zortzigarren lurraldearen egoitza nagusia izatea nahi dugu Etxauzia: euskal diasporarena, munduko euskaldun guztiei zabaldutako gunea. Euskal Etxe guztien etxe ama, Euskal Herriaren ataria”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]