Landareez aritzen gara hemen, baina bai, landareak badira, badirenez nor. Gaur fruitu arbolez arituko naiz, eta horiek bai, horiek bai direla nor. Gure kulturaren, lurra lantzetik datorren kulturaren goieneko koskan ditugu. Ehunka eta milaka urtean landu eta aukeratu, eta hobekuntza kateatu dugu. Irakasle bikainak izan ditugu Asia aldetik ekarritako langintzetan, baita fruitugintzako arterik gorenean ere: txertaketan. Txertatu, sestratu, enpeltu, enpeltatu, mentatu, eztitu, edaen, edaendu, edadon...
Txertoa egiteko bi landare behar ditugu: txertaka eta txertoa. Txertaka nolakoa den fruitu arbola halakoa izango da: lurrera ondo egokituko dena, indartsua, handia, nanoa... Txertoak arbolaren ezaugarrietan ere zeresana badu, baina batez ere fruitua nolakoa izango den lotzen du.
Txertaketa izerdi kolpea baliatuz egiten da, izerdi horrek itsatsiko baititu bi landare zatiak. Izerdia garraiatzen duten azalaren azpiko bien mintzak elkarren parean jarri behar dira. Kirurgialari lana. Oraintxe, udaberriaren hasiera da zotzeko txertoa egiteko sasoia. Gero, bero handien ondorengo uda amaierako bigarren izerdialdian egingo da begiko txertaketa. Txertaketaren helburu nagusia landare klonikoak sortzea da, hau da, amaren kopia berdin-berdinak lortzea, hark ematen zituen fruituen berdinak emango dituzten alabak. Hazitik ia ezinezkoa dena lortzen da txertatuz.
Lan horren garrantziaren adierazle da txertaka edo txertatzeko gai den zuhaitzari esateko zenbat izen dugun: mentatzaga, mentuoina, eztitzaga, eztitzaka, momor, iñauska, iñauskaritza, garrazta, edadega, branga, basatarra, basa, areki, aldakaitz, agai, enpeltuko, txertaka, txertakabea, sestraka, makatza, makatz-arbola... Batzuk zuhaitz basak izendatzeko ere erabiltzen dira.
Eztitzaileak, enpeltazaleak, edaentzaileak edo txertatzaileak badu lana oraintxe. Urte askoan fruitua biltzeko aukera itsatsiko edo zapuztuko duen lana. Zorroztu labanak!
Txikitan, beharbada inguruko adinkide gehienen modura “gustatzen ez zaidan” zerbait izatearren, bat batean bota nuen, etxean: “Ez zait gallito gustatzen”.
Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek... [+]
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia buruan: “Umeak ditugu, baserrian bizi gara, zaintza lanetan ari gara, eta bizitza... [+]
2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz Test Gunearen baitan martxan jarritako proiektua.
Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]