Leire lagun batekin, Martarekin, Greziara joan zen oporretan. Sare sozialen bidez izan ginen euren pozaren lekuko: argazkiak, txantxak, hitz samurrak… Norbaitek galdetu zidan ea elkarrekin dauden. Ez, ez dira bikote, ezta maitaleak ere. Lagunak dira.
“Peru munduko gizonik ederrena da”, esan zidan Joanesek. Peru bere bikotekide ohia da. Kale berberean bizi dira eta oporrak elkarrekin pasatzen dituzte. Herriko jendea txutxu-mutxuka hasi zen: “Berriro elkarrekin ote daude?”.
Carmenek eta Rosak 40 urte inguru dituzte. Lagun minak eta pisukideak dira. Rosak bikotekidea dauka, baina ez du berarekin bizitzera joateko asmorik. Ustekabekoren bat daukanean, triste edo gaixorik dagoenean, Carmenengana jotzeko joera du askotan.
Pentsaera monogamoa hain dago errotuta gure baitan, ezen eta bikote eremutik at garatzen diren harreman afektibo estuek harridura sortzen duten sarri askotan. Maitasun mota nagusia amodio erromantikoa dela sinetsarazi digute, gure beharrak asetzen dituena. Gure bikotekideak izan behar du gure amorante bakarra, gure pisukide egokiena, gure bidelaguna, gure lagun mina. Hori hala ez bada, agian ez gaude horren maiteminduta. Agian, bera ez da gure laranja erdia. Mari Luz Estebanek “maitasun pentsamendu” hitzekin definitu du diskurtso hori.
Feminismoan, amodio erromantikoaren mitifikazioaren kontrako borrokan dihardugu, eta horrek monogamia ere zalantzan jartzera eraman gaitu. Brigitte Vasallok arrazoi mordoa eman digu pertsona bat baino gehiago maitatzeko eta desiratzeko dugun gaitasuna aldarrikatu dezagun, baita besteena errespetatu dezagun ere. Teoria ondo ikasi dugu, baina praktikara eramaterakoan zer gertatu da? Monogamian hezi garenok ezin ditugula eskemak irauli egun batetik bestera. Bikotekide bat baino gehiago izaten edo beste pertsonekin sekretu barik oheratzen saiatu garenean, porrot egin dugu eta errua polimaitasunaren modari egotzi diogu. Desengainatuak sentitu gara eta hobe dela betiko eredura bueltatzea pentsatu dugu: betiko legez adarrak jartzeak min gutxiago ematen du. Horri buruz ere artikulu ugari idatzi izan da. Esaterako, “poliamodio feministaren utopia” sinetsi izanaren arriskuez ari izan da Coral Herrera Gómez.
Feminismoan, amodio erromantikoaren mitifikazioaren kontrako borrokan dihardugu, eta horrek monogamia ere zalantzan jartzera eraman gaitu. Brigitte Vasallok arrazoi mordoa eman digu pertsona bat baino gehiago maitatzeko eta desiratzeko dugun gaitasuna aldarrikatu dezagun, baita besteena errespetatu dezagun ere. Teoria ondo ikasi dugu, baina praktikara eramaterakoan
zer gertatu da?
Bikote ereduen arloan ere eskema dikotomikoak jarraitzeko joera daukagu: monogamia ala polimaitasuna? Badirudi bi bide paralelo direla eta batetik bestera joateko bat-bateko salto handia eman behar dugula. Errepresioan eta kontrolean oinarritutako eredutik gatoz. Esan digutenez, beste pertsonekin fantasiak edukiz gero, horiek ere adarrak dira; edota masturbatzen bagara, gure bikotekideak asetzen ez gaituen seinale da. Pentsaera monogamoan, sexu autonomiaren ikur oro mehatxu bezala sumatzen dugu eta jeloskortasun eza susmagarria iruditzen zaigu.
Gai honen inguruan, Queer Avengers-en bideo batean entzun dut ez garela laranja erdiak edo osoak, mandarinak baizik. Bikotekide mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu: lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.
Ez dago adimen emozionalaren utopiara bat-batean eramango gaituen lasterbiderik. Polimaitasunarekin gustura egotearen auto-exijentzia bortitzaren eta monogamian geratzearen etsipenaren artean, badago beste bide luze bat, luzeagoa baina lasaiagoa: denon artean bestelako kultura afektibo bat ehuntzea, harreman aniztasunean eta zaintzetan oinarritua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]