Txinatarrak Londres erromatarrean

  • Londresko Museoko ikerlari talde batek II. mendeko hilerri zahar bateko 22 gizakiren arrastoak aztertu ditu eta, eskeletoen morfologiari erreparatuta, horietako bi asiarrak, ziurrenik txinatarrak, zirela ondorioztatu dute.

(Argazkia: North Eastern Star).
(Argazkia: North Eastern Star).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antzinako Txina eta Erroma harremanetan zeuden, bi potentziek elkarren berri zuten eta kontsumo-ondasunak trukatzen zituzten, baina horren froga arkeologikoak oso urriak dira eta maiz eztabaidatu izan dira. Londiniumen (irudian), inperioaren mendebaldeko muturrean, Ekialde Urruneko biztanleak topatu izanak zalantzak uxa ditzake. Hala ere, ikerlariek zuhurtziaz jokatu nahi dute ADN proben emaitzak jaso bitartean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.