Iruñean hilaren 7an sexu erasoen aurka Udaletxe Plazan izandako bilkura erraldoia deigarria izan zen. Lorpen handitzat hartu zen eta pozgarria ere izan zen milaka pertsonak erantzun tinko hori ematea egun horretako goizaldean izandako bortxaketari. Ematen du familia eta lagunen artean sexu erasoez gehiago jarduteko aukera. Zer den eraso, ezetzaren garrantziaz, emakumezkoen egin beharrekoez, gizonezkoen arduraz… berriketaldi arras interesgarriak sortzen dira gertakari hauen bueltan, hezkuntza eta hausnarketari begira behinik behin, horiek gabe lokatzezko erraldoi handiak besterik ez baitira bilkura hauek.
Adi ibili beharreko tresnak ere badira halakoak, horrekin nahikoa dela pentsa baitezakete gizarteak eta bertaratutako herritarrek. Instituzionalizazioen arriskuak dira eta mugimendu feministaren eginkizuna izango da hauen norabidea analgesiko baino piperrauts bilakatzea. Azken finean, eta gehiegi azpimarratzen ez bada ere, bilkura hauen eraketan giltzarri izan da mugimendu feministaren presioa.
Hilketa eta bortxaketa dira gizartean arbuiorik sendoena sortzen duten sexu erasoak, gazteluaren dorre goren eta ikusgarrienak, baina azpian haiei eusten dien guztia dago: oraindik orain emakumezko eta gizonezkoen artean desberdintasuna sortzen duen gizarte matxista. Mespretxua, begirune eza, ukituak, festetako “dena libre da eta alkoholarekin are eta gehiago”, janzkera eta jarrera ‘desegokiak’, begirada eta komentario zikinak, eraso txikien aurrean indiferentzia eta salaketa eza, kontrola… horiek guztiak dira sexu erasoen arkitekturaren oinarrian.
Orain arte bezala, emakumezkoa eta bereziki mugimendu feminista izango dira egitura horiek guztiak txikitu arteko borrokaren subjektu nagusiak. Gizonezkoei ez dagokigu bakarrik borroka hori laguntzea, geure rol propioa ere izan beharko genuke garatu beharreko hausnarketan eta jokabidean, gizonezkoa baita zapalkuntza eta desberdintasun horien guztien subjektu nagusia.
Pentsatzen dena baino latzagoak dira halako jarrerak egunerokotasunean. José David Yllanesek 2008ko Iruñeko sanferminetan hil zuen Nagore Laffage. Yllanesen epaiketan herri epaimahaiak hiru galdera pasatu zizkion epaileari Asun Casasola Laffageren amari galde ziezaion. Lehenengo biak ez zizkion egin epaileak, begirunezkoak iruditzen ez zitzaizkiolako. Hirugarrena honakoa zen: “Zure alaba oso ligoia al zen?”.
Ardotan blai, titiak ukitzen dizkieten nesken irudiak ere ohikoak bihurtu dira sanferminetan. Epaimahai horrek ea oso topless zalea den galdetuko zukeen seguruenik, baina Iruñeko kaleetan oraindik ere eztabaidatzen da errua norena den, edo kasurik onenean, ea neskak erruaren zein parte duen.
Hedabideetako erredakzioetara ere egin dute jausi toplessen eta ukituen argazkiek, eztabaida sortuz. Eztabaidarik ez da, edo gutxiago, albistea ukitu-eraso horien inguruan oinarritzen denean; aldiz, sare sozialetan eskandalua sortu du halako argazki bat erabiltzea uztailaren 7ko goizaldean bost gizonezkok egindako bortxaketaren albistea ilustratzeko.
Zer ikusirik dute bi gertakizunek elkarrekin ateratzeko? Edo iradokitzen ari da akaso sexu giro horretan gertatzen direla bortxaketak? Edo are larriagoa dena, toplessa egiten duenak bortxaketa arriskua duela?
Ongi-etorri bilkura handiei, lorpena dira, batez ere egunerokoa ahalduntzeko balio badute: festa giroa, etxeko lanak, anai-arreben desberdintasunak, telebista, lan mundua, gizonezkoen protagonismoa, gobernuen osaketa, boterea... Horietan elikatzen baita gizarte matxista, sexu erasoen oinarri eta ongarri sendoena. “Gora borroka feminista”, hori izan zen Iruñeko bilkurako oihu indartsuenetakoa.
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]
Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]