Erandiotik Zubietara


2016ko uztailaren 03an

Erandio. Euskal ekologismoaren historian nire jaiolekuak toki berezia du. Pilar Careagak, frankismoak izendatutako Bilboko alkatea, oihu eta protesta gogorrak entzun behar zituen Metalquimica enpresak eragindako gas isurtzeen kontra. 60ko hamarkadaren garai itogarri hartan Gasa kanpora! zen lelo nagusia Bilboko auzoan. Bilbok irentsitako herria baitzen. Espainiako poliziak Josu Murueta eta Anton Fernandez berunezko balekin erail zituen gasaren aurkako mobilizazio batean. Bataio ekologista odoltsua izan zen orduko hura gero.

30 urte geroago, Erandio aukeratu zuten Zabalgarbi ezartzeko, Bizkaiko errauskailuaren proiektua; Sakoniko ibarran, industria gune kutsatu batean. Orduko EAJko alkatea ados zegoen, lanpostuak behar zirela eta, Euskal Herriko langabetuen tasa altuen zeukan udalerria baitzen. Aldiz, erandiotarren memorian gasaren urteek bizirik zirauten eta ezetz borobila eman zioten Zabalgarbiri. Azkenean, Bizkaiko Aldundiak deitutako nazioarteko aditu talde batek leku aproposagoa aukeratu zuen: Bilboko Artigas zabortegiaren ondoan, Alonsotegi udalerrian gain-gainean. Hor hamar urte bete berri ditu, istorio toxiko askorekin. 

Zubieta: Ez da leku toxikoa… Oraindik ez behintzat. Kontrakoa. Bertara bizitzera joan berri da asko maite dudan pertsona bat, eta nago Gipuzkoako paraje ederrenetariko bat aukeratu duela. Lasarte-Oria eta Usurbilgo hiriguneen arteko auzune hau, pasealeku eta gozamenerako zonalde berdea baino ez da momentuz, Oria ibaiaren ibarrean. Baina berak badaki Andatza mendiaren magalean, zulo arriskutsu bat eginda dagoela. Eta bertan, erdi ezkutaturik Gipuzkoako erraustegia ezarri nahi dutela.

Nortzuk eta nola erabaki dute Zubieta dela gune toxikoa izateko leku egokia? Odon Elorzari galdetu. Donostiako alkatea izanik, Gipuzkoako Zergarbi proiekturako (Bizkaikoa Zabalgarbi da, bitxia ezta?) leku bat bilatu behar zen eta Gipuzkoako herri askotatik pasa eta gero, Donostiako muturrean dauden lursail horietan jartzea erabaki zuten. Bizkaiko kasuan bezala, mendian gora, lekutan. Baina bertara egunero kamioi pila joan beharko dute, orain Meruelora (Cantabria) joaten direnak. Zergatik ez doaz Bilboko erraustegira? Garestiagoa ote? Iosu Madariagari galdetu beharko diogu. Joan den hilabetean Ingurumen Inpaktu Txosten faboragarria sinatu baitu Eusko Jaurlaritzaren arduraduna den aldetik. Duela urte gutxi, El Correon, Zabalgarbiko arduraduna zenean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan erraustegi batekin nahikoa zela zioen. 

Zergatik orain, beste bat Zubietan?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude