Euskal kortsarioen uhartea

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2016ko urtarrilaren 31
Pilier uhartearen airetiko argazkia. Lur zati txikiak biztanle gutxi izan du historian zehar: monje zistertarrak bizi izan ziren laburki XII. mendean; 1996an itsasargia erabat automatizatu baino lehen, farozainen bizileku izan zen; eta tartean, euskal kor
Pilier uhartearen airetiko argazkia. Lur zati txikiak biztanle gutxi izan du historian zehar: monje zistertarrak bizi izan ziren laburki XII. mendean; 1996an itsasargia erabat automatizatu baino lehen, farozainen bizileku izan zen; eta tartean, euskal kortsarioek erabili zuten kokagune estrategiko gisa.Survol de France

Pilier uhartea (Frantzia), 1172. Buzayko abadiako monjeek beste abadia bat eraikitzea erabaki zuten Loira ibaiaren estuarioko lau hektareako lur zatitxoan. Irla txiki eta bakartuak zistertarrek bilatzen zituzten soiltasuna eta austeritatea eskaintzen zituen. Baina nonbait, Pilierrek zorrotzegi betetzen zituen printzipio horiek, baita zistertarrentzat ere, eta 33 urte geroago Nourmoutier izeneko beste uharte batera aldatzea erabaki zuten, handiagoa eta abegitsuagoa baitzen hura. Horrenbestez irla hutsik geratu zen, hainbat mende geroago euskal kortsarioak iritsi ziren arte.

Pilier uharteko kortsarioen berri zaharrenek 1545eko data dute, eta 1693. urtean egotzi zituzten betiko. Beraz, hainbat kortsario belaunaldik hartu zuen babesa bertan, eta gehienak gipuzkoarrak ziren. Gotorlekua eta talaia eraiki zituzten eta, handik, Loira ibaitik itsaso zabalera irten nahi zuten ontziak behatzen zituzten. Frantziako koroak hainbat espedizio bidali zituen uhartea garbitzeko asmoz, baina kortsarioen gotorlekua menderaezina izan zen mende eta erdian.

Zingo edo kalatu txikiko ontziak nahiago zituzten, hondarpez jositako Frantziako kostalde atlantikoan erabilgarriagoak zirelako. Gehienez ere 80-100 bat kidek osatzen zuten eskifaia eta 8-10 kanoi izaten zituzten. Maiz arraunontziak erabiltzen zituzten, hondartzetan lehorreratzeko eta ibaietan gora joateko aukera ematen zielako. Gainera, ontzi txikiagoak merkeagoak ziren.

Ez zuten uretan denbora asko igarotzen, janaria, bolbora eta gainerako horniduretan aurrezteko. Eta normalean bakarka nabigatzen zuten, edo gehienez ere binaka. Horrela, harrapakina lortuz gero, inbertsioa azkarrago berreskuratzen zuten eta gutxiagoren artean banatu behar zuten.

Émile Gabori (1872-1954) historialari frantziarrak honela deskribatu zuen Pilierko euskal kortsarioen jarduera-eremua: “Bretainiako kostaldean, Poitoun jardun ohi zuten. Loiran gora askotan joan ziren, eta bidean aurkitzen zuten orori erasotzen zioten. Egunero lortzen zuten harrapakinen bat. Morhibaneko sarrerari eta Brestekoari erasotzen zieten, eta Noirmoutier suntsitu zuten. Pilierren ezkutatzen ziren, Nourmoutierretik gertu, eta behatokia eraiki zuten bertan. (...) XVII. mendearen amaiera arte ez zen lortu haiek egoztea”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Euskaldunak eta itsasoa

Euskaldunak eta itsasoa kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-15 | Axier Lopez
Elkanori buruzko telesaila egingo dute, Espainiako Armadako historialarien gidoiarekin

Elkano eta Magallanesen mundu birari buruzko fikziozko telesail bat grabatzen hasiko dira urte amaieran, EFE agentziak zabaldu duenez. "Primus" izena izango du, sei atalez osatutakoa. Ekoizleak TVE-rekin harremanetan daude proiektua babesteko.


2019-02-07 | Axier Lopez
Kokaina garraiatzeagatik ikertua den Espainiako Armadaren Elcano itsasontzia Getarian izango da uztailean

Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Espainiako Itsas Armadaren ikurra Getarian eta Getxon izango da uztailean. Elcano Itsasontzia ezaguna da Espainiaren eta Espainiako Armadaren aldeko apologia egiteaz gain, 2014an 127 kilo kokaina atzeman zizkiotelako mastetan ezkutatuta. Espainiako Justizia militarrak aste honetan kasua ikertzen jarraitzea erabaki du.


2019-01-30 | Axier Lopez
Espainiako Armadak Elkano omenduko du Madrilen estatua bat jarriz

Orain 500 urte Espainiako inperioaren zerbitzura egindako “merituengatik” Elkanoren omenez estatu bat eraikiko du Espainiako Defentsa Ministerioak Madrilen. Proiektuaren gastuak, hala ere, herritarren diru ekarpenekin bete nahi dituzte, Diario Vascok jaso duenez.


ARGIA aldizkariari eskutitza, Elkanoren harira

Pasa den uztaileko 2.609.zenbakian argitaratutako alean Axier Lopezek idatzitako Juan Sebastian Elkanoren Mundu Biraren V.Mendeurrena; Zer dugu ospatzeko, zer dute ezkutatzekoerreportaje zoragarriari gure esker ona adierazteko asmoarekin idatzi dugu eskutitz hau.


2018-12-14 | Axier Lopez
"Elkanoren balentria ikaragarria" ezagutzera eman nahi duen fundazio publikoa aurkeztu dute

Ostegunean aurkeztu dute Donostiako San Telmo museoan Elkano Fundazioa, “Elkano: Euskadi around the world, again" lelopean. Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren harira egingo diren ekimen eta ospakizunak kudeatzea izango du helburu. Horretarako Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia, Urola Kostako Elkartea eta Getariako Udalaren sustengo politiko eta ekonomikoa jaso du Fundazioak.


2018-11-23 | Jon Maia
Apaizac obeto
MULTIMEDIA - dokumentala

Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak Apaizac Obeto espedizioaren bidez, ahalegin berezia egin zuen itsasoaren historiako pasarterik harrigarrienetako bat ezagutzera emateko : XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Historia honek du abiapuntu, Quebec edo Kanada izan aurretik, lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta "Mundu Berriaren"... [+]


Lezo Urreiztietak egin ez zuena

Santurtzi, 1907ko urriaren 16a. Lezo Urreiztieta Rekalde kontrabandista, mugalaria eta Jagi-Jagi nahiz ELAko kidea jaio zen. Txikitatik, aitaren itsasontzia izan zuen eskola eta hamar urte betetzerako kontrabandoan ari zen. 1981ean hil zen Baionan eta bere bizitzan egindakoak sinestezinak dira, literalki.


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


2018-08-24 | Info 7 irratia
"Euskalduna izanagatik ere, Elkano munduan zehar egin ziren sarraskien parte izan zen"

Lekeition dago egunotan Elkanoren Nao Victoriaren erreplika, baina guztiek ez dute begi onez ikusi bere lehorreratzea. Herritar talde batek protesta egin zuen asteartean barkuaren alboan “kolonialistei” omenaldirik ez zaiela egin behar aldarrikatzeko. Protesta horren zergatiaz gehiago jakiteko Gaizka Likona lekeitiarra elkarrizketatu dugu gaur, Karelean.


2018-08-22 | ARGIA
Elkanoren itsasontzia porturatzea kritikatu dute Lekeition, inperialismoaren aurkako mezuekin

Hamarnaka lagun elkartu dira astearte honetan Lekeition, Elkanok erabilitako Nao Victoriaren erreplika herrira iristearekin bat eginez, protesta egiteko. “Kolonialistei” omenaldirik ez egitearen aldeko oihuak egin dituzte eta esan dute Elkanoren mendeurrenean ospatzeko ezer ez dagoela.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude