Paranoia xenofoboa, politika murriztaileentzako aitzakia

David Julia Etxabe
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parisko atentatuen moduko gertaeren aurrean, zergatik daude musulmanak kasik derrigortuta Estatu Islamikoa ez dela euren ordezkari argitu behar izatera, baina esaterako eraso xenofobo ugarien aurrean zuri europarrek ez dute etengabe argitu behar erasoak ez dituztela ordezkatzen? Zergatik baliatzen dira atentatu hauek migrazio politika are gogorragoa eskatzeko eta errefuxiatuen etorreraren inguruan beldurra zabaltzeko, atentatugileak europarrak baziren? Zergatik, sakoneko arazoei heldu beharrean, erabaki populista xenofoboak astintzen dituzte agintariek? Esaterako, “gorrotoa zabaltzen duten” meskitak ixtea, Manuel Valls Frantziako lehen ministroaren hitzetan.

Hain zuzen, halako gertaera lazgarriak aitzakia interesatu ere badirelako, xenofobiaren izua harrotuz kontrolaren eta askatasun murrizketaren politiketan sakontzeko – 30 egunez botere osoa ematen dion artikulua indarrean sartu nahi du François Hollande presidenteak–.

Txanponaren beste aldea

Siria, Irak eta Afganistango 24 errefuxiatu izan dituzte etxean, pasa den uztailetik, Alemaniako Dirk Voltz eta haren bikotekideak. Beldurraren mezua ahotan dutenen aurrean, errefuxiatu hauekin bizitako esperientzia aberasgarri eta baikorra kontatu du Voltzek sare sozialetan, eta lau haizetara zabaldu da bere idatzia. Hainbat hedabide, agintari eta taldek errepikatutako topiko arrazistei, herritarren artean zabaltzen saiatzen diren paranoia xenofoboari, eta Europaren ustezko musulmanizazio eta islamizazioaren izu funsgabeari esperientzia errealetik erantzun nahi izan die Voltzek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azaroaren 13ko atentatuak Parisen
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!