300 milioi euroko kalte-ordainak Parisko atentatuetako biktimentzat

  • Frantziako Gobernuak laguntza eta kalte-ordainetan kalkulatutako 300 milioi euroak Ekintza Terroristetako Biktimen Berme-funtsetik (FGTI) ordainduko ditu. Azaroaren 13ko atentatuetan 130 pertsona hil eta 300 zauritu zituzten.


2015eko abenduaren 18an - 09:55
Dagoeneko hildakoen familiei eman dizkiete 6,7 milioi euro biktimentzako berme-funtsetik.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Christiane Taubira Frantziako justizia ministroak Le Parisien egunkariari eskainitako elkarrizketan azaldu du litekeena dela zifra horretara heltzea familia eta zuzeneko kaltetuentzako kalte-ordainak. Taubirak gaineratu du dagoeneko hildakoen familiei eman dizkietela 6,7 milioi euro biktimentzako berme-funtsetik, eta 771.000 euro gastatu dituztela zauritu eta familiakoen garraioan eta hauei ostatu ematen.

Biktimek, euren nazionalitatea kontuan izan gabe, hamar urteko epea dute kalte-ordainak eskatzeko. Hauek, kalte fisiko eta materialak hartzen dituzte barne. Biktimentzako berme-funtsak bere webgunean zehazten ditu eskaria egiteko baldintzak. Kaltetuak “gerrako biktima zibiltzat” hartuko dira. Justizia ministroak azaldu du atentatuen egunetik azaroaren bukaera arte 11.000 dei jaso zituztela.


Eguneraketa berriak daude