"Biktimen manipulazio politikoa faktore oso kaltegarria da"

  • Gatazketako biktimen gaietan aditua da. 30 urte daramatza lan horretan. Gleencree ekimenaren sustatzailea da: “Hazia erein da. ETAren, GALen edo torturaren biktimek zerbait salatu badute, biktimen politizazioa eta erabilpena izan da”. Iraganeko Gesto por la paz, Elkarri edo Lokarri bezalako ekimenen hutsunea nabari du gaur egun: “Dinamika berriak behar ditugu, gizarte-espresio berriak izateko”. Gatazkaren konponbidean irtenbide politikoa beharrezkotzat jotzen du, “bortxari, terrorismoari, gatazka armatuari amaiera emateko. Nahi duzun bezala deitu, ez dut lengoaia erabiltzen ezer legitimatzeko”.


2015eko urriaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zein parametrotan kokatzen duzu euskal gatazkaren izaera? Zein dira ezaugarriak?

Hainbat planotan kokatzen dut. Bat, nazio izaera dela eta, identitatearen planoan. Bi, gatazka politikoa da. Eta bortitza. Ezaugarri bat: gatazkaren inguruko lengoaia polarizazioaren menpe dago. Nik “gatazka” dagoela esaten badut, ETAren jarduera legitimatzen ari naizela dio beste batek. “Terrorismoa” esaten badut, beste batek ETAz ari naizela, baina ez estatu terrorismoaz. Termino bat erabiltzeak determinazio politikoa dauka, leku batean edo bestean jartzen zaitu. Areago, galarazten dizu horretaz hitz egitea, gai hau nola deitzen dugun definitzea.

Uneon, gatazkaren egoera edo “bake prozesua” atipikoa da. Nazioarteko gatazka armatuak aztertzea besterik ez dago. Adibidez, El Salvadorrekoa. Han berdinketa militarrak gatazka blokeora eraman du, baina irtenbide politiko bat bilatu dute. Guatemalan berriz, ez zegon berdinketarik gerrilla garaituta zegoelako. Estatuak garaipen politikoa nahi zuen, prozesua apurtu zen eta konpondu gabe geratu da.

Euskal Herrian derrota militarra bistako da. Estatuak egoera kontrolatuta dauka. Hala ere, ETAren biolentzia bukatzeko izan diren faktoreak ondo aztertu beharko lirateke. Ez dago bakarra: batetik, biolentziaren zentzugabekeria, gizartearen nekea eta irtenbiderik eza daude. Eta aldi berean, bestelako irtenbideak bilatu ordez, Estatuaren aldetik proposamen autoritarioenak gailendu dira.

Zuri zein aspektu interesatzen zaizu gehien gatazka armatuari amaiera emateko unean?

Amaierara eraman dezaketen zirkunstantziak baino, niretzat funtsezkoa da zehaztea prozesuaren legitimotasunean nork irabazten edo nork galtzen duen gehien, biolentziak gizartearen baitan eragin duena sakon aztertzea. Hau da, nola ehuntzen dugun apurtu den gizarte sarea, hainbat biolentzia motak joa izan dena. Horretan nazioarteko esperientziak badu zer erakutsia. Erabili diren bitartekoak, hartu dituzten erronkak, nahiz eta gurea ezberdina izan, beste gatazkak ispiluak dira gure gatazkari buruz ikasteko.

Nola definitzen duzu gatazkak eragindako biktima?

Biktimaren definizioa ez da asmatu behar. Giza Eskubideen Nazioarteko Itunean dago. Sufrimendu larriak jasan dituen pertsona da biktima. Horretan sartzen dira giza eskubideen biolazioak, baita abusuak ere. Sarritan estatuetako agenteek soilik eginak kontsideratuak izan dira, baina ikuspegi hori gehiago zabaldu behar da. Biktima giza biolazioarekin lotzen dut, gatazka batean beste sufrimenduak ere badaudelako, giza biolazioak ez direnak, eta horiek ezberdindu behar dira. Indarkeria mota oro ez da nahasi behar, denaren nahasketak azkenean erabilia izaten baita politikoki, ondorioei aurre ez egiteko, gertaerak eta ekintzak ez desberdintzeko. Alegia, batzuk torturaren biktimak dira, beste batzuk mehatxuen biktimak, bestetzuk hilketen biktimak, desagertutakoen kasuak ere badaude.

Gurean nola ikusten duzu biktimen kasua?

Biktimen kasuan eboluzio bat eman da azken 20 urteetan. Urte horien aurretik, ETAren biktimek ez zuten ezagutzarik –euskal instituzioen aldetik, adibidez–, terrorismoaren biktimaren legea sortu zen arte. 1990eko hamarkadan hasi zen hori aldatzen, bai legalki bai sozialki. Defizit historikoa izan da: biktima isolatua zen, euren egoera are latzagoa izaki. Paradoxikoki, torturaren biktimek, Batallón Vasco Español edo GALen biktimek errekonozimendu handiagoa izan zuten  herrietan, baina era berean, instituzioen errekonozimendurik gabe. Harrez gero, aurreratuz joan da. Halaber, Estatuaren aparatuen biktimen errekonozimendua hasi da, manifestazioetan hildakoak, poliziak hilak eta torturatuak.

Torturaren praktikak ukatuak izan dira, giza biolazioaren ezagutza etsaiari ura ematea balitz bezala. Pertsonen logika, logika politiko bortitz horren barruan erori da, giza eskubideen kulturaz arduratu beharrean. Hori, orain, hemen zatika egiten ari da. Beste herrialde batzuetan aldiz, trantsizio politiko baten terminoetan egin da. Aldaketa bat eman denean, diktadura erori edota gatazka armatua amaitu ondoren, hasi dira politika batzuk indarrean jartzen: egiaren komisioa eta erreparaziorako komisioa sortu dituzte, besteak beste. Hemen, tamalez, dena hasi zen modu zatituan, kasu batzuk kontuan hartuz eta beste batzuk ukatuz, modu partzialean, biktimen izaera eta beren identitate politikoa nahasten. Ondorioz, batzuei espazio sozial handiagoa eman zaie, ez sufritu duten biolazio motaren arabera, identitate politikoaren arabera baizik. Aldiz, beste batzuek hitz egitea zilegi ote duten zalantzan jarri da. Euskal kasuan manipulazio politikoa faktore oso kaltegarria da. Alternatiba politikoak eraikitzeko biktimen aldeko diskurtsoak izan dira. Glencree ekimenean, ETAren, GALen edo torturatuen biktimek zerbait salatu bazuten hori izan zen, biktimen politizazioa eta erabilpena.  

Nola eraiki 50 urteko biolentziaren biktimen ondorengo gizartea, kontuan hartuta, frankismo garaia eta haren ondorengo garaia bizi izan ditugula.

Zaila da eraikitzen, gizarte jarrerak deskonstruitu egin behar direlako. Herritarrek gertatuari buruzko aurreiritziak eraiki dituzte. Izan ere, diskutitu da zer den legitimoa eta zer ez. Biktima mota bati kategoria bat eman zaio, ez sufritu duenaren funtzioan, bere ideologiaren arabera baizik. Halaber, garai demokratiko batean gaudelako ezin izan da torturaz hitz egin, demokrazian torturatzen ez delakoan, eta biktima horri ez zaio torturatua izan dela errekonozitu. Horiek aurreiritzi sorta itzela sorrarazi dute gizartean. Eta onartezinak dira. Gure lanean egitateak agertu behar ditugu, gertaeren azterketa, biolentzia sufritu dutenengan enfasia jartzen duena, pairatutako biolentziaren injustizian oinarrituta, modu independentean. Diktaduraren kasuan patroia sistematikoa da, eskubide masiboen urraketa izaten da, adierazpen askatasuna galarazten da. Demokrazia garaian, eskubide horiek ezagutuak badira ere –ez dira biolazio sistematikoaren patroiak, diktaduran bezala–, horrek ez du esan nahi demokrazian bizi garelako ez dela torturatzen. Silogismo horrek fabore eskasa egin dio giza eskubideen lanari eta biktimen errekonozimenduari.

Eztabaida beste nonbait jarri behar da. Giza eskubideen urraketa ez da erregimen politikoaren legitimitatearen edo balorazioa egiten duenaren araberakoa, demokrazia dagoen edo ez dagoen auzitan jartzen duena. Horrela eginez gero, balorazioa behin betikoa da, eta bien bitartean, biktimen eskubideak bahitzen dira eta arazoari aurre ekiteko egin beharreko politika egin ordez, biktimen sufrimendua erabiltzen da. Tamalez, hori eztabaida politikoaren partea da. Haatik, oinarrizko kontsentsua lortu behar da biktimen errekonozimenduan. Hau da, oinarrizko kontsentsua lortu den giza eskubideen biolazio kasuetan dokumentazioa ongi landu behar dugu. Hori da minimoa. Gatazkan inplikatuak ez badira gutxieneko puntuetan ados jartzen, ez da inoiz biktimen memoria inkluiente bat izango.

ETAk behin betiko su-etena iragarri zuen aspaldi. Nola eragin du egoera berriak biktimen ezagutzan?

Gizarte giroa hobetu da. Su-etenak lagundu du baldintza mugatuetan eta isiltasunean egiten ziren ekimenak agertarazten. Adibidez, Glencree ekimenaren esperientzia ez zen antolatu kontatua izateko, lan egiten genuen taldeetan bizitzeko baino ez zen sortu. 4-5 urteetan egin genituen topaketa horiek, hasteko, bildutakoen artean giro ziur eta egonkorra lortzerik ba ote zegoen esploratzeko. Biktima ezberdinak elkarri entzuteko gauza ote ziren jakiteko, elkarrekiko errekonozimendua aitortzea ba ote zegoen ikusteko. Sufrimendua balioztatzeko espazio sozialak behar ditugu. Sufrimenduaren kausa politiko-soziala da, baina ez da sozialki eta politikoki balioztatua norbaitek errekonozitzen duen arte. Kasu batzuetan auzokoek errekonozitzen dute eta besteetan instituzioek, ordezkaritza politikoa dutenek, alegia. Errekonozimendu hori oso inportantea da, sufritu duenari legitimitate marko bat ematen diolako. Bestela ezkutatzen da, ez du izate sozialik, nahiz eta euren kausa politiko-soziala izan.

Glencree ekitaldiak oso potenteak  izan ziren, baina beti “ez kontatzeko dinamikaren barruan”  eginak. Biktimek “hau ez dugu kontatuko”, esan zuten hasieran. ETAren su-eten definitiboa eman zenean, “hau kontatuko dugu. Guk egin dugunak ikasgaia izan behar du beste batzuentzat” esan zuten. Eszenatoki politikoa aldatu gabe ezin izango genukeen esperientzia ezagutzera eman. 3. Gleencree egin zenean, hirugarren taldea errazago iritsi zen akordioetara aurreko bietan baino, gizarte giroa hobeagoa zelako.

Hazia erein da.

Bai. Kontua da hazia denengana iristea, metaforikoki esanda, haziak jendea eraldatu behar du. Hazi horrek potentzialtasun itzela dauka, bizi indarra, baina faktorea askoren menpe dago. Orain norbaitek behar du ureztatu, jorratu eta zaindu. Osterantzean, esperientzia ona, polita eta egokia izango da, baina hazi-banku batean geratuko da, bertatik atera gabe.

Exageratu gabe, Glencree ekimenak errealitatea azaldu du, eszenatoki posible bat agertu du eta esperientzia berriak generatu, eta ez da soilik eragin esparru politikoaren alde batean. Sektore zurrun batzuk kuestionatu ditu, hainbat biktima euren burua ispiluan begiratzera deitu du, diskurtso eraiki bati eragiten dio orain. Baina, kontuz, biktimen elkarte guztiek badute legitimotasun osoa izateko, baita biktimen artatzea beren modura egiteko ere.

Zein izan behar du biktimen rolak?

Biktimen rolak euren aldeko justizia eta erreparazio eskaerekin batera joan behar du, gertatua eta sufritua berriz gerta ez dadin, gatazkaren eraldatzeko edo biolentzia gainditzeko edozein prozesuan izan ohi den bezala. Horiek horrela, biktima izateagatik arrazoi politikoa izan behar dutela? Ez. Hor planoen nahasketa izan da. Kontuz, torturaren biktima izateak ez dizu legitimotasuna ematen gatazkaren irtenbidea independentzia dela esateko, eta ETAren biktima izateak Espainia zatitu ezina dela esateko ere ez, edo hori kuestionatzen duen inor terrorista dela esateko. Plano ezberdinak daude eta ezin dira nahastu.

Politikariek biktimak erabiltzen al dituzte?

Noski. Biktimen erabilpen politiko azkarra eta maltzurra izan da, sufrimenduaren erabilera politikoa egon da. Gizartearen polarizazioa eragitea arazoari buruzko kontrola irabazi ahal izateko jokabideak oso okerrak izan dira. Hau da, “zu nirekin ez bazaude, nire kontra zaude” delakoa. Bestelako jarrera baldin baduzu, hemen ez dago ortzadarrik, beltza edo zuri dago. Alde batean zaude edo bestean. Oso hesi altuak altxatu ditugu eta orain horiek bota beharra daukagu.

Biktimei bizkarra eman izana leporatu zaio ezker abertzaleari. Ez al zaio beste inori baino gehiago eskatzen biktimen errekonozimenduan?

Baliteke. Baina neurri batean normala da. Sufrimenduaren errekonozimendua beharrezkoa da, eta autokritika ere bai. Hori osasungarria da ezker abertzalearentzat eta denontzat. Baina, autokritika ez da jaurtitzeko arma legez erabili behar. Nik enfasia jartzen dut giza biolazioen eskubideen errekonozimenduan, eta hori eskatu behar zaie ETAren biktimekiko sentsibilitaterik ez dutenei, torturatuei bizkarra eman diotenei, Estatuaren aparatuaz baliatu direnei, GALen arduradunei. Izan ere, horien kasuetan errekonozimenduak ezberdinak dira, eta nik ez ditut denak berdindu nahi, baina denek behar dute errekonozimendua, hori beharrezkoa eta osasungarria da. Arazoa da, bakoitzak errekonozimendu hori agertzea ahultasun bat bezala ikusten duela, eta ez indar moral gisan. Nire gomendioa eragile guztientzat hau izaten da: indar morala landu behar dugu, baina ez besteari arma bezala jaurtitzeko, autokritika egiteko baizik.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Eguneraketa berriak daude