Euskal Herrian gizarte ekonomiak ibilbide luzea eta esanguratsua du. Jakina da gurean lankidetza ekonomikorako ekimenak ugariak direla ekoizpen eta banaketa eremuan. Zorionez, ezagutzaren arlora ere iristen ari da elkarrekin loturak ehuntzeko oldea. Izan ere, urriaren 15ean eta 16an EHUren Gipuzkoako Campusean Euskal Herriko Unibertsitateen arteko lehen kongresu kooperatiboa garatuko da. Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean goiburua duen topaketak gizarte ekonomian diharduten adituak, irakasleak, eragileak eta interesdunak batuko ditu bestelako ekonomia eraikitzeko estrategien eta ekimenen inguruan hausnartu eta oinarriak ipintzeko.
Aspalditik bistaratzen ari garen globalizazioaren ajeak sendaezinak dira. Beroketa globala, genero desberdintasunak, desberdintasun sozialak eta giza bazterkeria hedatzen ari dira nonahi. Ekonomiaren egungo eredu liberalak, muturreko lehia eta merkatu-zaletasuna dakarrena, bistako mugak ditu jende arruntaren beharrei erantzuteko. Europan nozitzen ari garen krisiak erakusten du gaurko ekonomia garapenaren paradigmaren ezintasuna jendearen eta planetaren bidezko etorkizuna bermatzeko. Paradigma ekonomikoaren aldaketaren beharra gero eta ozenago entzuten da, baita arlo akademikoan ere. Ekonomian baloreak berreskuratzea ezinbestekoa da etorkizun iraunkorra eta justiziazkoa nahi badugu.
Ekonomian etika berreskuratzeko konpromisoa duten aktore eta jende ugari dago eta horren isla da gizarte ekonomia. Arazoak arazo, batez ere, kooperatibak ditugu ezagun zeregin horretan, baina fundazioak, entitate solidarioak, insertzio sozialerako erakundeak eta bestelako erakunde sozialak mozkinez besteko helburuak nabarmentzen dituzte beren jardueretan. Merkatu globala eta malguaren garaian irauteko, beharrezkoa duten errentagarritasunaren logika eta bokazio soziala uztartzean datza gizarte ekonomiako erakundeentzat bere erronka nagusia.
Kongresuko eztabaida eta aztergai nagusia oreka horri nola heldu izango da, hots, egungo kapitalismo globalak dituen mugak aintzat hartuta gizarte ekonomiaren espazio propioa eraikitzeko bidea nola urratu, bestelako ekonomia sortze bidean. Perspektiba anitzetik proposatzen da hausnarketa hori gauzatzea. Ondoko gaien inguruan mamituko da topaketa. Ekonomiaren eta gizarte ekonomiaren arteko erlazioaren ildotik, pertsona gunea izanik, bestelako ekonomia gauzatzeko oinarriak aztertuko dira, eta halaber, krisiak printzipio kooperatiboetan duen eragina.
Beste atal batean gizarte ekonomiak politika publikoetan duen presentzia analizatzeko aukera izango da. Merkatua, arlo publikoa eta gizarte ekonomiaren arteko loturetatik abiatuta ekonomia eta gizartea eraldatzeko bidean, publikoaren eta sozialaren zeregina eta posizioa argitzea premiazkoa da. Gizarte ekonomian berrikuntzak duen esanahia ere aztergai izango da. Jakina, berrikuntza sozialaren bidea hobesten da, zentzu komunitario batez hornitu eta perspektiba sozialaren garrantzia berrikuntza prozesuetan ere txertatzen dela azpimarratuko da hemen. Gainera, enpresa sektoreen eta entitateen nazioartekotze prozesuan interkooperazioak duen garrantzia ere jomuga analitikoan izango da. Finean, gizarte ekonomiaren inguruko hausnarketa ekonomiaren trantsizioa irudikatzeko tresna gehigarria da, etorkizuneko gizartea eta ekonomia eraikitzeko ezinbesteko hazia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.