Txikitik eragiten dabiltzanak elkar ezagutzen Arrasaten

Argia Egun Txikiaren aurkezpenean, ondorengo solasaldian parte hartu zuten euskalgintzako hainbat eragile: AED, Txatxilipurdi, Arrasateko Gaztetxea, AEK, Emun eta Arrasateko EHE.
Argia Egun Txikiaren aurkezpenean, ondorengo solasaldian parte hartu zuten euskalgintzako hainbat eragile: AED, Txatxilipurdi, Arrasateko Gaztetxea, AEK, Emun eta Arrasateko EHE.Axier Lopez

Oñatin irailaren 20an ospatuko den Argia Egunaren atarian, Arrasateko EHEren eta Argiaren elkarlanaren bidez, Argia Egun Txikia ospatu da irailaren 11n. Hausnarketarako, jokorako eta jairako aukera izan da Arrasaten. Besteak beste, herrigintzako hainbat taldek bizi duten egoera konpartitzeko baliatu dute Argia Egun Txikia.  

Eguna elkarteen arteko solasaldiarekin hasi zuten. Herrigintzaz eta antolaketaz: nola daramatzagu gure etxeak? gaia zuten berbagai. Herri mugimenduari dagokionez, herri oso aktiboa da Arrasate, eta hori horrela, besteen artean, elkarte hauetako kideek hartu zuten parte solasaldian: AED, Txatxilipurdi, Arrasateko Gaztetxea, AEK, Emun, Arrasateko EHE eta Argia. Bakoitzak bere etxean gauzak zelan zeuden azaldu zuen, eta gaur egun zer-nolako erronkak dituzten ere kontatu zuten. Elkartrukatze saioa aberatsa izan zen: Elkarrengandik ikasi, hausnartu, eta hemendik aurrera elkarrekin bestelako saio edo ekitaldiak antolatzeko abiapuntua izan daiteke.

Solasaldiaren ostean, Arrasate inguruan tradizioa duen Doke jokoan jolastu zuten, eta bertoko produktuekin egindako pintxo-jana izan zuten bazkaritarako. Arratsalde-iluntzean Imanol Epeldek Etxepare Rap kontzertua eskaini zuen, hip-hop-a eta euskal literaturaren historia uztartuz. Arrasateko lau gazte ere igo ziren Jai Zaleko oholtzara, bertsioak jotzera. Eguna amaitzeko, DJ Elvisek doinu dantzagarriak ekarri zituen Argia Egun Txikira.

Argiako kideak Arrasatera proiektuaren berri ematera joan zirenean sortu zen elkarlanerako aukera. “Argiaren filosofia gure antzekoa da zentzu batean, herrigintzan lan egiten duten eragileekin lan egiteko gogoa konpartitzen dugu”, azaldu du EHEko Mikel Makazagak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Eguneraketa berriak daude