Argia Eguna: Txikitik eragiten Gasteizen

  • Argia Eguna egin dugu Gasteizen. Jaiaren laugarren edizioa izan da 2014an berreskuratu genuenetik, eta hiriburu batera gatozen lehen aldia, aurrekoetan Usurbil, Oñati eta Ondarroan izan eta gero. Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian hasi da festa, arratsaldean Gaztetxera joan gara musikaz gozatzeko.


2017ko urriaren 07an - 13:58
(Argazkia: Dani Blanco)

Ibilbide gidatuek eman diote hasiera jaiari, Landatxoko kiroldegian geroko jairako dena atontzen genuen bitartean. Oroimen historikoarekin bat egitera joan dira batzuk Zaramaga auzora, OroiTourren eskutik. Beste batzuk, berriz, Gasteizko Euskararen Ibilbidea ezagutzera, Alde Zaharrean bertan.

Jolas hezitzaileak, Nendo Dango tailerra eta Argia zaleen topaketa izan dira ondoren, behin Landatxora itzulitakoan. Topaketan, duela hamar hilabete ezagutarazi genuen ARGIAren harpidetza eredu berriari buruzko iritziak jaso ditugu zuzenean han bildutakoen ahotik, eta esku artean ditugun proiektuen berri eman diegu.

Produktu ekologiko eta hurbilekoekin egin dugu bazkaria, Gasteizko eran; alegia, 15:30ak aldera hasita. Bazkalosteko ekitaldiak amaituta –Mirari Martiarenaren umorezko monologo arrakastatsua eta nortasun agiri arrotzen jaurtiketa– Landatxotik Gaztetxera joan gara, 19:00etatik aurrera Jon Basagurenen eta Txalainak bikotearen kontzertuez gozatu eta egunari amaiera ematera. Tartean, azken hilabeteotan saldutako errifaren zozketa ere egin dugu, 1.412 zenbakiak eraman du saria.

ARGIAK eskerrak eman nahi dizkio jaia antolatzen lagundu diguten Gasteizko banako eta talde guztiei, baita beren ekarpenaz prioiektu hau sustatzen duten Argia jende guztiei ere. 

 Hemen aurkitu daiteke Argia Egunarekin lotutako informazio guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Eguneraketa berriak daude