Su tresnak gorde nahi dituzte piromanoek

  • Bonberenea gaztetxearen etorkizuna kolokan dago zazpi urteren ondoren. Makroproiektu urbanistiko batek mapatik ezabatu zuen Tolosako kultur faktoria eta plana atzera bota badute ere, bertako gazteek ez dute jaso oraindik egin dituzten eskakizunen erabateko erantzunik erakunde publikoetatik. Etxearen etorkizuna bermatu nahi dute urbanistikoki eta juridikoki.

Javier Arrizibita, Natalia Garmendia, Fermin Muguruza eta Juantxo Arakama, Bonbereneak antolatutako “Piromanoen deialdia” ekitaldian. Muguruza: “Amodioz defendatuko dugu Bonberenea, baina beharrezkoa bada, amorruz ere bai”.
Javier Arrizibita, Natalia Garmendia, Fermin Muguruza eta Juantxo Arakama, Bonbereneak antolatutako “Piromanoen deialdia” ekitaldian. Muguruza: “Amodioz defendatuko dugu Bonberenea, baina beharrezkoa bada, amorruz ere bai”.Josetxo Perez

2007an jarri zuten martxan Tolosako Bonberenea gaztetxearen Bonberenea Sutan kanpaina aldarrikatzailea. Gaztetxearen etorkizuna zalantzan ikusi zuten orduan bertako gazteek, eraikina dagoen auzoan 1.140 etxebizitza eraikitzeko makroproiektu urbanistikoa diseinatu baitzuen udalak. Proiektu horrek Tolosako San Esteban auzoaren izaera aldatu eta Bonberenea mapatik ezabatzen zuen. Ordutik aurrera, Bonbereneako kideek “piromano” izena jarri zioten beren buruari eta 10.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte mugimenduaren alde.

Hemezortzi urte beteko ditu abenduan Bonbereneak eta ezegonkortasun egoera salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte orain arte gaztetxeko piromanoek: kalejira erraldoia Tolosako erdiguneko kaleetatik, lau musika jaialdi eta hitzaldiak, besteak beste. Azken hauei ere “piromanoen deialdia” deitu izan diete eta ekainaren 12an egin dute azkena. Bertan, udal gobernu berriari etorkizunerako eskakizunak plazaratu dizkiote.

Gobernu aldaketa izan zen Tolosako udalean 2011n eta ordura arteko proiektua kolokan jarri zen. 2013an prozesu parte-hartzaile baten bitartez aurretik diseinatutako makro proiektuaren oso bestelako eraldaketa urbanistikoa hautatu zuten auzoko bizilagunek. Prozesu horretan Bonberenea eraikina mantentzea erabaki zuten. 

Maiatzeko udal hauteskundeetan, berriro ere, aldaketa egon da Tolosako udalean eta bizilagunen hautua errespeta dadila eskatu dute publikoki Bonbereneako kideek. Horrela, etxearen etorkizuna urbanistikoki eta juridikoki bermatzea nahi dute gaztetxeko partaideek, bere izaera eta etxearen kudeaketa independentea errespetatuz.

Azken lau urtetako balorazioa egiterakoan, ordea, ezin izan dute baikor agertu. Izan ere, etxearen etorkizuna oraindik ez dago bermatuta. Ez dute nahi Bonberenearen etorkizuna aldian aldiko gobernuaren menpe egotea eta erakunde publikoei dei egin diete beren aldarrikapenei behin betiko erantzuna emateko. 

Hala ere, azken legealdian aurrerapausoak egon direla aitortu dute: “Txalotu egiten dugu azken lau urteetan egon den gobernuak Bonberenea mapatik ezabatzen zuen plana atzera bota izana”, adierazi du Bonbereneako kide Juantxo Arakamak mugimenduaren izenean. Horrela laburbildu dute 2011tik orain artekoa: “Pausoak eman dira norabide egokian baina ez gara helmugara iritsi”. Bonberenea kantuaren estrofa bat moldatuz amaitu du aldarrikapena Arakamak: “Olatz entzun gure esana, asko eskatzea ez bada”.

EAJ alderdiko Olatz Peon da Tolosako alkate berria. Peonek Tolosaldeko Atariak eta 28 kanalak antolatutako hauteskundeetako debatean Bonbereneako kideen galdera erantzun zuen publikoki. 2011. urtera arte gobernuan izan zen taldean zegoen oraingo alkatea eta orduan, Bonberenea ez zutela mapatik ezabatu adierazi zuen, Bonbereneakoek esandakoa gezurtatuz. Horretaz gain, etorkizunean Bonberenea “auzoko plangintzan mantendu behar dela” erantzun zuen Peonek, “udalak zaindu eta lagundu egin behar du Bonberenea”. 

Piromano izateko hiru modu desberdin

Bonbereneako kide Juantxo Arakamak aurkeztu du azken piromanoen deialdia. Berarekin batera oholtza gainean izan dira Javier Arrizibita eta Natalia Garmendia tolosarrak eta Fermin Muguruza musikaria. Gaztetxearekin duten loturaren inguruan hausnartu dute hiru gonbidatuek.

Javier Arrizibita sukalde lanetan laguntzeko sartu zen lehen aldiz Bonbereneara, “lan asko egina zegoen ni hona sartu nintzenerako”. Gaur egun, bi haurren aita da eta semeetako batek Bonbereneako txarangan jotzen du. “Saxofoia ikasten hasi da eta Bonbereneara etortzen da beste gaztetxoekin batera ikasten jarraitzera”. Lasaitasuna ematen dio Arrizibitari bere semea Bonbereneara etortzeak, “beraientzat jolas-parke baten modukoa da hau”.

Humus taldeko abeslari Natalia Garmendiak Bonberenea martxan jarri aurreko egoera ekarri du gogora oraingo belaunaldientzat: “Nik ezagutu nuen Bonberenea gabeko Tolosa; Tolosa leku tristea zen orduan kulturalki eta musikalki”. Lanaren bitartez iritsi dela Bonberenea gaur egunera azpimarratu du Garmendiak, “hemen lana eta bihotza dago, baina batez ere lana”.

Humus bezalako taldeei Bonbereneak ematen dien babesa ez du ahaztu Garmendiak, “gauzak ongi eta modu profesionalizatu batean egiteko aukera dugu hemen”. Diskoak grabatzerakoan “proiektuaren kontrol guztia du taldeak Bonberenean, eta hori ez da toki guztietan gertatzen”, azaldu du. 

Fermin Muguruzak Bonberenearekin eta Tolosarekin duen lotura aspalditik dator. Tolosan euskaldundu zen Muguruza eta bere musika ibilbidean hainbat hitzordu izan ditu gaztetxean, lehen aldiz duela hamar urte jo baitzuen. “Hainbat kontzertu, kolaborazio eta grabaketa egin ditut hemen. Gainera, nire taldearekin jo dudan azken kontzertua Bonbereneako futbol zelaian izan da, Bonberenea Sutan jaialdian”. Bi urte pasa dira ordutik eta mehatxua oraindik hor dago. “Amodioz defendatuko dugu Bonberenea, baina beharrezkoa bada, amorruz ere bai” gaineratu du Irungo musikariak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Kantauri espazioa desalojatu dutela salatu du Jardun Koordinadorak

Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude