Aldaketaren motore: 4 indar eta 26 eserleku


2015eko ekainaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

IRUÑEKO aldaketaren espaloietan ez dago besterik: plazan, eskola atarian, kontsumo taldean, Alde Zaharreko egunean… poza dariola dabil Nafarroako gehiengo instituzional berria. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakari izango da, Joseba Asiron Iruñeko alkate eta Nafarroako udal garrantzitsu gehienak aldaketaren esku geratu dira. Baikorrenean ere, duela urtebete ez zegoen halako eszenatoki oparorik irudika zezakeen herritarrik.

“Txiripaz”, aipatzen da Ciudadanosi parlamentaria lortzeko falta izan zaizkion 250 botoei aipu eginez. Eta ez da arrazoirik falta, baina berdin litzateke “txiripaz” errejimenaren aldekoek 300 boto gehiago lortu izan balute eta 50 botok garaipena eman izan balie. Kontua da parra zirela blokeak eta pilotak alde batera egin duela.

Baina zorteaz gain, badira arrakasta hobeto azaltzen duten hainbat klabe ere. Seguruenik, horien artean  garrantzitsuena Ahal Dugu eta udaletako herri hautagaitzena da, hauek indar berri erabakigarriak ekarri dituztelako aldaketaren blokera. Beste batzuk ere badira: eskuinaren banaketa, kanpainan aldaketaren ideia era bateratuan saltzea, Geroa Baik kanpainaren zati handia Barkosengan oinarritu izana, Geroa Baik asko hobetu eta EH Bilduk bereari eutsi izana, Ahal Duguk Ezkerra (EB-Batzarre) irentsi ez izana…

Hori guztia mahaiaren gainean jarrita argi antzematen da “txiripa” gutxi dagoela hemen; areago, Nafarroan ematen ari den gizarte aldaketa da egoera berriaren oinarrian dagoena, aurreko hauteskundeetan ere apurka islatzen joan izan dena.

Eta orain zer? Alaitasunaren bor-borretik zuhurtziara egin du herritarrak. Jakitun da aurrera begira dagoen desafio gaitzaz, pluraltasuna elkarrekin kudeatzeko dagoen kultura eskasaz, NaBairen  desadostasunen zirko mediatikoa begien bistan da oraindik... Eta porrotarekiko izua agertzen da orduan: “Eta lortzen ez bada?”.

Horrexegatik, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren erantzukizuna egundokoa da. Itzela den bezala aldaketaren alde egiten duten mugimendu sozial eta herritarren erantzukizuna. Instituzio, alderdi eta mugimendu sozialen arteko komunikazio kanal zabal eta irekiak beharko dira esperimentuak iraun dezan, egongo diren  adostasun, desadostasun eta gatazkak behar bezala blindatu eta bideratzeko.

Gaur egun inoiz baino gehiago, politikan ez da bakarrik zer, nola baino. Horregatik, sortuko den egoera berria ezin da izan ohikoa, hau da, Gobernuak egin eta herritarrek edo mugimendu sozialek txalotu edo gaitzetsi. Ez da kontua orain gobernantza esperimentu iraultzaile eta erabat berritzailea deskubritzea, baina inpresioa dut herritarrak eta alderdiak kezkatuago daudela programarekin, honi lau urtez nola eustearekin baino. Eta gobernuak iraun eta aldaketaren kultura finkatuko bada Nafarroan, beharko da berrikuntza dosi bat aldaketaren eragile guztien arteko komunikazio eta jardunean.

UXUE BARKOSEN bilera erronda amaitu da eta, entzundakoaren ondoren, orain hari dagokio esatea gobernua nola eratuko den. PSNk  gobernutik kanpo egon behar duela pentsatzea erabat logikoa da. Oso garbi dago bera giltzarri izan dela UPNren aroaren biziraupenean eta, gainera, gobernu berrian egoteak berau modu desegokian baldintzatzeko giltza ematea litzateke. Ez da hori orain PSNri dagokion tokia.

Egia da, alabaina, ona litzatekeela PSNren oinarri soziala neurri batean edo bestean aldaketan integratzea, eta hori bakarrik egin daiteke PSNren bidez. Hor dago erronka: integratu haren oinarriaren ikuspegi soziala, baztertu PSNren aparatoaren zentralismoa eta boterekeria. Gobernuko sailik eraman gabe ere, haien inguruko eduki, proiektu eta pertsonak izan daitezke aldaketaren parte. Horretan asmatzen bada asko egingo da Nafarroako gizartea hobeto ordezkatzeko eta Espainian datozen hauteskunde orokorretan eman daitekeen aldaketari begira jartzeko, batez ere bake prozesuari begira.

Hori guztia oso garrantzitsua bada ere, funtsezkoena aldaketaren 26 eserlekuen arteko indarren elkar ulertzea da, gobernua teknikoki era batera ala bestera eratu. Haiek dira aldaketaren motore, bereziki Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu, eta hiru familia handi horien artean asmatzen ez badute, aldaketak porrot egingo du. Hain garbi, hain gordin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak adierazi du tiro poligonoak “on egin” diola biodibertsitateari

José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Eguneraketa berriak daude