Asko gara Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan sortu, garatu eta hedatu den ildoak piztu duen ilusio berriaren baitan, galdera bati erantzun nahian informazio eta formazio bila ari garenok. Bi eskubideon artean dagoen anabasa argitze aldera beraz, horra begitandu zaizkidan ideia gakoak:
Erabakitzeko eskubidearen gakoa da, demos batek (demokrazia batean bozkatzeko eskubidea duen pertsonek osatutako subjektu batek) hauteskunde batzuetan gehiengoa lortuz edozein gauza erabaki dezakeela. Bere burua demokratikotzat duen estatu bateko herritarrez ari da. Ondorioz, sistema demokratiko batean gaudela onartzen dugu. Aldiz, herri okupatua garela onartzen badugu, ezin ditugu zapaltzen gaituzten estatuak demokratikotzat hartu eta okupatzaileari ezin diezaiokegu gure askatasunaren gaineko erabakimenik eman. Okupatzailearekin batera bozkatzea onartzen dugu, eta askatasuna gure etorkizunerako aukera bat baino ez da.
Autodeterminazio eskubidean kontrara gertatzen da eta Nazioarteko Komunitateak aitortzen du, herri zapaldu guztiek dutela autodeterminaziorako eskubidea. Herri guztiek, zein gobernu mota nahi duten aukeratu, garapen ekonomiko, sozial eta kultural propioa bilatzeko eta antolaketa propioa sortzeko eskubidea dute. Eta herriak definitzen ditu esanez direla: beren nortasunaren kontzientzia dutenak, berena uste duten lurralde bati atxikiak eta zuzenki edo zeharka kontrolatzen dituzten baliabide eta energiak erabiliz beren beharrak betetzen dituzten gizatalde antolatuak. Herriaren existentzia onartzen da eta askatasuna da aukera bakarra; askatasuna ez da eskatzen, gauzatu egiten da. Kasu horretan baina, indarrik eta estrategia argirik ez badago, etsaiak, autodeterminazio eskubidea, manipulatutako demosaren zati bati eginiko inposaketa bezala aurkeztuko du eta ondorioz, demokratikoa ez dela esango du.
1512an euskaldunoi antolakuntza politikoa biolentziaren bidez lapurtu ziguten, ordutik ez gara demokrazian bizi eta Benito Lertxundik dioen moduan: herri bateko independentzia ez da bozkatzen. Estatuen makinaria oso indartsua da (hedabideak, intelektualak, beldurra...). Menpeko egoeran ezin da erreferendumik irabazi eta askatasuna edo esklabutza ez dira bozkatzen. Zer dago esklabutza baino gogorragorik?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]